Lankide:Urkiurmo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

@Urkiurmo: Proba orria erabili dezakezu probak egiteko.


Taula eratzen dudan bitartean hemen utziko dut.

Nerbioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio kranialak
Zkia Izena Sentsitibo, motore edo biak Benetazko jatorria Nukleoa(k) Funtzioa Kokapena edo itxurazko jatorria
I. Usaimen nerbioa Sentikor berezia Telentzefaloa Aurreko usaimen nukleoa Usaimen kinaden transmisioa. Etmoidesaren orri kribotsua.
II. Ikusmen nerbioa Sentikor berezia Dientzefaloa Erretinako gongoilar-zelulak Garunera ikusmen informazioa bidaltzen du. Ikusmen-zuloan zehar doa.
III. Begiko nerbio motore amankomuna (edo nerbio okulomotorea) Motore eta parasinpatikoa Mesentzefaloko pedunkulu arteko hobixoa Nukleo okulomotorea, Edinger-Westphal nukleoa Honako begiko eta begi inguruko muskuluak inerbatzen ditu atal motore somatikoak:
  • Goiko betazalaren muskulu jasotzailea
  • Goiko muskulu zuzena
  • Erdialdeko muskulu zuzena
  • Beko aldeko muskulu zuzena
  • Beheko muskulu laprana
  • Begi niniaren esfinterra
Goiko begi arrailduratik doa.
IV. Nerbio troklearra (edo patetikoa) Motorea Mesentzefaloa Nukleo troklearra Begiaren goiko muskulu laprana inerbatzen du. Honek begi globoaren barneko alderako errotazioa eta alboko aldekora egiten du. Goiko begi arrailduratik doa.
V. Nerbio trigeminoa Mistoa: sentsitibo eta motorea Zubia Trigeminoaren nukleo sentsitibo nagusia, trigeminoaren nukleo espinala, trigeminoaren mesentzefaloko nukleoa, trigeminoaren nukleo motorea. Aurpegiko informazio sentikorra igertzen du eta murtxikapenaren muskuluak (maseteroa eta tenporala) inerbatzen ditu. Goiko begi arrailduratik (V1 - Nerbio oftalmikoa), beheko begi arrailduratik (zulo borobiltik, V2 - Nerbio maxilarra) eta zulo obaletik (V3 - Barail nerbioa).
VI. Begiko kanpoko nerbio motorea (edo abducens nerbioa) Motorea Zubiaren atzeko ertza Abducens nukleoa Begiko alboko muskulu zuzena inerbatzen du, begi globoaren abdukzioaren erantzule dena. Esfenoide-arrailduran kokatzen da.
VII. Nerbio faziala Mistoa Zubia Nukleo faziala, nukleo bakartia, goiko listu nukleoa, [sudur-malkoetako nukleoa] Aurpegi-mugimenduen eragileak diren muskulu mimikoei, digastrikoaren atzeko sabelari, eta estapedio muskuluari ematen die inerbazioa. Mingainaren aurreko aldeko bi herenen dastamen-informazioa jasotzen du. Listu guruinei (parotida izan ezik) eta malko guruinei jariatze-motor inerbazioa ematen die. Barne entzumen-zuloan barrena nerbio fazialaren kanaleraino ailegatzen da, hau zeharkatu eta zulo estilomastoideotik ateratzen da.
VIII. Nerbio bestibulokoklearra (edo nerbio estatoakustikoa) Sentikorra (entzumena eta oreka) VII bikotearekiko albokoa (garuntxo-zubi angeluan) Nukleo bestibularra, nukleo koklearra. Soinuen adimena, nerbio koklearraren bidez.

Errotazioaren eta grabitatearen pertzepzioa (oreka eta mugimendua mantentzeko ezinbestekoak), nerbio bestibularraren bidez.

