Lankide eztabaida:AZKUE fundazioa
Ongi etorri, AZKUE fundazioa, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Badok.info
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! Badok.info-ko lizentziari buruzko galdera bat utzi dut hemen. Erantzunik izatekotan, egin ezazu bertan, mesedez. Aio! --Unai (esan) 12:04, 10 Martxoa 2010 (UTC)
Artikuluen formatua -> wikitu
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, sortzen ari zaren artikuluetan ez duzu wikipedian eskatzen diren formatu-irizpideak betetzen. Begiratu hemen artikuluak nola wikitu behar diren jakiteko.--Assar; (erantzun hemen) 09:30, 15 Martxoa 2010 (UTC)
- Bi edo hiru artikulu on bukaturik ditudanean (aste honetan) bidali egingo ditut, baina izen ematen saiatu naizenean ez dit "utzi". Bestela ere, badut beste ordenagailu batetik bidaltzea. Eskerrik asko informazioagatik ^^ Miriku 10:49, 15 Martxoa 2010 (UTC)
Barne eta kanpo loturak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo. Artikuluetan kanpo loturak jartzen zabiltza(te), guztiak badok.infora eta berez egin behar dena da horiek guztiak barne lotura gisa jartzea, hau da, euskarazko wikipediara. Nahiz eta gorriz agertu. Kanpo loturak bukaeran uzten dira. -Theklan · · 12:31, 15 Martxoa 2010 (UTC)
Kategoriak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo berriro ere. Artikuluek kategoriak behar dituzte, bestela oso ziala egiten da horren inguruan ezer aurkitzea. Kategoriak jartzeko nahikoa da artikulu bukearan, [[Kategoria:XXXX]] jartzea. -Theklan · · 12:40, 22 Martxoa 2010 (UTC)
Sarrera esaldia
[aldatu iturburu kodea]Egun on AZKUE fundazioa. Artikuluetan sarrera esaldiak garrantzi handia du, gaiaren definizioa ematen baita. Sortzen dituzun artikuluetan saiatu hori egiten. Adibidez, sortu berri duzun Danba:
- Danba Bilakaera handia izan zuen Danba taldeak ibilbide osoan.
Esaldiak ez du zentzu handirik eta ez da definizioa. Horrelako zerbait egin zenezake:
Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 11:56, 25 Martxoa 2010 (UTC)
- Milesker. Eta zalantzaren bat baduzu(e), lasai galdetu gutako edozini! Edo Txokoan idatzi... --josugoni (erantzun hemen) 13:23, 25 Martxoa 2010 (UTC)
Artikuluen formatua
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! Badok-etik informazioa sartzerakoan erreferentzia jartzerakoan, kontuan izan erreferentzien puntuan ez dela artikuluaren amaieran jartzen, "Ikus, gainera" eta "Kanpo loturak" atalen gainetik baizik (hurrenkera horretan). Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 13:05, 25 Martxoa 2010 (UTC)
Iñaki Ugarteburu lehiaketa
[aldatu iturburu kodea]Nik uste Mara Sanchez Aginagak azkenean ez zuela parte hartu nahi izan, galdetuko diot gelako ikaskidea baita, baina nik berak esan zidanagatik saiakera egin zuen baina nahiko zail iruditu zitzaion Miriku 16:36, 12 Apirila 2010 (UTC)
Joxemai
[aldatu iturburu kodea]Bidali didazuen mezua artikuluaren eztabaida-orrira eraman dut, hangoa baita leku aproposa. Sinadura ez duzue behar bezala egiten; honela egiten da: editatzean, editatzeko leihoaren azpian, ikur batzuk daude atalka antolatuta, horietako bat sinadura da eta 4 ikur honelako ditu: ~. Behin sakatuta, zuen sinadura eta data eta orduan agertuko zuen mezuan (begiratu aurreikuspena). Gero esan baita ere, eztabaida berriak, eztabaiden amaieran jarri behar direla (nirean lehenengoan jarri duzue), hau da, orden kronologikoa jarraitzen dugu. Etzazue gaiki hartu erretolika hau, e! Gauzak ordenaturik izateko nola egin ohi ditugun esaten ari naiz soilik. Nire erantzuna zuen artikuluaren eztabaida orrira doa.---Joxemai; (erantzunak) 11:52, 3 Maiatza 2010 (UTC)