Lankide:Oier.larranagal/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Europarren etorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristobal Kolon almirantea buru zuten espainiarrek, 1492ko urriaren 12an aurkitu zituzten Amerika Berriko lehen lurrak Karibe Itsasoan. Hala ere, nabigatzaileak uste zuen Asiako eskualderen batean zegoela, eta horregatik bertakoei "Indioak" deitzen zieten.

1493ko maiatzaren 4an, Alexandro VI.a Aita Santuak Inter Caetera bulda eman zuen, espainiarrei mesede egiten ziena lehorrean aurkitutakoari zegokiola. Bula portugaldarrek baztertu egin zuten, Aita Santu espainiarra izatez akastuna zela uste zutelako, eta orduan, Isabel I.a Gaztelakoak eta Fernando II.a Aragoikoak eta Joan II.a Portugalgoak 1494ko ekainaren 7an Tordesillasko Ituna sinatu zuten. Itun horren arabera, mundu berria konkistatu eta anexionatzeko guneak Ozeano Atlantikoa eta inguruko lurraldeak zatitzeko lerro baten bidez banatzen ziren.

Kolonen Hirugarren Bidaian ikusiko zuten espainiarrek Amerikako hegoaldea. Ibilbideak Orinoco ibaiaren bokalera eraman zuen eta Venezuelako Macuro inguruan lehorreratu ziren 1498ko abuztuan, eskualde hau Hego Amerikako masa kontinentalaren zati delarik. Gero Chacachacare, Cubagua, Margarita, Tobago eta Granada uharteetan ibili zen.

1499ko maiatzaren 18an, Alonso de Ojeda nabigatzaileak espedizio bat hasi zuen, horrek, Venezuelako kostaldera eta Guajirako penintsulara (Kolonbia) eraman zuen. Bidaia horretan Americo Vespucio kartografo italiarra zihoan, Venezuelari izena jarri ziona. Bi nabigatzaileak banandu egin ziren, eta Vespucio Brasilgo kostaldera iritsi zen, Ojeda aldiz, Kolonbiako kostaldean sartu zen, eta handik Karibera abiatu zen berriro, beste uharte batzuk aurkituz. Cubagua izan zen espainiarrek Venezuelan sortu zuten lehen establezimendua 1501ean, Nueva Cadiz izenekoa. 1502an sortu zen lehorreko lehen kokalekua, Santa Cruz izenekoa.

1502ko maiatzaren 11tik 1504ko azaroaren 7ra bitartean, Erdialdeko Amerikako Karibeko kostaldeak arakatu zituen Panamaraino, eta Darieneko Golkoa esploratu zuen Panaman eta Kolonbian. Hori izan zen Kolon Hego Amerikan egon zen bigarren eta azken aldia.

1513ko irailaren 25ean, Nuñez de Balboa euskal kapareak, lehorrean bizi izan zen lehen espainiarra, Ozeano Barea aurkitu zuen Panamako istmotik, eta "Hegoaldeko Itsasoa" deitu zion. Nuñezek lehorreko lehen hiri egonkorra sortu zuen, Santa María la Antigua del Darién izenekoa, egungo Kolonbian. Cumaná, 1515ean Venezuelan sortua, geroago berrantolatu behar izan zuten, Karibeko indigenen etengabeko etsaitasunaren aurrean.

1520ko azaroaren 27an, Fernando de Magallanes buru zuen espedizioak itsasartea kontinentearen hegoaldetik igarotzea lortu zuen, eta berak Ozeano Barea deitu zion ozeanora iritsi zen. Handik ekialdera jarraitu zuen eta Filipinak aurkitu zituen, non 1521eko apirilaren 27an hil zuten. Bere omenez pasabidea Magallanes itsasartea deitzen da.

Hego Amerikako lehen gotzaindegiak Venezuelako mendebaldeko Coro hirian izan zuen eserlekua.