Lankide:Lucasaarrabal/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dele Alli[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bamidele Jermaine Alli (Milton Keynes, Inglaterra, 1996ko apirilaren 11an), Dele Alli izenarekin ezagutua, futbolista britaniko bat da erdilariz jokatzen dauana Everton F. C. Inglaterrako Premier League-ean. Kehinde Alli eta Denise Alliren semea da, baina bere aitak familia utzi zuen berak jaio aurretik. Bi urtez jarraian (2016 eta 2017) saritua izan da PFA saria urteko jokalari gazteari-rekin

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milton Keynes Dond F.C[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prestakuntza lasterra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dele 11 urterekin hasi zen Milton Keynes Dons taldean futbolean, haur hezkuntza amaitu eta infantil hezkuntza hasteko. 2011-12 denboraldian lehen aldiz deitu zuten 15 urterekin profesionalekin kontzentratzeko. Urte berean FA Cupeko lehen kanporaketa jokatu zuten, 3 partiduen 3 aukeratan Dele deitua izan zen baina ez zuen minuturik izan.

Futboleko heldutasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012-2013 denboraldirako Karl Robinson entrenatzaileak Dele Alli talde profesionalera igo zuen, 16 urterekin. Football League Oneko lehen partidutik deitu zuten, baina ez zuen minuturik izan, eta hasiera batean erreserbako taldearekin jokatu zituen partiduak.

Titulartasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013-14 denboraldian, 37 partidatan 7 gol lortu zituen, Notts Countyren aurkako bere lehen hat-tricka barne. Kanpaina honetan taldeko jokalari gazte onena izendatu zuten.

2014-15 denboraldia klubaren historiako garaipenik garrantzitsuena lortuz hasi zuen, Manchester United klubari 4-0 irabazten 2014ko abuztuaren 26an, Leagueko bigarren rondan.

Tottenham Hotspur F.C.

Lehen bi hilabete handiak izan zuen, 33 partidutan 12 gol sartu zituen eta 5 asistentzia eman zituen. Beraz, Tottenham Hotspur Football Clubek fitxatzea erabaki zuen 2015eko otsailean, 7 milioi euro inguru ordainduz.

Mk Dons-a lagapena

Milton Keynes Dons taldean aritu zen denboraldi amaierara arte. Dons taldea Hirugarren Mailako bigarren postuan geratu izan zen, Delek 39 partidu jokatu zituen, denak titularrez, 16 gol sartu zituen, 9 asitentzia eman zuen eta Football League Championship-era igotzea lortu zuten. Final-zortzirenetara iritsi ziren ligako kopan, 2-1 galdu zuten Sheffield Uniteden aurka, Delek 4 partidu jokatu zituen eta 2 asistentzia eman zituen. Gainera FA Cup jokatu zuen, partida bat jokatu zuen eta Chesterfielden aurka galdu zuten. Gainera, One Ligako jokalari gazterik onena, MK Donseko jokalaririk onena eta 2014-15eko One Ligako talderik onena bezala saritua izan zen.

Debuta eta sendotzea Inglaterran

Tottenham-ekin elkartu egin zuen 2015-16 denboraldia hasteko Premier League-n 2015eko abuztuaren 8an bere debuta egin eben, 1-0 galdu zuten Manchester United-en aurka. Bere talde berriarekin egin zuen lehen gola abuztuaren 22an izan zen, Leicester City-ren aurkako partida batean, partiduko lehen gola egin zuen. Azaroaren 6an Golden Boy sarirako izendatu zuten, Europan jokatzen duten munduko 21 urtez azpiko 40 jokalari onenen artean. Premier Leagueko bere lehen denboraldia 10 golekin eta 33 partidutan bederatzi asistentziarekin amaitu zuen. 2016ko urtarrilaren 23an Crystal Palaceren aurka sartutako gola BBC Match of the Day-k denboraldiko gola izendatu zuen.

Bigarren denboraldian hamazortzi gol egin zituen Premier League-n. Txapeldunen Ligan ere debuta egin zuen, CSKAren aurka gol bat lortuz multzoen fasean.

Everton F.C

2022ko urtarrilaren 31n, sei denboraldi eta erdi eman zituen Londresko taldean, Everton F. C. taldera lekualdatu ondoren. Talde horrekin bi urte eta erdirako sinatu zuen kontratua.

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheragoko kategoriak

Internazionala izan da Inglaterrarekin sub-17, sub-18, sub-19 eta sub-21 kategorietan

2013ko UEFAko 17 urtez azpiko Europako Txapelketako elite mailako kanporaketa jokatu zuen, eta Ingalaterrako selekzioa kanporatua izan zen multzoen fasean, 3 partiduak Dele jokatu ebezan.

