Arama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arama
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Arama, Euskal Herria.JPG
Arama udalerriaren ikuspegi orokorra.

Aramako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Goierri
Izen ofiziala Arama
Alkatea Asier Mujika Otegi (en) Itzuli
Posta kodea 20248
INE kodea 20012
Herritarra aramar
Kokapena
Koordenatuak 43° 03′ 49″ N, 2° 09′ 56″ W / 43.0635°N,2.1656°W / 43.0635; -2.1656Koordenatuak: 43° 03′ 49″ N, 2° 09′ 56″ W / 43.0635°N,2.1656°W / 43.0635; -2.1656
Azalera 1,33 km2
Garaiera 163 metro
Distantzia 39 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 210 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -3)
Twemoji 1f6b9.svg
50,95 / 100
Dentsitatea 157,89 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 30,72
Zahartze tasa[1] % 14,48
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 45,45
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,17 (2011)
Genero desoreka[1] % 4,9 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,68 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 92,07 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 80,6 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615. urtea
Webgunea http://www.aramaudala.net

Arama Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Goierri eskualdean kokatua. Landa-udalerri txiki eta euskalduna da, probintzia osoan dagoen txikiena, eta eskualdean biztanle gutxien daukana Altzaga eta Gaintzarekin batera. Izan ere, 210 biztanle zituen 2016. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aramak bi gune nagusi ditu: behean, herrigunea dugu, udaletxea eta kale nagusia dituena; goian, baserriek osatutako gunea.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liburutegia[3]
  • Bake epaitegia[4]
  • Haur txokoa[5]
  • Soinketa aretoa[6]
  • Frontoia[6]
  • KZ gunea[7]
  • Gazte lokala[8]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendean Ordiziaren menpe zegoen, inguruko beste herri batzuk bezala, baina 1615eko otsailaren 13an hiribildu titulua jaso zuen.

XIX. mendean krisialdian sartu zen, gerrateen ondorioz.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Aramak 202 biztanle zituen, horietatik %19,31k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoen kopurua %8,91 zen.[9]

Aramako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aramako udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[10] 2011[11] 2007[12] 2003[13] 1999[14] 1995[15] 1991[16] 1987[17] 1983[18] 1979[19]
Aramako Herri Batzarra (AHB) %52,99 3 %84,04 5 %54,55 4 %87,88 5 %82,83 5 %92,47 5 - - - - %80,85 5 - -
Aramako Herritarrak (AH) %35,04 2 - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP) - - %2,75 0 %0,07 0 %1,01 0 - - - - - - - - - - - -
Arama Lantzen (AL) - - - - %44,06 1 - - - - - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - - - %85,53 5 - - - - - -
Independenteak - - - - - - - - - - - - - - %80,00 5 - - - -
Arama Hautesle Elkarte - - - - - - - - - - - - - - - - - - %100 5
Euskadiko Lanaren Alderdia (PTE) - - - - - - - - - - - - - - - - - - %0,00 0

2011 eta 2019 urteen artean Asier Mujika izan zen Aramako alkatea.[20]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Aramako Herri Batzarrak 49 boto. Aramako Herritarrek 46 boto.[21] Ondorioz, Luis Garmendia (Aramako Herri Batzarra) izendatu zuten alkate.[22][23]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren %0,5. Bigarren sektorea %80,6. Hirugarren sektorea %17,1. Eraikuntza %1,9.[9]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Martin jaiak[24]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aramako Eugenio Izaren[25] testigantza, erdara ikasteko kanpora joan beharraren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[26][27] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Aramako euskara[28] erdialdeko euskararen (gipuzkeraren)[29] aldaera bat da, sartaldeko euskararen[30] barnean kokatzen den Goierriko euskara[31], hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera osatzen du Sartaldeko azpieuskalkia, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakartu samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa. 2016an herritarren %83,33 euskalduna zen.[9]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxe zaharra eta San Martin eliza

Aramar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. «Liburutegia» Arama . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  4. «Bake epaitegia» Arama . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  5. «Haur Txokoa» Arama . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  6. a b «Soinketa Aretoa» Arama . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  7. «KZgunea» Arama . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  8. «Gazte lokala» Arama . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  9. a b c «Web Eustat. Aramako datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  10. Aramako udal hauteskundeak 2015.
  11. Aramako udal hauteskundeak 2011.
  12. Aramako udal hauteskundeak 2007.
  13. Aramako udal hauteskundeak 2003.
  14. Aramako udal hauteskundeak 1999.
  15. Aramako udal hauteskundeak 1995.
  16. Aramako udal hauteskundeak 1991.
  17. Aramako udal hauteskundeak 1987.
  18. Aramako udal hauteskundeak 1983.
  19. Aramako udal hauteskundeak 1979.
  20. «Asier Mujika: "Herria aktibatzea behar-beharrezkoa da, mugitu beharra dauka"» Goierriko Hitza 2015-10-06 . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  21. (Ingelesez) Berria.eus. «Udal eta foru hauteskundeak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  22. «Gobernu kideak» Arama . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  23. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  24. «Herriko jaiak» Arama . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  25. «Iza Mujika, Eugenio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-24.
  26. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-24.
  27. «Agurainen mantentze aldera, erdara ikasten - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-24.
  28. «Arama - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-30.
  29. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-30.
  30. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-30.
  31. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-30.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa