Lankide:Maddi Fernandez de Retana/Talde polarizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Talde polarizazioa psikologia sozialaren arabera, pertsona talde batean muturrekoak diren ideologiak gailentzen direnean eta hauen artean erradikalki kontrajartzen direnean talde-polarizazioa gertatzen da. Talde-polarizazioa talde bereko pertsonen artean gertatzen den fenomeno bat da, eta talde baten hasierako ideologia berrestean edo indartzean datza. Muturreko erabaki horiek arriskutsuak izan daitezke banakoen hasierako joerak oso erradikalak badira; zuhurragoak badira, aldiz, neutraltasuna mantendu ahalko dute.[1] Talde batek egoera batekiko duen jarrera aldatu egin daiteke denborarekin, baina norbanakoen hasierako jarrerak indartu eta areagotu egin daitezke talde-eztabaida baten ondoren, honako honi "jarreraren polarizazioa" izenez ezagutzen den fenomenoa da.[2]

Ikuspegi orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde-polarizazioa fenomeno garrantzitsua da gizarte-psikologian, eta gizarte-testuinguru askotan ikus daiteke. Esate baterako, talde-eztabaida batean, ideologia feminista duen emakume-talde batek ikuspuntu feministak frogatzeko joera izango du.[3] Adibidez, ikerketa batek ikusle-talde baten portaera ikertu zuten epaiketa simulatu batean, eta frogatu zuten, epaimahaikideak zigor zorrotz baten alde zeudenean, ikusleen eztabaidak izaera barkaberagoa zekarrela;[4] eta epaimahaiak zigor zorrotz bat ezartzera jotzen bazuen, aldiz, ikusle-taldearen eztabaidak are gogorragoak bihurtzen zirela.[5]

Gainera, azken urteotan, Internet eta sare sozialen erabileraren gorakadarekin batera, talde-polarizazioa gorpuzteko modu berriak sortu dira. Psikologoek jakinarazi dute Facebook eta Twitter bezalako komunikabide sozialetan talde-polarizazioa gerta daitekeela talde bat fisikoki elkartuta egon ez arren. Gizabanako talde batek gai bati buruzko funtsezko iritzi berarekin hasi eta etengabeko eztabaidari eusten dioten bitartean, talde-polarizazioa gerta daiteke.[6]

Ikerketa batzuek erakutsi dute egonkorragoak diren taldeek polarizazio gutxiago jasaten dutela; eta berdina gertatzen da ondo ezagutzen dituzten gaien inguruan eztabaidatzen duten pertsonez osaturiko taldeekin. Bestalde, pertsona talde bat berria denean edo eztabaidatutako gaiak berriak direnean, talde-polarizazioak eragin sakonagoa izan dezake erabakiak hartzerakoan.[7]

Jarrera polarizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarrera polarizazioa, sinismenaren polarizazio-efektu gisa ere ezagutzen da (edo polarizazio huts bezala baita ere); gai baten inguruan kontrako posizioak existitzen direnean eta desadostasun bat muturrekoa bihurtzen denean gertatzen da fenomeno hau. Baieztapen-alborapenaren ondorioetako bat honako hau da: gizakiok ebidentziak selektiboki bilatzeko eta interpretatzeko joera dugu, gaur egun gailentzen diren sinesmenak edo jarrerak indartzeko edota aurretik ditugun ideiak berresteko. Gai baten inguruan ebidentzia anbiguoak aurkezten zaizkigunean, aurretik geneuzkan sinesmenak indartzeko joera hartzen dugu, gai honen aurrean egon daitezkeen desadostasunak murriztu beharrean, hauek nabarmenki handituz.[8]

Fenomeno hau emozio sendoekin estuki lotutako eztabaidekin gertatzen da; hala nola, pil-pilean dauden arazo politikoekin, adibidez.[9] Gizarte konparaketak fenomeno honen azalpen gisa ulertu daitezke, askotan gainontzeko pertsonen adierazpenak errepikatu eta baliozkotzen ditugu fenomeno honen ondorioz.[10] Joera sozial hau interesgarria da ez soilik psikologia sailean[11], soziologoentzat[12] eta filosofoentzat[13] baita ere.

Aurkikuntza enpirikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko hamarkadaren amaieratik, zenbait psikologoek ikerketa ezberdinak egin dituzte jarreraren polarizazioaren hainbat alderdiri buruz.

1979an, Charles Lord, Lee Ross eta Mark Lepperrek[8] bi pertsona-talde aukeratu zituzten. Heriotza-zigorraren aldeko eta aurkako talde bana, beren posizioa defendatzeko indarra zuten pertsonez osaturikoak. Geroago, heriotza-zigorraren aldeko zein aurkako pertsonak talde txikitan bildu ziren, eta aukera desberdineko bi txarteletako bat erakutsi zitzaien, bakoitzean ikerketa-proiektu idatzi baten emaitzei buruzko adierazpen batekin. Adibidez:

  • Kronerrek eta Phillipsek (1977) 14 estatutan heriotza-zigorra ezarri aurreko eta ondorengo urteetako hilketa-tasak alderatu zituzten. 14 estatuetatik 11tan hilketa-tasak baxuagoak izan ziren heriotza-zigorra ezarri ondoren. Ikerketa honek heriotza-zigorraren disuasio-efektua babesten du.[14]
  • Palmerrek eta Crandallek (1977) inguruko 10 estatu paretako hilketa-tasak heriotza-zigorraren lege desberdinekin alderatu zituzten. 10 pareetatik 8tan heriotza-zigorra zuten hilketa-tasak handiagoak izan ziren estatuan. Ikerketa hau heriotza-zigorraren disuasio-efektuaren aurka dago.[14]

Ikertzaileek berriro galdetu zieten pertsonei heriotza-zigorraren disuasio-efektuari buruz zituzten sinesmenei buruz, eta txartelean jakinarazitako ikerketak beren jarreretan izan zuen eraginari buruz ere galdetu zieten.

Ikerketaren hurrengo etapan, parte-hartzaileek jaso zuten txartelean deskribatutako azterketari buruzko informazio gehiago jaso zuten; ikerketaren xehetasunak, ikerketaren kritikak eta ikertzaileek kritika horiei emandako erantzunak barne. Parte-hartzaileen hasierako posizioekiko konpromiso-maila neurtu zen berriro, eta ikerketaren kalitateari eta ikerketak beren sinesmenetan zuen eraginari buruz galdetu zitzaien. Azkenik, proba parte-hartzaile guztientzat egin zen berriro, oraingoan txartel bat erabiliz, hasieran ikusitakoaren kontrako posizioa adierazten zuena.

Ikertzaileek aurkitu zuten ikertutako pertsonek uste zutela beren hasierako ikuspuntuak babesten zituzten ikerketak hobeto eginak zirela eta datu horiek sinesgarriagoak zirela gainontzeko datuak baino.[15] Hasierako posizioa bata edo bestea izan, ikertutako pertsonek posizio horri indar handiagoz eusteko joera zuten babesten zuten ikerketa irakurri ondoren. Lord, Ross eta Lepperren ustez zentzuzkoa da pertsonek hain kritikoak ez izatea beren egungo egoera babesten duen ikerketarekin; baina, aldiz, ez da hain arrazionala pertsonek haien hasierako iritzia indartzea hauen aurkako babes-ebidentziak irakurri ostean.[16]

Ikerketaren ondorioa, beraz, honako hau izan zen: Ikertutako pertsonek beren ikuspuntuak babesten zituzten ikerketa irakurri edota ez irakurri; eta hauek irakurtzerakoan informazio hori jaso aurretik baino indar handiagoz mantentzen zituzten jatorrizko jarrerak.[17]

Aukeraketa aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde-polarizazioa eta hautapen-aldaketak antzekoak dira alderdi askotan; hala ere, ez dira guztiz berdinak. Taldearen polarizazioa taldearen eraginaren ondorioz norbanakoaren mailan izandako jarrera-aldaketari dagokio, eta hautapen-aldaketa jarrera-aldaketa horren emaitzari dagokio; hau da, taldeko kideen batez besteko talde-aurreko eztabaidaren jarreren eta taldearen erabakiaren emaitzaren arteko aldeari.[7]

Aldaketa arriskutsuak eta zuhurrak taldeak eragindako jarrera-polarizazio gisa ezagutzen den ideia orokorrago baten zati dira. Taldearen polarizazioa askotan arriskutsuak izan daitezkeen auzziak edo iritziak barnebiltzen dituen arren, frogatu da eztabaidak eragindako aldaketak arriskurik ez dakarten hainbat mailatan gertatzen direla. Horrek iradokitzen du hautapen-aldaketen fenomeno orokor bat dagoela, arriskuarekin lotutako erabakiez gain.

Stonerrek[18] defendatzen zuen erabakiaren atzean dauden balioek eragina dutela erabaki batean. Normalean alternatiba arriskutsuena errazten duten egoerek aldaketa arriskutsuak areagotzen dituzte. Are gehiago, normalean alternatiba zuhurra errazten duten egoerek aldaketa zuhurrak areagotzen dituzte. Ideia honek aurreko talde-aldaketen garrantzia ere erakusten du. Hautapen-aldaketak, batez ere, neurri handi batean desberdinak diren giza balioek eta gizabanako bakoitzak balio horiek kontuan hartzeak azaltzen du.

Moscoviciren[19] arabera, talde baten elkarrekintza eta iritzi-desberdintasunak beharrezkoak dira taldearen polarizazioa gertatzeko. Talde bateko estremista batek iritzietan eragin dezakeen bitartean, taldearen barruko dinamiketan aldaketak egon daitezke. Bestela esanda, muturreko iritziek ez dute eraginik izango elkarrekiko interakziorik gabe. Gainera, Moscoviciren arabera banakoaren lehentasunak hutsalak dira. Iritzi-aniztasunek eragingo dute aldaketa. Teoria honek berriz ere erakusten du taldearen barruko iritzi bakar batek ez duela eraginik izango, banakako iritzi guztien konbinazioak izango du eragina.

Talde-polarizazioaren historia eta jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde-polarizazioaren azterketa James Stonerrek, MITeko ikaslea, 1961ean egindako Master argitaragabeko tesi batean oinarritzen da.[20] Bertan, Stonerrek "aldaketa arriskutsua"ren teoriaren aztertu zuen, teoria honen arabera talde baten erabakiak taldekideen erabaki indibidualen batez bestekoa baino arriskutsuagoak dira.

Lehenengo azterketetan, aldaketa arriskutsuaren fenomenoa neurtzeko, Elekzio dilema izeneko eskala erabili zen. Neurri horrek eskatzen zuen parte-hartzaileek egoera hipotetiko bat kontuan hartzea, non gizabanako batek dilemari aurre egin behar dion eta arazoa konpontzeko erabaki bat hartu behar duen. Gero, parte-hartzaileei eskatzen zitzaien aukera jakin bat eztabaidagai zen pertsonarentzat onuragarria edo arriskutsua izateko probabilitatea balioesteko. Hona hemen adibide bat:

"A gizona ingeniari elektrikoa da, ezkonduta dago eta seme baten aita da, korporazio elektroniko handi baterako lanean aritu da duela bost urte unibertsitatean graduatu zenetik. Bizitza osorako lan bat aseguratuta dauka, soldata xume baina egoki batekin, eta erretiroaren unean pentsioen onurak onak dira. Bestalde, oso zaila da zure soldata asko handitzea erretiratu aurretik. Konbentzio batean parte hartzen duen bitartean, A jaunari lan bat eskaintzen zaio enpresa txiki eta sortu berri batean, etorkizun oso zalantzagarria duena. Lan berriarekin soldata hobea edukiko luke, eta honen jabetzan parte hartzeko aukera edukiko luke enpresa handienen lehian mantentzea lortuko balu". Ondoren, parte-hartzaileei eskatu zitzaien pentsa zezatela A jaunari aholkuak ematen ari zirela, eta aukera batzuk eman zitzaien lanpostu bat eskaini zion konpainia berria finantzarioki egonkorra ote zen adierazteko. Honela irakurriko litzateke:

"Mesedez, egiazta ezazu onargarritzat jotzen duzun probabilitate txikiena, A jaunak lan berria onartzea merezi dezan".

  • ____ Enpresa finantzarioki sendoa izango den 10etik aukera 1 dago.
  • ____ Enpresa finantzarioki sendoa izango den 10etik 3 aukera daude.
  • ____ Enpresa finantzarioki sendoa izango den 10etik 5 aukera daude.
  • ____ Enpresa finantzarioki sendoa izango den 10etik 7 aukera daude.
  • ____ Enpresa finantzarioki sendoa izango den 10etik 9 aukera daude.
  • ____A jaunak lan berria ez lukeela onartu behar uste duzu, kontuan hartu gabe enpresa finantzarioki sendoa izateko dituen aukerak.

Ikerketaren parte-hartzaileek galdetegia bete eta erabakiak hartu zituzten, besteak alde batera utzita. Geroago, taldean batzeko eskatu zitzaien, beren hauteskundeak berriz balioesteko. Batez besteko balioaren aldaketak kontuan hartuta, metodo hori erabili zuten hasierako ikerketek erakutsi zuten taldeko erabakiak nahiko arriskutsuagoak zirela gizabanakoek hartutakoak baino. Joera hori gertatu zen, halaber, banakako iritziak taldekako eztabaidaren ondoren bildu zirenean, baita eztabaidaren ondorengo banakako neurriak bi astetik sei astera atzeratu zirenean ere.[21]

Aldaketa arriskutsuaren aurkikuntza harrigarritzat eta kontraintuitibotzat jo zen, batez ere Allportek eta beste ikertzaile batzuek 1920ko eta 1930eko hamarkadetan egindako aurreko lanak kontrako jarrera iradokitzen zutelako: pertsona indibidualek taldeek baino muturreko erabakiak hartzen zituzten, eta, horren ondorioz, taldeek beren kideen batez besteko arrisku-mailara egokitu beharreko erabakiak hartuko zituzten.[18]

Stonerren intuizioaren aurkako aurkikuntzek aldaketa arriskutsuari buruzko ikerketa batzuk ekarri zituzten, hasiera batean erabakiak hartzeko praktika estandarrean kasu berezi baten salbuespena zela pentsatu zuten. Pertsona askok ondorioztatu zuten talde-ingurune bateko pertsonek talde baten arrisku-maila orokorrean oinarrituta hartuko zituztela erabakiak. Stonerren lanak ez zuen nahitaez gai espezifiko hori jorratu, eta Stonerren hasierako arrisku-aldaketaren definizioa kontrastatzen zuela zirudien. Hori dela eta, eztabaida gehigarri bat sortu zen, eta ikertzaileek gaia sakonago aztertu zuten. Hala ere, 1960ko hamarkadaren amaieran, argi geratu zen aldaketa arriskutsua taldeetan muturrekoagoak bihurtu ziren jarrera askoren mota bat baino ez zela, eta horrek Moscovici eta Zavalloni "talde-polarizazioaren" fenomeno orokorra izendatzera eraman zituen.[22]

Ondoren, taldeko polarizazioaren aplikagarritasunari buruzko azterketa-aldi bat hasi zen, hamarkada batekoa, bai laborategian, bai landa-inguruneetan. Ebidentzia enpiriko ugarik erakusten dute taldearen polarizazioaren fenomenoa. Erabakiak taldean hartzeko funtsezko prozesutzat hartu izan da, eta ondo ezarrita dago, baina oraindik ere ez da begi-bistakoa eta nahasgarria, mekanismoak ez baitira erabat ulertzen.

Enfoke teoriko nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen polarizazioaren fenomenoa aurkitu bezain laster, hainbat teoria eskaini ziren horiek azaltzen laguntzeko. Azalpen horiek pixkanaka murriztu ziren, eta bi mekanismo nagusi geratu ziren arte, konparazio soziala eta informazio-eragina.

Konparazio sozialaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konparazio sozialaren teoria, edo arauen eraginaren teoria, asko erabili da taldearen polarizazioa azaltzeko. Gizarte-konparazioaren interpretazioaren arabera, taldeko polarizazioa norbanakoek onarpena irabazteko eta beren taldeak aldeko iritzia izateko duten nahiaren ondorio gisa gertatzen da. Teoriaren honen arabera, pertsonek beren ideiak taldeko gainerakoenekin alderatzen dituzte lehenbizi; ondoren, taldeak baloratzen eta nahiago duena behatzen eta ebaluatzen dute. Onarpena lortzeko, pertsonek besteen antzeko posizioa hartzen dute, baina pixka bat muturrekoagoa. Horrela, gizabanakoek taldearen sinesmenak babesten dituzte, taldeko "lider" miresgarri gisa aurkezten diren bitartean. Muturreko ikuspuntua edo jarrera duen kide baten presentziak ez du taldea are gehiago polarizatzen.[23] Teoriari buruzko ikerketek frogatu dute araudiaren eragina askoz ere errazagoa dela judizio-arazoak daudenean, taldeko harmonia-helbururen bat badago, pertsonarengana bideratutako taldekideekin eta erantzun publikoekin.[4]

Informazio-eraginaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio-eragina, edo konbentzitzeko argudioen teoria, talde-polarizazioa azaltzeko ere erabili izan da, eta gaur egun psikologoek gehien ezagutzen dutena da. Konbentzitzeko argudioen interpretazioak dio gizabanakoak gehiago konbentzitzen direla beren ikuspuntuez, beren posizioaren aldeko argudio berriak entzuten dituztenean. Teoriaren arabera, taldekide bakoitza arazoaren bi aldeetan laguntzen duten baina ahalik eta informazio gehien duen aldera jotzen duten informazio-elementuen edo argudioen multzo kontziente baten eztabaidan sartzen da. Beste era batera esanda, gizabanakoek beren banakako hautuak oinarritzen dituzte, gogoratutako aldeko eta kontrako argudioak aztertuz.

Argudio horietako batzuk kideen artean partekatzen dira, baina argudio batzuk ez dira partekatzen. Taldeko kide gehienak edo guztiak norabide berean makurtzen direla suposatuz, eztabaidan zehar, aldez aurretik partekatu gabeko informazio-elementuak adierazten dira, norabide hori babesten dutenak, eta horrek arrazoi gehiago ematen dizkie lehen haien berri ez zuten kideei norabide horretara jotzeko. Talde-eztabaidak aldatu egiten du ebidentziaren pisua, taldekide bakoitzak bere argudioak adierazi ahala, eta argia ematen die hainbat jarrera eta ideiari.[24]

Ikerketak ezberdinek adierazi dutenez, informazio-eragina ohikoagoa da arazo intelektualekin, erabaki zuzenak hartzeko talde-helburu batekin, edota zeregin eta erantzun pribatuetara bideratutako taldeko kideekin.4 Gainera, ikerketak iradokitzen du ez dela soilik informazioa trukatzea taldearen polarizazioa aurreikusten duena. Areago, argudioen informazio eta konbentzitze kantitateak bitarteko bihurtzen du izandako polarizazio-maila.[25]

70eko hamarkadatik aurrera, argudio esanguratsuak eman ziren, konbentzitzeko arrazoibideak berak bakarrik taldearen polarizazioa azaltzen ote zuen jakiteko. Daniel Isenbergek 1986an bildutako datuen metaanalisiak, bai pertsuasio-argumentuagatik, bai konparazio sozialaren teoriagatik, arrakasta izan zuen, neurri handi batean, mekanismo nagusiei buruzko galderei erantzutean. Isenbergek ondorioztatu zuen bi efektuek aldi berean funtzionatzen zutela erakusten zuten funtsezko frogak zeudela, eta konbentzitzeko argudioen teoriak funtzionatzen zuela konparazio sozialak funtzionatzen ez zuenean, eta alderantziz.[4]

Autokategorizazioa eta identitate soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko bi teoriak taldearen polarizaziorako azalpen gisa gehien onartzen direnak badira ere, teoria alternatiboak proposatu dira. Teoria horietan ezagunena autokategorizazioaren teoria da. Autokategorizazioaren teoria identitate sozialaren teoriatik dator. Teoria horren arabera, adostasuna prozesu psikologikoetatik dator; hau da, talde bateko kide izatea norberaren pertzepzio subjektiboa da, kategoria jakin bateko kide den aldetik.[26] Ondorioz, autokategorizazio-ereduaren defendatzaileek diote taldeko polarizazioa gertatzen dela gizabanakoak talde jakin batekin identifikatzen direlako eta taldearen batez bestekoa baino muturrekoagoa den talde-posizio prototipiko batera egokitzen direlako. Konparazio sozialaren teoriarekin eta konbentzitzeko argudioaren teoriarekin kontrastean, autokategorizazio-ereduak dio taldeen arteko kategorizazio-prozesuak direla taldearen polarizazioaren kausa.[27]

1990ean, Hogg, Turner eta Davidsonek autokategorizazioaren teoriaren euskarriak aurkitu zituzten. Teoria horrek taldearen polarizazioa arau polarizatu baten arabera azaltzen du. Beren esperimentuan, parte-hartzaileek adostasun-gomendioak eman zituzten, aurretikoak, ondorengoak eta taldekoak, hautatzeko dilema duten hiru item motei buruz (arriskutsua, neutrala edo badaezpadakoa).[27] Ikertzaileek hipotesi hau planteatu zuten: barneko talde batek, kanpoko talde arriskutsu batekin aurrez aurre jarrita, taldea polarizatu egingo du, kontuz ibiltzeko kanpoko talde batekin aurrez aurre dagoen barne-talde batekin, arriskura polarizatuko du, eta barneko talde batek, erreferentziazko gizarte-esparruaren erdian, kanpoko talde arriskutsu eta zuhur batzuekin aurrez aurre, ez du polarizatzen, baina probaren aurreko batez bestekoarekin bat egingo du. Antzeko beste ikerketa batek aurkitu zuen talde-prototipoak polarizatuago bihurtzen direla testuinguru sozialean taldea muturrekoago bihurtzen den heinean.[28] Horrek are gehiago babesten du talde-polarizazioaren autokategorizazioaren azalpena.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gero eta gehiago igotzen ari da sare sozialen online plataformen erabilera, hala nola Facebook, Twitter eta Instagram, antzeko interesak eta balio komunak dituzten beste batzuekin ideiak bilatzeko eta partekatzeko aukera ematen digute, eta, horren ondorioz, taldearen polarizazio-efektuak gero eta nabarmenagoak dira, bereziki Y belaunaldian eta Z belaunaldian.[29] Teknologia aurrerakuntza hau dela eta, litekeena da pertsonek beren informazio-iturriak eta kidetasunaren arabera dituzten iritziak hautatzea, eta honek beren ikuspuntuak berretsi eta indartzen du; modu berean, honek ados ez gauden iritziak sahiestera eraman gaitzake, erresonantzia kutxak sortuz.[30]

