Lankide eztabaida:Décima-decepción
Ongi etorri, Décima-decepción, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Formatua
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Décima-decepción eta ongi etorri wikipediara. Artikulu ugari sortzen ari zara eta ikusdi dut gutxiaka formatu egokia ematen ari zarela. Baina, oraindik ez dituzu wikipediako oinarrizko formatu batzuk betetzen (adibidez, artikuluaren gaia hasieran definitu behar da, letra beltza erabiliz eta esaldi bat eginez). Begiratu mesedez Tutoriala eta zalantzak badituzu galdetu lasai, niri edo beste edozeini (adibidez Txokoan). Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 20:20, 5 ekaina 2012 (UTC)
Mendebaldeko Prusia (adibide moduan)
[aldatu iturburu kodea]Aupa Décima-decepción! Artikulu pila bat sortu dituzu azken bolada honetan, baina mesedez errespetatu oinarrizko formatua: kategoriak, interwikiak, esaldiren bat (behintzat zirriborro bat izateko). Bestela beste lankidee(o)k zure lana berrikusi behar du(gu)te. Zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai. Ah, eta ondo etorri! --Marklar (eztabaida) 17:00, 13 ekaina 2012 (UTC)
Artikuluen izenburuak
[aldatu iturburu kodea]Aupa berriro! Bozketa honetan hitz arruntei buruzko artikuluak amaierako -a barik idaztea erabaki zuten. Orduan Presurizatutako jantzia "Presurizatutako jantzi" (ez al da hobe "espazio-jantzi"?), Izarrarteko espazioa "Izarrarteko espazio" edo Mikrograbitatea "Mikrograbitate" izango lirateke. Izenak mugitzeko izartxoaren ondoan dagoen marratxoa sakatu dezakezu. Ondo izan! --Marklar (eztabaida) 18:00, 28 ekaina 2012 (UTC)
Kategoriak
[aldatu iturburu kodea]Artikuluak wikipediako formatuan egoteko, falta zaizun elementu nagusia Kategoria da. Artikuluaren amaieran, interwikiak baino lehen [[Kategoria:kategoriaren-izena]], "kategoriaren-izena" ordez, artikuluaren kategoria ipiniz. Beiratu edozein artikulu kontua hobeto ulertzeko. --josugoni (erantzun hemen) 20:23, 1 uztaila 2012 (UTC)