2015. urtean 19 urtez azpiko Europako UEFA Txapelketarako sailkapena jokatu zuen nominaren zati bat egin zuen, non 3 partidak irabaztea eta elite mailako kanporaketara sailkatzea lortu zuten. Hala eta guztiz ere, Dele ez zuten hurrengo faserako deitu eta Ingalaterrak ez zuen azken fasera pasatzea lortu.

Dele Inglaterreko entrenamenduetan

Selekzio absolutua

2015eko urriaren 1ean deitu zuten lehen aldiz Ingalaterrako selekzioa, Eurokoparako sailkatzeko 2 partida jokatzeko. Estoniaren aurkako partida batean debutatu zuen, minutuan sartu zen eta 2 eta 0 irabazi zuten. Urriaren 12an bankuan egon zen berriro Lituaniaren aurka eta 67. minutuan sartu zen, azkenean 3 eta 0 irabazi zuten eta Frantziako 2016ko Eurokopara sailkatu ziren. Hurrengo egunetan deitu zuten lagunarteko bi partida jokatzeko.

Azaroaren 13an Espainiaren aurka jokatu zuen, 63. minutuan sartu zen, baina 2 eta 0 galdu zuten. Ingalaterrak Frantzia hartu zuen Wembley-en, partida azaroaren 17an jokatu zen, lehen aldiz Alli titular izan zen, 39. minutuan bere lehen gola Ingalaterrako selekzio absolutuarekin sartu zuen, azkenean 2 eta 0 irabazi zuten.

2016ko Eurokopa Frantzian jokatzeko 23 jokalariko zerrendan sartu zuen entrenatzaileak. 2016ko ekainaren 11n, Eurogunean debuta egin zuen, eta multzoen faseko lehen partidan Errusiaren aurka jokatzeko titular izan zen. Ingalaterra final laurdenetaraino iritsi zen eta Islandiak eliminatu zituen. Delek 4 partidu jokatu zituen eta hiru titularrez hasi zen.

2018ko maiatzaren 16an, entrenatzaileak 23 jokalariko zerrendan sartu zuen 2018ko Munduko Futbol Kopan parte hartzeko. Txapelketan zehar, taldea finalerdietara iritsi zen, bost partidu jokatu zituen eta gol bat lortu zuen Suediaren aurka.

Bizitza Pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dele Allik haurtzaro zaila izan zuen. Bere aita printze afrikar bat zen eta abandonatu egin zuen. Horregatik, kamisetan Dele jartzen du, eta ez Alli edo Dele Alli.

Alli Milton Keynesen jaio zen, aita Nigeriarra eta ama ingelesa dauka. Hasieran, amak alkoholarekin arazoak baitzituen. Bederatzi urte zituela, Nigeriara joan zen bizitzera aitarekin, eta han bi urte eman zituen Milton Keynesera itzuli aurretik, amarekin bizitzera.

13 urte zituela, Alan eta Sally Hickforden familia-etxera joan zen bizitzera. MK Dons-eko beste futbolari gazte baten gurasoak ziren, eta "adopziozko gurasoak" zirela esan zuen, nahiz eta ez zuten legalki adoptatu. 2016ko udan, Allik bere abizena kamisetetan erabiltzeari uztea erabaki zuen, Alli abizenarekin inolako loturarik ez zuelako, "Dele" ren alde egin beharrean

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Kat. Denbor. Liga Nazioarteko

Kopak

Nazioarteko

Toneoak

Totala
Part. Golak Asist. Part. Golak Asist. Part. Golak. Asist. Part. Golak Asist.
Milton Keynes Dons Inglaterra 3.ª 2011-12 0 0 0 0 0 0
2012-13 2 0 0 5 1 0 7 1 0
2013-14 33 6 3 4 1 1 37 7 4
2014-15 39 16 9 5 0 2 44 16 11
Totala klub 74 22 12 14 2 3 0 0 0 88 24 15
Tottenham Hotspur Inglaterra 1.ª 2015-16 33 10 9 4 0 0 9 0 2 46 10 11
2016-17 37 18 7 5 3 2 8 1 2 50 22 11
2017-18 36 9 10 9 3 2 5 2 4 50 14 16
2018-19 25 5 3 5 2 2 8 0 3 38 7 8
2019-20 25 8 4 6 0 1 7 1 1 38 9 6
2020-21 15 0 1 4 0 0 10 3 3 29 3 4
2021-22 19 1 0 3 0 1 5 1 0 18 2 1
Totala klub 181 51 34 36 8 8 52 8 15 269 67 56
Everton F. C. Inglaterra 1.ª 2021-22 11 0 0 0 0 0 11 0 0
Totala klub 11 0 0 0 0 0 0 0 0 11 0 0
Totala karreran 266 73 46 50 10 11 52 8 15 368 91 72


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]