Adibidez, ikerketa batek George Tiller, abortuen inguruko adituaren hilketaren inguruko 30.000 txio baino gehiago aztertu zituen. Bertan, abortuaren defendatzaileen eta abortuaren aurkako pertsonen arteko elkarrizketak batzuk ikertu ziren. Azterlanaren arabera, antzeko ideiak dituzten pertsonek eztabaida baino aurretik zituzten ideiak indartu ziren; eta, era berean, ideia desberdinak zituzten pertsonen arteko konfrontazioak indartu ziren.6 Sare sozialetan ematen diren eztabaidetan, bertan parte hartzen duten kideek ez dituzte gainontzeko kideek ezagutzen, eta eztabaidatzerako orduan ez dute elkar ikusten, honek, gainontzeko kideen deshumanizazio bat dakar. Deshumanizazio honek beste ikuspuntuak ulertzeko aukera murrizten dute, eta polarizazio-maila altuagoetara eramaten gaituzte.[31] Bestalde, terraplanistek sare sozialetan erabiltzen dituzten erretorika-estrategiei buruzko azterlan batek plazaratu zuen askotan, horrelako ideologia erreakzionariak defendatzen dutenek dagoeneko polarizatuta dauden taldeen eztabaidetan murgiltzeko diseinatutako argudioak erabiltzen dituztela.[32]

Politika eta zuzenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde-polarizazioa asko eztabaidatu da portaera politikoari dagokionez (ikus polarizazio politikoa). Ikertzaileek identifikatu dute Estatu Batuetako hautesleen arteko polarizazio afektiboa areagotu egin dela, eta jakinarazi dute aurkako alderdi politikoarekiko etsaitasuna eta diskriminazioa izugarri handitu dela denborarekin.[33]

Taldeko polarizazioak eragin bera du lege-testuinguruetan. Estatu Batuetako barrutietako auzitegi federaletako epaileek bakarrik edo talde txikietan epaitzen zutenean modu desberdinean jokatu zuten ebaluatu zuen ikerketa batek frogatu zuen bakarrik epaitzen zuten epaileek muturreko neurriak hartu zituztela % 35etan, eta hiruko talde batean epaitzen zuten epaileek muturreko neurriak hartzen zituztela % 65ean. Emaitza horiek nabarmenak dira, adierazten baitute erabaki profesionalak hartzen dituztenak eta gaituta daudenak ere taldearen polarizazioaren eraginen mende daudela.[34]

Gerra eta portaera bortitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakinarazi da taldearen polarizazioa gerran eta beste gatazka-une batzuetan gertatzen dela, eta indarkeria-portaera eta gatazka partzialki azaltzen laguntzen duela.[35] Ikertzaileek iradoki dute, adibidez, gatazka etnikoak taldearen polarizazioa areagotzen dela barne-taldearekiko identifikazioa eta kanpo-taldearekiko etsaitasuna hazi egiten denean.[36] Polarizazioa edozein gatazka-motatan gerta badaiteke ere, ondorio kaltegarrienak talde arteko gatazketan eta eskala handiko nazioarteko politikan ditu.

