Lankide:XabAran/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oreka ekonomikoa, ekonomian asko erabiltzen den egoera bat da, batez ere mikroekonomiaren arloan,  non  merkatuan dauden indarrak konstante mantendu eta ez direnean aldatzen. Egoera honetan gaudenean, eskaintza eta eskaria berdindu egiten dira. Hau da, eskaintza eta eskaria bat datozenean lortzen da oreka ekonomikoa.[1]

Oreka ekonomikoa lortu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orekan dagoen prezioa ateratzeko, eskaintza eta eskariaren kurbak behar dira. Gurutzatu egiten diren puntuan lortuko dugu orekako prezioa eta kantitatea, horretarako bi ekuazioak berdindu behar ditugu.

Grafikoak bi ardatzetan banatzen da. Abzisa-ardatzean, horizontala dena, produktuaren zenbateko kopurua (Q) agertzen da, aldiz, ordenatu-ardatzean, bertikalki deagoena, prezioa (P) adierazten digu. Demand kurbak, eskariaren ekuazioa azaltzen du eta Supply kurbak, eskaintzarena. Biak batzen diren tokian prezioa eta produktuaren zenbatekoa aurkitzen dira.  Edozein prezio P-ren gainetik aukeratzen bada, eskaintza eskaria gaindituko du, baina prezioa P-ren azpitik jarrita eskaria eskaintza gaindituko luke. Eskaintza eta eskari kurben orekatik kanpo dauden prezioak, desoreka puntu bezala definitzen dira. Hauek, produktu falta edo produktu gehiegi egotea sortzen dute.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka ekonomikoa grafikoki.

Oreka ekonomikoaren adibidea[2]

Huw Dixon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huw Dixonek, orekaren oinarrizko hiru propietate proposatu zituen:

  • Oreka P1: agenteen portaera koherentea da.
  • Oreka P2: agente batek ez du portaera aldatzeko pizgarririk.
  • Oreka P3: oreka prozesu dinamikoren baten emaitza da (egonkortasuna).[3]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka ekonomia hainbat aspektu desberdinetatik aztertua izan daiteke:

Oreka ekonomiko partziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dudarik gabe, oreka ekonomiko partziala, analizatzen da, merkatuen jarrera ikasten denean modu indibidual eta isolatuan. Oreka ekonomiko partziala ikasteko eta analizatzeko kontuan hartzen da ceteris paribus efektua. Helburua da, bakarrik bi faktore isolatzea eta beste guztia konstante mantentzea.[1]

Oreka ekonomiko orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka ekonomiko orokorra, ordea, merkatu guztien portaera eta haien arteko harremanak aldi berean aztertzen ditu. Hori dela eta, oreka ekonomiko orokorra azalduko digu eskaintzaren, eskariaren eta ekonomia osoaren prezioen eraketaren portaera.[1]

Oreka ekonomiko orokorraren barruan, bi atal aurkitu ditzakegu:

Oreka ekonomiko orokorra, ondasun desberdinetako merkatuak erlazionatuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka orokorraren testuinguruan, ondasunen arteko erlazioa aztertzen da, autoen prezioaren igoera adibide bezala hartuta, 30.000 -tik 35,000 €-ra. Igoera hau, automobilen eskaria beherakada eragingo du eta ondorioz motozikleten eskariak gora egitea espero da, ordezko produktu merkeago bat delako, eta garraio beharra betetzen dute. Gainera, produktu osagarriekin, hala nola gasolinarekin, duen harremana ere kontuan hartzen da, hau da, ibilgailu gutxiago erabiliz gero, orduan eta gasolinaren eskaria gero eta gehiago murriztu egingo da.[1]

Oreka ekonomiko orokorra, hainbat merkatu mota erlazionatuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka ekonomiko orokorra, hainbat motatako merkatu desberdinak erlazionatuz aztertu daiteke. Adibidez, kreditu-merkatuan, interes aktiboaren tasa igotzen bada, eskatutako kreditu-kopurua murriztu egingo da. Jakina, horrek eragin handia izango du ondasunen eta zerbitzuen merkatuan. Izan ere, eskatutako kreditu-kopuru txikia badago, ondorioz, inbertsio gutxiago egongo da. Horrek ekarriko duen ondorio nagusiena, ondasun edo zerbitzuen eskaintza murriztu egingo dela, eta baita, ondasun eta zerbitzu horien prezioak igoko direla. Bestalde, lan-merkatuan eragina izango du. Hau da, eskatutako kreditu-zenbatekoari baja emateak, eragingo du enpresen inbertsioari ere baja emango dela, baita ere, lan-demandan uzkurdura bat gertatuko da. Horrek soldataren prezioen jaitsiera eragingo du.[1]

Oreka ekonomiko egonkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka ekonomiko egonkorra sortzen da, edozein arrazoiengatik oreka ekonomikoa galtzen denean eta merkatuko indarrek bakarrik hasierako orekara itzultzeko jartzen direnean.[1]

Oreka ekonomiko ezegonkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, oreka ekonomiko ezegonkorra gertatzen da, orekatik irteten denean eta merkatuko indarrek egonkortasun horretatik urruntzea eragiten dutenean, hasierako puntura itzuli beharrean. Kasu honetan, oreka ekonomiko egonkorrean gertatzen den joera guztiz aurkakoa da.[1]

Aurreko guztia kontuan harturik, esan daiteke oreka ekonomikoa aztertzerako orudan bi modutan egin daitekeela. Alde batetik, modu partzialean, merkatuen portarera modu isolatuan egiten denean. Beste aldetik, era orokorrean, analisia merkatu desberdinen artean egiten denean. Baita ere, oreka galtzen denean merkatuko indarrek hasierako egoera joan eta urrundu daitezke, oreka egonkorra edo ezegonkorra bada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Quiroa, Myriam. «Equilibrio económico» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. (Gaztelaniaz) Equilibrio económico. 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  3. (Ingelesez) Economic equilibrium. 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).