Lankide:Maitane Serrano Elicechea/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepahoriaren tamaina.

Lepahoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepahoria ( Martes martes) animalia espezie bat da. Ugaztuna da eta haragijalea da. Zortzi espezie ezagutzen dira. Ia Europa osoan bizi dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz luzekoa eta kolore ilunekoa gehienbat, nahiz eta neguan beren kolorea pixkat argitu. Bularrean kolore horia dauka bertatik bere izena.

Bere altuera 25 zentrimetrokoa da eta bururtik isatsera 50 zentrometro luzeraz, isatsaren luzera 30 zentrimetro izanik. Berriz, hankak luzera txikikoak dira mustelidoen itxura tipikoa hartuz.

Helduek 1,5 kilogramoko pisua edukitzera hel daitezke eta ikusmena, usaimena eta entzumena oso garatuak dituzten animaliak dira.

Jokaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mustelidoen familiaren barruan hatzapar erdi-uzkurkorrak dituzten espezie bakarra da, berezitasun horri esker, zuhaitzetara erraz igo daitezke eta gero zoruan ere lasterka ondo aritzen dira. Gauez ibiltzen den animalia da eta bere entzumen ona gaitik, ugaztun txikiak ehizatzen ditu, adibidez; txoriak, intsektuak eta igelak. Baita ere, sarraskia, fruituak, txorien arrautzak eta eztia jaten dute.

Lurrean aritzea guztoko duen animalia da eta bere zonaldea bere hondakinekin markatu egiten du. Gorotza azeriaren antzekoa du baina lore usain gehiagorekin.

Lepahoria (Martes martes)

Asko bizitzen diren animaliak dira, normalean gutxi gora behera hamaika urte eta etxeko lepahori bat izan ez gero hamazortzi urte bizitzera heldu daitezke.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean basoetan bizi da, batez ere koniferoetan, baso mistoetan, pagadietan eta hariztietan. Basoaren sakonenean bizi da, giza ingurunetik urrun. Itsas mailatik 1700 m-ra ere egokitu daiteke bizitzara.

NON AURKI DITZAKEGU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepahoriaren banaketa munduan

Lepahoria Europan bizi da, Iberiar Penintsulatik Ural mendietaraino eta Italiatik Zirkulu Polar Artikoraino. Mediterraneo mendebaldeko uharte batzuetan ere badago, hala nola Menorcan, Mallorcan, Sardinian, Elban eta Sizilian, guztiak gizakiak sartuak. Britainiar Uharteetan, Eskozian eta Irlandan dago. Iberiar penintsulan, Portugal eta Espainiako iparraldean bizi da, Kantabriar mendikateko mendietan, Galizian eta Pirinioetan. Eremu batzuek ez dute haien presentziari buruzko informaziorik, eta batzuetan lepazorroarekin nahasten da, bereziki Mendebaldeko Pirinioetan (Nafarroa eta Huesca).

Bariazio geografikoa

Iberiar Penintsulan dago martaren azpiespezie nagusia. M. m. minoricensis izeneko azpiespezie bat identifikatu zen Menorca uhartean, beste populazio batzuekin alderatuta tamaina-desberdintasunak eta aurpegi sendoagoa dituena.

Zer jaten du[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepahoriaren elikadura

Espezie hau orotarikoa da bere dietan, batez ere mikrougaztunez eta fruituez elikatzen da, baina bere lehentasuna aldatu egin daiteke urtaroaren eta kokapen geografikoaren arabera. Batzuetan, hegaztiak eta intsektuak ere garrantzitsuak izan daitezke elikagai-iturri gisa. Europako zenbait eremutan urogailuaren harrapariarekin lotzen da, baina Iberiar Penintsulan oso eragin txikia du. Hala ere, bi espezieak ugariagoak diren latitude altuagoetan, urogaloa bere dietaren zati esanguratsua izatera irits daiteke.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepahori bikoteak, uztaila eta abiztuaren artean ugalketa egiten dute. Emeak zazpi hilabeteko haurdunaldia izaten dute, ondorioz martxoan edo apirilean erditzen dute. Kume bat eta bosten artean izaten dituzte, bakoitzak 30 gramo inguru pisatzen dute.

Harrapakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepahoria hainbat harrapakari ditu, gehienak baso animaliak dira. Adibidez: arrano beltza, otsoa, azeria eta basakatua.

Gizakiarekin harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepahoriaren habitata baso handiak kontserbatzen diren eremuak dira. Euskal Herrian, urak banatzen dituen mendikate handietan aurkitzen dira, mendilerro zehatz batzuetan bakarrik. Jende asko dagoen lekuetatik urrun aurkitzen dira, lasaitasunean.  

Animalia hau harrapatzeak, espeziea mugatu du leku batzuetan. Europako hainbat eremutan, haren populazioaren joera baso- ustiakuntzari lotuta dagoela ikusi da. Lepahoria hiltzeko helburuarekin, zepoa ere ikusia izan da. Euskal Autonomia Erkidegoko mehatxatutako espezieen katalogoan dago, bakana babes kategorian.

Mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, baso-ustiapena da mehatxu-faktore nagusia, baina harrapari izateagatik jasaten duen jazarpenak galerak eragin ditzake eremu jakin batzuetan, baina garrantzi txikiagoarekin.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]