Barne entzumen-zuloan.
IX. Nerbio glosofaringeoa Mistoa Erraboilaren oliba-atzeko ildoan. Nucleus ambiguus, beheko listu-nukleoa, nukleo bakartia. Mingainaren atzeko herenaren dastamen-informazioa jasotzen du. Parotida guruinari inerbazio parasinpatikoa ematen dio. Muskulu estilofaringeoari eta estiloglosoari inerbazio motorea ematen die. Aho-sabaiko amigdalak edo tonsilak inerbatzen ditu ere.

Informazioa kontrako aldeko talamora eta hipotalamoko zenbait nukleotara doa.

Zulo jugularrean.
X. Nerbio bago (edo nerbio neumogastrikoa) Mistoa Erraboilaren oliba-atzeko ildoan. Nucleus ambiguus, nerbio bagoaren nukleo dortsala, nukleo bakartia. Laringeko muskulu gehienak eta faringeko muskulu guztiak inerbatzen ditu, estilofaringeoa izan ezik (glosofaringeoak inerbatzen duena). Angelu esplenikoaren gainetik dauden organo abdominal guztiak parasinpatikoki inerbatzen ditu. Epiglotisaren dastamen informazioa darama. Aho sabai bigunaren muskuluak inerbatzen ditu, soinuak artikulatzen laguntzen dutenak. Zulo jugularrean.
XI. Nerbio akzesorioa (edo nerbio kraniala, edo nerbio espinala) Motorea Adar kranialak eta bizkar-muineko lehenengo adarrak. Nucleus ambiguus, nerbio akzesorioaren nukleoa Esternokleidomastoideo eta trapezio muskuluak inerbatzen ditu, eta zenbaitetan bagoaren funtzioei gainjartzen zaizkio. Zulo jugularrean.
XII. Nerbio hipoglosoa Motorea Erraboila Núcleo hipogloso Mingainaren muskuluei inerbazio motorea ematen die, palatoglosoari (bagoa) eta estiloglosoari (glosofaringeoa) izan ezik.


Boloaren eraketan eragiten du, irensketan parte garrantzitsua hartzen du eta soinuak artikulatzen laguntzen du.

Hipoglosoaren hodian.



Heste lodi - Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heste lodiaren luzeran zehar hainbat atal desberdintzen dira:

  • Itsua, zeinaren mutur proximalean apendize bermiformea dagoen.
  • Goranzko kolona
  • Kolon zeharra
  • Beheranzko kolona
  • Kolon sigmoidea
  • Ondestea. Honen amaieran uzkia dago, zeinetik gorotzak kanporatzen diren.

Itsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heste meharraren azkenengo atalaren, ileon, eta heste lodiko atal gertukoenaren, itsu, artean balbula ileozekala edo ileala dago. Hau heste lodiaren barrualdera muskulu leunez osatutako papila bat proiektatzen du itsuaren argira, papila ileala deritzona. Balba honen funtzioa ileonetik kolonera pasatzen den jaki digerituaren kopurua kontrolatzea da.

Apendize bermiformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsuaren mutur proximalean, apendize bermiformea kokatzen da (maiz, apendize soilik deitzen zaio honi). Apendizea itsuaren dibertikulu modura peritoneorantz proiektatzen den luzakin estu eta hutsa da. Honen paretak ehun linfatikoan oso aberatsak dira. Apendizea itsuaren argiarekin zuzenean erlazionaturik dago apendize bermiformearen mutur proximalean kokatuta dagoen zuloaren bidez –apendize bermiformearen zuloa.

Apendizitis akutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zulo hau itxi daiteke gorotz zati bat sartzen bada barnean, edo harri moduko bat sortzen bada barnean, apendikolito deritzona, apendizitis akutua eraginez. Apendizitis akutuaren klinika, batik bat, zilbor inguruan hasi eta denborarekin eskuineko hobi inginalean kokatzen den mina du ezaugarri nagusi; sukarra ager daiteke ere. Apendizitis akutua larrialdi kirurgiko bat da, orduekin apendizearen pareta zulatu eta peritonitis septiko batera eraman dezakelako. Apendizitisa diagnostikatzeko klinika erabiltzen da, gehi ekografia abdominala. Lehen oso ohikoa bazen ere, gaur egun sabel-aldeko erradiografia ez da gehiegi erabiltzen. Zalantzarik egotekotan, Ordenagailu Bidezko Tomografia (ingelesez, TAC) eska liteke zenbaitetan.

