Lankide eztabaida:Arasanse

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Ongi etorri, Arasanse, euskarazko Wikipediara!

    Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

    Lagungarriak izan daitezkeen loturak

    Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

    Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

    Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


    Gnome-globe.svg
    ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
    FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
    EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
    DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
    RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

    --TXiKiBoT 18:47, 3 Azaroa 2008 (UTC)

    Ibaiaren ekosistema[aldatu iturburu kodea]

    Kaixo Arasanse. Zure Ibaiaren ekosistema artikulu eginberria Ibai artikulura eraman dut, hau pixka bat osatzeko asmoarekin. Ongi irudituko zaizulakoan, ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 19:40, 20 Abendua 2010 (UTC)

    Txakolina[aldatu iturburu kodea]

    Kaixo Arasanse. Pozten naiz zu ere hemendik aurkitzeaz. Ez duzu baimen berezirik eskatu behar artikulu bat hedatu eta gauza gehiago gehitu edo aldatzeko. Kentzeko ere ez zenuke eskatu beharko hobe geratuko bada horrela. Bide batez, lan ona! Zerbaitetan laguntzerik badut, esan eta saiatuko naiz. Ah! Eta bikaina litzateke Wikipedia askoz ikastetxe gehiagotan lantzea. Theklan · Eztabaida · E-maila 17:17, 7 Urtarrila 2011 (UTC)

    Uraren pribatizazioa[aldatu iturburu kodea]

    Kaixo, Arasanse. Uraren pribatizazioa artikuluari «lanean» txantiloia jarri diot, jendeak jakin dezan artikulu hori lantzen ari zarela. Bukatzen duzunean, kendu txantiloia, mesedez.

    Bestalde, artikuluaren hasieran definizioa jarri behar da, hots, uraren pribatizazioa zer den esplikatu behar da, labur, egitura hau erabiliz:

    Uraren pribatizazioa xxxxxxxxx xxxxx xxxxxxxx da.

    Ixa horien ordez, dagokion definizioa jarri behar da. Argibiderik edo laguntzarik behar baduzu, galdetu lasai. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:39, 9 Otsaila 2011 (UTC)