Imanol Alguacil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imanol Alguacil

Bizitza
JaiotzaOrio1971ko uztailaren 4a (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad B1989 / 1991560
Real Sociedad1990 / 19981137
Villarreal Club de Fútbol1998 / 2000291
Real Jaén Club de Fútbol2000 / 2001300
Fútbol Club Cartagena2001 / 2002150
Burgos CF2002 / 2003201
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Imanol Alguacil Barrenetxea (Orio, Gipuzkoa, 1971ko uztailaren 4a) futbolari profesional ohia eta futbol entrenatzaile euskalduna da. Gaur egun Real Sociedad-eko gizonen lehen mailako taldea zuzentzen du. Jokalari bezala, talde berean eta Villarreal CF-n eskuineko hegalekoa izan zen 1990eko hamarkadan, 9 denboralditan 121 partidu jokatu izanik goi-mailan.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imanol beti eskuineko hegaleko bezala nabarmendu da, honi esker zelaiaren erdialdean jokatzeko aukera edukiz. Errealean jokalari ezaguna izan zen 1990ko hamarkadaren hasieran, baina inoiz ez zen guztiz taldean integratu eta Villarreal CF taldera abiatu zen. Geroago, bigarren mailako talde ugaritan aritu zen, erretiratu aurretik.

Bere ibilbidea bere herriko Orioko Futbol Taldean hasi zen. Bere azken urtean, Real Sociedad taldeak erosi egin zuen, eta 1989. urtean bigarren taldearekin jokatzen hasi zen bi denboraldiz. 56 partidu egin zituen.

Imanolek 1990ko irailaren 29an egin zuen bere debuta lehen mailan, Oviedoko (Asturias) Carlos Tartiere estadioan. Hala ere, hau behin-behineko erabakia izan zen, eta 1991ko amaierara arte ez zuen lehen mailako partidarik jokatu. Urte hartan, John Toshack entrenatzaileak lehen mailako taldera igo zuen, Bittor Alkiza, Luis Pérez eta Andoni Imaz bezalako jokalariekin batera.

Errealeko lehen taldearekin lehen denboraldietan arrakasta izan zuen Imanolek, lehenengoan 23 partidutan jokatuz, eta 30 hurrengoan. Hala ere, lesioekin arazoak edukitzen hasi zen eta geroz eta partidu gutxiago jokatzen hasi zen, bere azken denboraldian (1997-1998) 4 partidu soilik jokatuz.

7 denboraldiz izan zen Errealeko lehen taldeko jokalaria, eta haietan zehar 131 partidu ofizial jokatu zituen, horietako 113 Ligako lehen mailan izan zirelarik. 7 gol sartu zituen: haietako nabarmenena Real Madril taldeari sartutako bat izan zen Santiago Bernabéu zelaian, Errealari garaipena emanez. Bera jokalaria zen bitartean Erreala bi aldiz sailkatu zen UEFAko Koparako, 1991-1992 denboraldian eta 1997-1998 denboraldian, hain zuzen ere.

1997-1998 denboraldia amaitzean Erreala utzi egin zuen eta Villarreal CF taldera joan zen. Garai hartan talde hau lehen aldiz igo zen Ligako lehen mailara, eta bere taldea indartu egin nahi zuen esperientzia zeukaten jokalariekin. Hala eta guztiz ere, José Antonio Irulegui entrenatzaileak ez zuen Imanol ia kontuan hartu eta 8 partidutarako bakarrik aukeratu zuen 1998-99 denboraldian. Amaieran Villarreal CF bigarren mailara jaitsi zen. Hurrengo denboraldian, Imanolek minutu gehiago jokatu zituen eta taldea lehen mailara berriz igotzea lortu zuen, baina hurrengo urtean taldetik bota egin zuten.

2000. urtean Real Jaénera joan zen, bigarren mailara igo berria. 30 partidu jokatu zituen talde horrekin, gehienbat ordezko izanik. 2001-02 denboraldian FC Cartagenak erosi zuen, bigarren mailan baita ere. Azkenik, Burgos CF taldera joan zen, eta bertatik erretiratu zen 2002-03 denboraldian, 32 urte betetzera zihoala.

Euskal Selekzioarekin hiru partidu jokatu zituen: 1994an Errusiaren aurka, 1995ean Paraguaien kontra, eta 1997an Jugoslaviaren kontra. Ez zuen inoiz Espainiako selekzioan parte hartu.

Entrenatzaile bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n sartu zen Zubietako harrobiko futbolera. Errealeko bi talde jubenilak gidatu zituen eta 2013/2014 denboralditik Sanseko bigarren entrenatzaile bezala aritu zen.[1] 2014ko azaroan Real Sociedad B taldearen entrenatzailea bilakatu zen.[2] 2014/2015 denboraldia amaitzean, Alguacilek entrenatzaile lanetan jarraitzea erabaki zuen Errealak.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]