Unibertsitate-bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskala txikiagoan, taldeko polarizazioa goi-mailako hezkuntzako ikasleen eguneroko bizitzan ere ikus daiteke. Myersek 2005ean egindako ikerketa baten arabera, AEBetako unibertsitateko ikasleen arteko hasierako aldeak areagotu egiten dira denborarekin. Adibidez, anaitasun eta ermandadeetakoak ez diren ikasleek liberalagoak izateko joera dute politikoki, eta alde hori areagotu egiten da unibertsitateko karreretan zehar. Ikertzaileek teorizatzen hau da, gutxienez, partzialki, taldearen polarizazioa azaltzen da, taldeko kideek besteen joerak eta iritziak indartzeko joera dutelako.[37]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ↑ Aronson, Elliot (2010). Social Psychology. Upper Saddle River, NJ: Prentice Hall. p. 273.
  2. ↑ Myers, D.G.; H. Lamm (1975). «The polarizing effect of group discussion». American Scientist 63 (3): 297-303. Bibcode:1975AmSci..63..297M. PMID 1147368.
  3. ↑ Myers, D.G. (1975). «Discussion-induced attitude polarization.». Human Relations 28 (8): 699-714. doi:10.1177/001872677502800802.
  4. ↑ Saltar a:a b c d Isenberg, D.J. (1986). «Group Polarization: A Critical Review and Meta-Analysis». Journal of Personality and Social Psychology 50 (6): 1141-1151. doi:10.1037/0022-3514.50.6.1141.
  5. ↑ Bray, R. M.; A. M. Noble (1978). «Authoritarianism and decisions of mock juries: Evidence of jury bias and group polarization». Journal of Personality and Social Psychology 36 (12): 1424-1430. doi:10.1037/0022-3514.36.12.1424.
  6. ↑ Saltar a:a b Yardi, Sarita; Danah Boyd (2010). «Dynamic Debates: An analysis of group polarization over time on Twitter». Bulletin of Science, Technology & Society 30 (5): 316-27. doi:10.1177/0270467610380011.
  7. ↑ Saltar a:a b Myers, D.G.; H. Lamm (1976). «The group polarization phenomenon». Psychological Bulletin 83 (4): 602-627. doi:10.1037/0033-2909.83.4.602.
  8. ↑ Saltar a:a b Lord, C. G.; Ross, L.; Lepper, M. R. (1979). «Biased assimilation and attitude polarization: The effects of prior theories on subsequently considered evidence». Journal of Personality and Social Psychology 37 (11): 2098-2109. doi:10.1037/0022-3514.37.11.2098.
  9. ↑ Taber, Charles S.; Lodge, Milton (July 2006). «Motivated Skepticism in the Evaluation of Political Beliefs». American Journal of Political Science 50 (3): 755-769. doi:10.1111/j.1540-5907.2006.00214.x.
  10. ↑ Kuhn, Deanna; Lao, Joseph (1996). «Effects of Evidence on Attitudes: Is Polarization the Norm?». Psychological Science 7 (2): 115-120. doi:10.1111/j.1467-9280.1996.tb00340.x.
  11. ↑ Brauer, Mark J.; Judd, Charles Mosley; Gliner, M D (1995). «The effects of repeated expressions on attitude polarization during group discussions». Journal of Personality and Social Psychology 68 (6): 1014-1029. doi:10.1037/0022-3514.68.6.1014.
  12. ↑ Baldassarri, Delia; Bearman, Peter (October 2007). «Dynamics of Political Polarization». American Sociological Review 72 (5): 784-811. doi:10.1177/000312240707200507.
  13. ↑ Kelly, 2008.
  14. ↑ Saltar a:a b Lord, Ross y Lepper, 1979, p. 2100.
  15. ↑ Lord, Ross y Lepper, 1979, pp. 2102, 2105-6.
  16. ↑ Lord, Ross y Lepper, 1979, pp. 2106-7.
  17. ↑ Lord, Ross y Lepper, 1979, pp. 2105-6.
  18. ↑ Saltar a:a b Stoner, James A. F. (1968). «Risky and cautious shifts in group decisions: the influence of widely held values». Journal of Experimental Social Psychology 4 (4): 442-459. doi:10.1016/0022-1031(68)90069-3.
  19. ↑ Moscovici, S.; W. Doise; R. Dulong (1972). «Studies in group decision: II. Differences of positions, differences of opinion, and group polarization». European Journal of Social Psychology 2 (4): 385-399. doi:10.1002/ejsp.2420020404.
  20. ↑ Stoner, J.A. (1961). «A comparison of individual and group decision involving risk». Unpublished Master's Thesis, Massachusetts Institute of Technology.
  21. ↑ Forsyth, D.R. (2010) Group Dynamics
  22. ↑ Moscovici, S.; M. Zavalloni (1969). «The group as a polarizer of attitudes». Journal of Personality and Social Psychology 12 (2): 125-135. doi:10.1037/h0027568.
  23. ↑ Van Swol, Lyn M. (2009). «Extreme members and group polarization». Social Influence 4 (3): 185-199. doi:10.1080/15534510802584368.
  24. ↑ Vinokur, A.; Burnstein, E. (1974). «Effects of partially shared persuasive arguments on group induced shifts: A group problem-solving approach». Journal of Personality and Social Psychology 29 (3): 305-315. doi:10.1037/h0036010.
  25. ↑ Hinsz, V.B.; Davis, J.H. (1984). «Persuasive Arguments Theory, Group Polarization, and Choice Shifts». Personality and Social Psychology Bulletin 10 (2): 260-268. doi:10.1177/0146167284102012.
  26. ↑ Abrams, D.; M. Wetherell; S. Cochrane; M.A. Hogg; J.C. Turner (1990). «Knowing what to think by knowing who you are: Self-categorization and the nature of norm formation, conformity and group polarization». British Journal of Social Psychology 29 (2): 97-119. PMID 2372667. doi:10.1111/j.2044-8309.1990.tb00892.x.
  27. ↑ Saltar a:a b Hogg, M.A.; Turner, J.C.; Davidson, B. (1990). «Polarized norms and social frames of reference: A test of the self-categorization theory of group polarization». Basic and Applied Social Psychology 11: 77-100. doi:10.1207/s15324834basp1101_6.
  28. ↑ McGarty, Craig; John C. Turner, Michael A., Barbara David (March 1992). «Group polarization as conformity to the prototypical group member». British Journal of Social Psychology 31: 1-19. doi:10.1111/j.2044-8309.1992.tb00952.x.
  29. ↑ Feilitzen, C. (2009). Influences of mediated violence: a brief research summary. International clearninghouse on children, youth and media. ISBN 978-91-89471-81-8.
  30. ↑ Sunstein, Cass (2000). «Deliberative Trouble? Why groups go to extremes.». The Yale Law Journal 110 (1): 71-119. doi:10.2307/797587.
  31. ↑ Sia, C. L; Tan, B; Wei, K. K. (2002). «Group Polarization and Computer-Mediated Communication: Effects of Communication Cues, Social Presence, and Anonymity». Information Systems Research 13: 70-90. doi:10.1287/isre.13.1.70.92.