Apendizitisaren tratamendua apendizektomia deritzon interbentzio kirurgikoa da, zeinean apendizea erauzten den. Honela, gaixoak ezin izango du apendizitis gehiago jasan. Beste tratamendu batzuk erabil litezke, halabaina, interbentzioaren aurretik, edo honen ordez.

Apendizitisaren beste zenbait eragile badaude ere, apendikolitoaren adibidea klasikoena da.

Sigma eta uzkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[jarraitzeko]

Angeluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonak, bere ibilbidean, bi angelu sortzen ditu:

  • Eskuineko flexura edo angelu kolikoa, goranzko kolonaren eta zeharkako kolonaren artean. Gibelaren azpian kokatzen da; horregatik, gibel-angelu ere deitu ohi zaio.
  • Ezkerreko flexura edo angelu kolikoa, zeharkako kolonaren eta beheranzko kolonaren artean. Barearekin estu erlazionatzen da; horregatik, bare-angelu edo angelu espleniko ere deritzo.

Itxura makroskopikoa: teniak eta austrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heste lodiaren luzera osoan zehar, luzetara ezarritako muskulu zuntzez osatutako 3 banda ezartzen dira, tenia deritzenak. Teniak kanpoko luzetarako geruzetan dauden muskulu zuntzen bateratzeak dira. Honela deritze:

  • Tenia omentala: kolonaren luzera osoan dago, baina atal zeharrean, omento handia edo epiploi nagusiaren insertzio puntua da. Honek izena ematen dio.
  • Tenia mesokolikoa: kolonaren luzera osoan, meso deritzon peritoneoko bi orriz osatutako mintzak duen insertzio lekua da, mesenterioari dagokiona. Mesoan zehar kolona elikatzen duten arteriak, drainatzen duten zainak eta hodi linfatikoak eta nerbioak doaz. Peritoneo barnekoak diren ataletan soilik gertatuko da mesenterioaren insertzio hau. Mesoak kolonari sostengua ere ematen dio.
  • Tenia askea, tenia mesokolikoaren eta omentalaren artean geratzen den tenia.

Tenietatik zintzilik, peritoneoaren proiekzio adiposoak diren apendize epiploikoak daude. Hauek gantz-ehuna daukate barruan. Kolore horia daukate.

Heste lodiaren luzera osoan zehar, austra deitzen zaien zabalguneak daude, era erregular batean jarraitzen direnak. Austren artean balba semilunarrak edo konnibenteak deritzen argirantz doazen tolesdurak proiektatzen dira. Haustrak zein balba semilunarrak kolonaren paretaren geruza guztiak dauzkate.

Heste lodia eta peritoneoarekiko erlazioa, mesoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peritoneoa barrunbe abdominalaren izena da, eta barrunbe honen paretak estaltzen dituen mintz serosoari peritoneo mintza, eta maiz, peritoneo (soilik) deritzo. Barrunbe abdominalean dauden organo guztiak ez daude peritoneoaren barruan, hau da, erabat inguraturik, eta batzuk peritoneoz estalita daude solik era partzialean.

Peritoneoak organo bat erabat inguratzen duenean, bi orriko lamina bat sortzen da, barnean odol-hodiak, nerbioak zein estruktura linfatikoak daramatzana. Honi meso deritzo.

Kolonaren erlazioa peritoneoarekiko honakoa da:

Heste lodiko atalen peritoneoarekiko erlazioa
Peritoneo barnekoa Peritoneo atzekoa Peritoneo azpikoa
Apendize bermiformea, zeharkako kolona, sigma, uzkiaren goiko 1/3. Goranzko kolona, beheranzko kolona, uzkiaren erdialdeko 1/3. Uzkiaren beheko 1/3.

Kolon zeharraren mesoari mesokolon deitzen zaio, eta sigmaren mesoari mesosigma deitzen zaio.

Kolon (anatomia)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]