Lankide:Matxalen Aldalur/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hobelex

Joan Caboto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Caboto (Castiglione Chiavarese, Genovako Errepublika edo Gaeta, Napoliko Erresuma, 1450 aldean - Ingalaterra, 1498), gazteleraz Juan Caboto, ingelesez John Cabot,Joan Caboto eta italieraz Giovanni Caboto; Genoako merkatari, nabigatzaile eta esploratzailea izan zen. Henrike VII.a Ingalaterrakoaren zerbitzuan ari zelarik, zera proposatu zuen: Amerikaren iparraldea inguratuz Txinarako itsasbide berri bat aurkitzea. Sebastian semearekin batera, Ternua aurkitu zuen, eta Groenlandiako, Labradorko eta Ingalaterra Berriko kostaldeak ikertu zituen. . 1497an lehen aldiz Ipar Amerikara .........

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Caboto bere familiari buruzko antzinako dokumetu batzuen arabera 1450 aldera jaio zen Genovan, Italian; beste iturri batzuek Gaetan jaio zela baieztatzen badute ere. 1461ean Cabotok Venezian pasa zuen bere haurtzaro eta gaztaroa, bertako hiritatasuna eskuratzera iritsiz. 1482 aldera veneziar dama batekin ezkondu zen eta elkarrekin hiru seme eduki zituzten: Sebastian, Luigi eta Santo.

Bere aita bezala ekialdeko Mediterraneoko portuetan merkataritzan jardun zuen, itsasgizon aditu bat izatera iritsiz. Asiatik ekarriak ziren salgai baliotsuak, espezieak, zeta, harri bitxiak edo metalak besteak beste; Itsaso gorria zeharkatuta edo lurrazaletik ekarriak ziren gerora Europan saltzeko. Veneziarrek papaer garrantzitsua betetzen zuten salerosketa honetan.

(Igual azpiatal hauek azaldu)

Venezian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1476an Cabotok veneziar hiritartasuna eskuratu zuen, .....

1483ko Cretako esclabu baten salerosketaren documentu batean aipatzen da Cabotoren izena

Espedizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cabot Bristolera joan zen bere bidaia antolatzera. Enrique VIIak, ingalaterrako erregeak, bera eta bere hiru semeei bandera ingelesa zuten 5 itsasontzi utzi eta irla eta herrialde paganoak bilatzeko eskubidea eman zien.

1496an itsasontzi bakarrarekin atera ziren Caboto eta bere tripulazioa Bristoletik, baina ez zuten Islandiatik haratago iristea lortu; tripulazioarekin eduki zituen eztabaidengatik, hornidura faltagatik eta eguraldi kaxkarrarengatik Cabotok buelta ematea erabati zuen.

Bigarren saiakera bat egin zuten berriro ere Bristoletik atera ziren, baina oraingoa Matthew izeneko itsasontzian, hau txikiagoa eta azkarragoa zen. Maiatzean itsasoratu zen eta Dursey lurmuturrera (51° 36N latitudea), Irlanda, nabigatu zuen. 1497ko ekainaren 24an Terranovako kostara iritsi zen Cipangoko kosta asiatikoa zela pentsatuz. Iritsieraren leku konkretua eztabaidatua izan bada ere, Bonavista lurmuturra da Erresuma Batuak eta Kanadako gobernuek ofizialki aitortu duten lekua. Caboto eta bere gizonak Ipar Amerikan vikingoen garaiaz geroztik egon ziren lehen europarrak izan zirela uste da. Hauek bertako kosta esploratu eta lurraren jabe egin ziren uztailaren 20an berriro ere etxerako buelta abiatu zuten arte. Bueltako bidaian nahastu eta Bretañara iritsi ziren; abuztuaren 6an berriz Bristolera itzulera abiatu zuten.

Inglaterrara itzultzean Caboto almirante izendatu eta 10 libraz saritua izan zen, bidaia berri baterako patente batekin batera.

Urrengo urtean, 1498, 5 itsasontzitako espedizio batean abiatu zen berriz, itsasontzietako batek jasan zituen kalteak zirela eta Irlandara itzuli behar izan zuen eta beranduago atera zen; gainontzeko itsasontziei buruz, Caboto eta gainontzeko itsasgizonez, ez zen berri gehiago izan. Suposatzen da Groenlandiara eta Chesapeakeko bahiara iritsi zirela. 1499. urtetik aurrera ez dago Cabotori buruzko informazio gehiago.

Ikusi baita ere ???[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]