  32. ↑ Diaz Ruiz, Carlos; Nilsson, Thomas (2023). «Disinformation and Echo Chambers: How Disinformation Circulates on Social Media Through Identity-Driven Controversies». Journal of Public Policy & Marketing. doi:10.1177/07439156221103852. Consultado el 11-04-2023.
  33. ↑ Iyengar, Shanto; Westwood, Sean (2014). «Fear and Loathing Across Party Lines: New Evidence on Group Polarization». American Journal of Political Science 59 (3): 690-707. doi:10.1111/ajps.12152.
  34. ↑ Walker, Thomas G.; Main, Eleanor C. (December 1973). «Choice shifts and extreme behavior: Judicial review in the federal courts». The Journal of Social Psychology. 2 91 (2): 215-221. doi:10.1080/00224545.1973.9923044.
  35. ↑ Esteban, Joan; Schneider, Gerald (2008). «Polarization and Conflict: Theoretical and Empirical Issues». Journal of Peace Research 45 (2): 131-141. doi:10.1177/0022343307087168.
  36. ↑ Kunovich, Robert; Deitelbaum, Catherine (2004). «Ethnic Conflict, Group Polarization, and Gender Attitudes in Croatia». Journal of Marriage and Family 66 (5): 1089-1107. doi:10.1111/j.0022-2445.2004.00080.x.
  37. ↑ Myers, DG (2007). Exploring Social Psychology: Fourth Edition. McGraw Hill.
  1. Becker, Andrew S.. (1997-10). <457::aid-acp488>3.0.co;2-1 «Book review: Cognition (2nd Edition). John G. Benjafield, Prentice-Hall, Upper Saddle River, NJ, 1997. No. of pages 500. ISBN 0-13-398876-7. Price $58.00 (Hardback). Learning and cognition (4th Edition). Thomas Hardy Leahey and Richard Jackson Harris. Prentice-Hall, Upper Saddle River, NJ, 1997. No. of pages 526. ISBN 0-13-235268-0. Price $58.00 (Hardback).» Applied Cognitive Psychology 11 (5): 457–458.  doi:10.1002/(sici)1099-0720(199710)11:5<457::aid-acp488>3.0.co;2-1. ISSN 0888-4080. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  2. «Discussion» Protein-Calorie Malnutrition (Elsevier): 61–63. 1975 (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  3. (Ingelesez) Myers, David G.. (1975-10). «Discussion-Induced Attitude Polarization» Human Relations 28 (8): 699–714.  doi:10.1177/001872677502800802. ISSN 0018-7267. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  4. a b c (Ingelesez) Isenberg, Daniel J.. (1986-06). «Group polarization: A critical review and meta-analysis.» Journal of Personality and Social Psychology 50 (6): 1141–1151.  doi:10.1037/0022-3514.50.6.1141. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  5. (Ingelesez) Bray, Robert M.; Noble, Audrey M.. (1978-12). «Authoritarianism and decisions of mock juries: Evidence of jury bias and group polarization.» Journal of Personality and Social Psychology 36 (12): 1424–1430.  doi:10.1037/0022-3514.36.12.1424. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  6. (Ingelesez) Yardi, Sarita; Boyd, Danah. (2010-10). «Dynamic Debates: An Analysis of Group Polarization Over Time on Twitter» Bulletin of Science, Technology & Society 30 (5): 316–327.  doi:10.1177/0270467610380011. ISSN 0270-4676. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  7. a b (Ingelesez) Myers, David G.; Lamm, Helmut. (1976-07). «The group polarization phenomenon.» Psychological Bulletin 83 (4): 602–627.  doi:10.1037/0033-2909.83.4.602. ISSN 1939-1455. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  8. a b (Ingelesez) Lord, Charles G.; Ross, Lee; Lepper, Mark R.. (1979-11). «Biased assimilation and attitude polarization: The effects of prior theories on subsequently considered evidence.» Journal of Personality and Social Psychology 37 (11): 2098–2109.  doi:10.1037/0022-3514.37.11.2098. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  9. (Ingelesez) Taber, Charles S.; Lodge, Milton. (2006-07). «Motivated Skepticism in the Evaluation of Political Beliefs» American Journal of Political Science 50 (3): 755–769.  doi:10.1111/j.1540-5907.2006.00214.x. ISSN 0092-5853. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  10. (Ingelesez) Kuhn, Deanna; Lao, Joseph. (1996-03). «Effects of Evidence on Attitudes: Is Polarization the Norm?» Psychological Science 7 (2): 115–120.  doi:10.1111/j.1467-9280.1996.tb00340.x. ISSN 0956-7976. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  11. (Ingelesez) Brauer, Markus; Judd, Charles M.; Gliner, Melissa D.. (1995). «The effects of repeated expressions on attitude polarization during group discussions.» Journal of Personality and Social Psychology 68 (6): 1014–1029.  doi:10.1037/0022-3514.68.6.1014. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  12. (Ingelesez) Baldassarri, Delia; Bearman, Peter. (2007-10). «Dynamics of Political Polarization» American Sociological Review 72 (5): 784–811.  doi:10.1177/000312240707200507. ISSN 0003-1224. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  13. Butt, Trevor. (2008). George Kelly.  doi:10.1007/978-1-137-03989-7. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  14. a b Lord, Charles G.; Ross, Lee; Lepper, Mark R.. (1979). «Biased assimilation and attitude polarization: The effects of prior theories on subsequently considered evidence.» Journal of Personality and Social Psychology 37 (11): 2098–2109.  doi:10.1037//0022-3514.37.11.2098. ISSN 0022-3514. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  15. Lord, Charles G.; Ross, Lee; Lepper, Mark R.. (1979). «Biased assimilation and attitude polarization: The effects of prior theories on subsequently considered evidence.» Journal of Personality and Social Psychology 37 (11): 2098–2109.  doi:10.1037//0022-3514.37.11.2098. ISSN 0022-3514. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  16. Lord, Charles G.; Ross, Lee; Lepper, Mark R.. (1979). «Biased assimilation and attitude polarization: The effects of prior theories on subsequently considered evidence.» Journal of Personality and Social Psychology 37 (11): 2098–2109.  doi:10.1037//0022-3514.37.11.2098. ISSN 0022-3514. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  17. Lord, Charles G.; Ross, Lee; Lepper, Mark R.. (1979). «Biased assimilation and attitude polarization: The effects of prior theories on subsequently considered evidence.» Journal of Personality and Social Psychology 37 (11): 2098–2109.  