Lankide:Leiresierra/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

DRAGOITXO ARRUNTA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragoitxo arrunta

Dragoitxo arrunta [1] (Tarentola mauritanica) Gekkonidae familiako narrasti txiki bat da. Espezie hau ezkatatsuen ordenakoaa da (Squamata).

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragoitxo arruntaren ugalketa-aldia[2] udaberrian eta uda hasieran zehar ematen da.

Normalean errunaldia, lurrean, lurperatutako harrien azpian, hormetan, azalen azpian edota zuhaitz-enborren azpian ematen da. Leku egokietan, zenbait emeren errunaldiak bil daitezke, 5-57 arrautzako taldeak sortuz. Urtean 1-3 errunaldi aipatzen dira landan eme bakoitzeko, baina malgutasuna egon behar da elikagaiaren eskuragarritasunaren arabera. Errunaldi bakoitzak 1-2 arrautza ditu.

Inkubazio-aldia tenperaturaren araberakoa da, 44 egunez 32,5ºc-en artean edo 66-75 egun 27ºc-en artean ibiltzen da. Ia esferikoak diren bi arrautza inkubatzen dituzte urtean bitan, eta lau hilabeteren ondoren 5 cm baino gutxiagoko luzera duten dragoitxo arrunt txikiak (40-58 mm artean) jaiotzen dira. Oso poliki hazi eta 8 urtez gatibu bizi dira[3].

Dragoitxo arrunta harrapaketa egiten

Nolakoa da bere bizilekua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Herri sinesmenaren arabera, "dragoitxo arrunt gaiztoak" txistu egiten die gizakiei eta burusoil geratzea eragiten die. Mito hau erabat faltsua da, dragoitxo arruntek ez dute txistu egiten eta jakina, ez dute inori alopezia eragiteko gaitasunik. Gainera, jendearen ustearen kontra, dragoitxo arruntak oso erabilgarriak dira intsektu ugari kontsumitzen baitituzte herri eta hirietan. Intsektizida natural bat irudikatzen dute eta guztiz doakoa den izurriteak kontrolatzeko metodo bat dira.

Normalean, dragoitxo arrunta argien inguruko eraikinetan bizi da; antzinako egiturak, abandonatutako etxeak, hondakinak, arrokak eta zuhaitz enborrak kasu. Beti ere, behar duten intsektuengandik gertu baldin badaude.

Animalia hau, gainazal bertikaletan eta sabaietan bizitzeko egokituta dago, izan ere, bertatik azkar mugitzeko ahalmena du eta gainera, grabitateari aurre eginez posizio zailetan mantendu daiteke erraztasun handiz.

Dragoitxo arruntak gauez aktibatzen dira gehien bat, hiriguneetan batez ere. Argi artifizialeko puntuen inguruan intsektuak harrapatzen dituzte, eta horregatik, ohikoa da kale-argietatik gertu dauden hormetan haien presentzia nabaritzea.

Aldiz, habitat naturaletan, egunean zehar egiten dituzte haien jarduerak, eta eguzkia hartzen dute gauez harrapakinak ehizatzeko behar duten energia lortzeko. Haien ehizatzeko estiloa geldoa da hasieran, harrapakinarengana hurbiltzen joateko, eta behin gertu daudelarik, oso mugimendu azkarra burutzen dute harrapaketa lortzeko.

Animalia intsektujaleak dira eta mota guztietako artropodoak kontsumitzen dituzte: kilkerrak, sitsak, euliak, eltxoak, armiarmak eta inurriak esate baterako. Hala ere, intsekturik ez dagoen momentuan, tamaina txikiagoko dragoitxoak irensteko gai dira. Hilabete hotzenetan asko gutxitzen dute beren jarduera, horma eta teilatuetako zuloetan babeslekuak bilatuz eta egun eguzkitsuetan bakarrik ateraz.

Hontza arrunta

Batzuetan, soinuak igortzen dituzte beste dragoitxo arrunt batzuekin harremanetan jartzeko. Lurraldekoiak izaten dira eta beren bizilekua eta ehiza-eremua erabat defendatzen dituzte.

Zeinek jaten ditu dragoitxo arruntak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragoitxo arruntaren harrapariak, batez ere, hontza arrunta eta ferra sugea dira. Gainera, dragoitxo arrunten heriotza-tasaren kopuru handi bat autoengatik harrapatuak izatetik dator

Ferra sugea

[4].

Informazio iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Salamanquesa Común (Tarentola mauritanica)» ArgentiNat (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  2. «Salamanquesa común - Tarentola mauritanica - Reproducción» www.vertebradosibericos.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  3. (Gaztelaniaz) Tarentola mauritanica. 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  4. (Gaztelaniaz) «Salamanquesa común (Tarentola mauritanica). Gran Senda de Málaga» www.malaga.es 2021-04-15 (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).