Lankide eztabaida:Blanca Maryart
Ongi etorri, Blanca Maryart, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
«Nuria Varela» artikulua
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Blanca. Ikusi dut «Nuria Varela» artikulua sortu duzula. Ondo dago artikuluak sortuz Wikipedia osatzen saiatzea, baina artikuluek gutxieneko kalitate bat behar dute, eta artikulu horrek arazo larriak ditu, ez baita inola ere ulergarria. Akats ugari ditu hizkuntzaren aldetik. Lehenengo paragrafoa txukundu dut, baina gainerakoa falta da; zuzentzen ez bada, ezabatu egin beharko dugu, orain dagoen bezala testu horrek ez baitu balio.
Gainera, ezin dituzu liburuen izenburuak euskaraz jarri, liburu horiek euskaratuta ez badaude. Jatorrizko hizkuntzan utzi behar ditugu: horrela, irakurleak jakingo du gaztelaniaz dituela eskuragarri. Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz 2020-05-26, 07:21 (UTC)
Content translation
[aldatu iturburu kodea]- Aupa, Blanca. Nuria Varela artikuluan egin zaizkizun zuzenketak behin eta berriro zapaltzen ari zara, agian oharkabean, Conten Translation erabiltzerakoan. Artikulu horretan aldaketak egin nahi badituzu artikuluan bertan egin. Edozein zalantza galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:13, 3 ekaina 2020 (CEST)
We sent you an e-mail
[aldatu iturburu kodea]Hello Blanca Maryart,
Really sorry for the inconvenience. This is a gentle note to request that you check your email. We sent you a message titled "The Community Insights survey is coming!". If you have questions, email surveys@wikimedia.org.
You can see my explanation here.
MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:49, 25 iraila 2020 (CEST)