doi:10.1037//0022-3514.37.11.2098. ISSN 0022-3514. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  18. a b (Ingelesez) Stoner, James A.F. (1968-10). «Risky and cautious shifts in group decisions: The influence of widely held values» Journal of Experimental Social Psychology 4 (4): 442–459.  doi:10.1016/0022-1031(68)90069-3. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  19. (Ingelesez) Moscovici, Serge; Doise, Willem; Dulong, Renaud. (1972-10). «Studies in group decision II: Differences of positions, differences of opinion and group polarization» European Journal of Social Psychology 2 (4): 385–399.  doi:10.1002/ejsp.2420020404. ISSN 0046-2772. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  20. Stoner, Sarah A.. The effects of framing on decision making: Collaborative versus individual decision making among older adults. West Virginia University Libraries (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  21. Forsyth, Donelson R.. (1998). «Methodological advances in the study of group dynamics.» Group Dynamics: Theory, Research, and Practice 2 (4): 211–212.  doi:10.1037//1089-2699.2.4.211. ISSN 1089-2699. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  22. (Ingelesez) Moscovici, Serge; Zavalloni, Marisa. (1969-06). «The group as a polarizer of attitudes.» Journal of Personality and Social Psychology 12 (2): 125–135.  doi:10.1037/h0027568. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  23. (Ingelesez) Van Swol, Lyn M.. (2009-07). «Extreme members and group polarization» Social Influence 4 (3): 185–199.  doi:10.1080/15534510802584368. ISSN 1553-4510. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  24. (Ingelesez) Vinokur, Amiram; Burstein, Eugene. (1974-03). «Effects of partially shared persuasive arguments on group-induced shifts: A group-problem-solving approach.» Journal of Personality and Social Psychology 29 (3): 305–315.  doi:10.1037/h0036010. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  25. (Ingelesez) Hinsz, Verlin B.; Davis, James H.. (1984-06). «Persuasive Arguments Theory, Group Polarization, and Choice Shifts» Personality and Social Psychology Bulletin 10 (2): 260–268.  doi:10.1177/0146167284102012. ISSN 0146-1672. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  26. (Ingelesez) Abrams, Dominic; Wetherell, Margaret; Cochrane, Sandra; Hogg, Michael A.; Turner, John C.. (1990-06). «Knowing what to think by knowing who you are: Self‐categorization and the nature of norm formation, conformity and group polarization*» British Journal of Social Psychology 29 (2): 97–119.  doi:10.1111/j.2044-8309.1990.tb00892.x. ISSN 0144-6665. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  27. a b (Ingelesez) Hogg, Michael A.; Turner, John C.; Davidson, Barbara. (1990-03). «Polarized Norms and Social Frames of Reference: A Test of the Self-Categorization Theory of Group Polarization» Basic and Applied Social Psychology 11 (1): 77–100.  doi:10.1207/s15324834basp1101_6. ISSN 0197-3533. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  28. (Ingelesez) McGarty, Craig; Turner, John C.; Hogg, Michael A.; David, Barbara; Wetherell, Margaret S.. (1992-03). «Group polarization as conformity to the prototypical group member» British Journal of Social Psychology 31 (1): 1–19.  doi:10.1111/j.2044-8309.1992.tb00952.x. ISSN 0144-6665. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  29. Feilitzen, Cecilia von. (2009). Influences of mediated violence: a brief research summary. Nordicom ISBN 978-91-89471-81-8. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  30. Sunstein, Cass R.. (2000-10). «Deliberative Trouble? Why Groups Go to Extremes» The Yale Law Journal 110 (1): 71.  doi:10.2307/797587. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  31. (Ingelesez) Sia, Choon-Ling; Tan, Bernard C. Y.; Wei, Kwok-Kee. (2002-03). «Group Polarization and Computer-Mediated Communication: Effects of Communication Cues, Social Presence, and Anonymity» Information Systems Research 13 (1): 70–90.  doi:10.1287/isre.13.1.70.92. ISSN 1047-7047. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  32. (Ingelesez) Diaz Ruiz, Carlos; Nilsson, Tomas. (2023-01). «Disinformation and Echo Chambers: How Disinformation Circulates on Social Media Through Identity-Driven Controversies» Journal of Public Policy & Marketing 42 (1): 18–35.  doi:10.1177/07439156221103852. ISSN 0743-9156. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  33. (Ingelesez) Iyengar, Shanto; Westwood, Sean J.. (2015-07). «Fear and Loathing across Party Lines: New Evidence on Group Polarization» American Journal of Political Science 59 (3): 690–707.  doi:10.1111/ajps.12152. ISSN 0092-5853. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  34. (Ingelesez) Main, Eleanor C.; Walker, Thomas G.. (1973-12). «Choice Shifts and Extreme Behavior: Judicial Review in the Federal Courts» The Journal of Social Psychology 91 (2): 215–221.  doi:10.1080/00224545.1973.9923044. ISSN 0022-4545. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  35. (Ingelesez) Esteban, Joan; Schneider, Gerald. (2008-03). «Polarization and Conflict: Theoretical and Empirical Issues» Journal of Peace Research 45 (2): 131–141.  doi:10.1177/0022343307087168. ISSN 0022-3433. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  36. (Ingelesez) Esteban, Joan; Schneider, Gerald. (2008-03). «Polarization and Conflict: Theoretical and Empirical Issues» Journal of Peace Research 45 (2): 131–141.  doi:10.1177/0022343307087168. ISSN 0022-3433. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  37. Connolly, J. V.. (1990-01). «McGraw-Hill Dictionary of Scientific and Technical Terms — Fourth edition. Edited by S. P. Parker. McGraw-Hill Book Company (UK) Limited, Maidenhead. 1989. 2137 pp. Illustrated. £65.00.» The Aeronautical Journal 94 (931): 36–36.  doi:10.1017/s0001924000022351. ISSN 0001-9240. (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).