Lankide:LidiaetaMiren/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Myocastor coypus

Koipua (Myocastor coypus) animalia ugaztun karraskaria da, kastorearen familiakoa eta Hego Amerikako hainbat hezegunetan bizi dena, hala nola erreketan edo aintziretan. Metro erdi inguru neurtzen du eta arratoiaren antza du. Izan ere, arratoien antzeko isats luze eta ezkatatsua du, eta horregatik beste izen bat ere badu: arratoi-koipua.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Myocastor coypus-ek izen arrunt ezberdinak jasotzen ditu bizi den lekuaren arabera. Txileko izena koipu edo koipo da (mapdungun koypu hizkuntzatik dator). Beste izen bat quiyá da, nahiz eta ez den erabiltzen, Paraguaiko eta Argentinako ipar-ekialdeko izen bat da. Espainiarrek "igaraba" deitu zioten, nahiz eta ez duen benetako animalia honen antzik, bere ohituretan europar haragijalearekin antza duelako; hitz hau AndeetakoAndeetako mendikatearen ekialdean ezagunena da, bai landa-gizonen artean, bai ehiztari bereziaren artean, eta baita hiriko biztanleen artean ere. Estatu Batuetan, espeziearen lehen ale inportatuak argentinarrak zirenez, tokiko izena ere ezarri zuten, eta, beraz, ingelesez hitz egiten den herrialdeetan, igaraba ere deitzen da ("otter"). Bere isats luze ezkataduna, arratoienaren antzekoa, ohiko beste izen bat eman dio: arratoi-igaraba.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Amerikako hezeguneetan bertako basa-populazioak ditu. Espezie inbaditzaile honen hedapena neguan tenperatura asko jaisten ez den eremuetara mugatzen da.

   Ba al dakizu   

Gaur egun, espezie horren inbasioa hazten ari da Espainian. Argentinako koipoak Katalunia aukeratu du habitat gisa eta bertan geratzeko prest dago.

Horregatik, larre haztegietatik ihes egindako koipuak Ipar Amerikan, Britainiar Uharteetan eta Europa mendebaldeko zati handi batean ezarri dira. Iberiar penintsulan, Frantzia eta Kataluniako larre haztegietatik ihes egin ondoren, Katalunian, Kantabrian, Gipuzkoan eta Ebro arroan (Nafarroa) topa daitezke.

Non da espezie natiboa (ez inbaditzailea) eta non inbaditzailea.

Haien kontserbazioa ez dago mehatxatuta, baina kolonizatzeko potentziala dutenez eta espezie autoktonoentzat, eta ekosistementzat mehatxu larria denez, Espainian debekatuta dago ingurune naturalean sartzea.

Zergatik da espezie inbaditzailea?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere haragia gizakiok jateko harrapatzen da, eta bereziki larrua, arropa egiteko. Horregatik, espezie hau asko hedatu da, mundu osoko haztegietan ugaltzen baita. Hala ere, munduko 100 espezie exotiko kaltegarrienetako bat da, haztegietako ale batzuek ihes egitea eta inguruko hezeguneak kolonizatzea lortu baitute, populazioa zabalduz eta ekosistema berriei eraginez.

   Ba al dakizu   
Emakumeentzako "igaraba-estalkia" oso ezaguna da.

Non bizi da? eta zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau gaur egun oso arrunta da Argentinan. Gainera, animalia hauek oso erabilgarriak izan dira larrugintzarako, eta haien haragia jangarria da. XX. mendean ohikoa izan zen Ipar Amerika eta Frantziako baserrietan ezartzea, baina horrek koipua mehatxu bihurtzera eraman zuen.

Aintzira, ibai eta zingiretan bizi da, landare urtar askorekin batera. Elikadurari dagokionez, landare, fruitu eta haragiz elikatzen da. Bere harrapakariak orkak, tiburoiak, hegaztiak eta animalia lehortar batzuk, hala nola,otsoa edo azeria, dira.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koipuak 4 eta 10 kg arteko pisua du eta bere batez besteko luzera metro erdikoa da, 30 eta 45 cm arteko isatsarekin. Gainera, ilaje zuria du muturrean eta laranja koloreko distirak ahoaren aurrealdeko hortzetan. Begiak eta belarriak txikiak ditu. Bere hanketan mintz mota batzuk ditu eta bere isatsa luzea eta ezkatatsua da. Txileko karraskaririk handiena da.

Bere gorputza uretako bizitzarako prestatuta dago. Hau da, bere bularren kokapena bi aldeetan zehar jarrita dago, enborraren goiko aldean, eta horrela emeak ez du ezer egiten bere kumeei bularra ematen dien bitartean.

Koipu talde bat

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia hau urte osoan ugaldu daiteke. 19 asteko haurdunaldiaren ondoren, (ilez estalitako) bost eta sei kume artean jaiotzen dira. Hauek aurrealdeko hortzak ondo garatuta dituztela jaiotzen dira eta bigarren egunean igeri egiteko gai dira.

Bere heriotza-eragile nagusiak harrapariak, ehiza eta harrapaketak dira. Askatasunean, 4 urte baino gehiago bizi dezakete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

  1. Souto, Kike. (2019-10-13). «El coipo: otra especie Argentina amenaza a España» elcierredigital.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).