Lankide eztabaida:Jonenagoremaialen

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Jonenagoremaialen, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

«Itzulia» txantiloia artikuluaren eztabaida orrian jarri behar da[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Ikusi dut «Fimosi» artikuluan «Itzulia» txantiloia jarri duzula. Txantiloi hori, ordea, dagokion artikuluaren eztabaida orrian jartzekoa da, eta hara eraman dut. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2017-11-02, 13:56 (UTC) 13:56, 2 azaroa 2017 (UTC)

«Aurre-alboko sistema» artikuluaren gabeziak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Ikusi dut «Aurre-alboko sistema» artikulua txukundu duzuela, hasierako definizioa jarrita. Bestalde, edizio horren laburpenean adierazi duzue ez zenekitela artikuluari izena nola aldatu; neuk egin dut, baina hurrengo baterako ikasi nahi baduzue, hemen dituzue azalpenak.

Gainera, edizio laburpen horretan adierazi duzue ez dakizuela zer egin «beste hizkuntzetan dauden artikuluekin lotzeko». Artikulu horren eztabaida orrian adierazi nuen non dauden hori egiteko argibideak. Argibide horietarako jotzeko, aski duzue eztabaida orri horretan «Erdal wikipedietan gai bera lantzen duten artikuluetara jotzeko loturak» jartzen duen testu urdinduan klikatzea. Azalpen horiek zailegiak egiten bazaizkizue (bere lana ematen baitu), idatz iezadazue hemen edo nire eztabaida orrian zein den aurre-alboko sistema gaia lantzen duen artikuluaren izena edozein erdal wikipediatan (ingelesezkoa, frantsesezkoa, gaztelaniazkoa...), eta neuk egingo dut lotura.

Azkenik, «Aurre-alboko sistema» artikuluari funtsezko zerbait falta zaio: kategoriak jartzea. Eta erreferentziaz ondo hornitzea ere komeni litzateke; orain artikuluaren bukaeran bi erreferentzia orokor ageri dira, baina esaldi edo paragrafo bakoitzean informazioaren jatorria adieraztea izaten da txukunena.

(Goian, nire mezuaren barruan, urdinez azaltzen den zati bakoitzak lotura bat du, gai horretan lagungarri den orrira jotzeko.)

Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai hemen, nire eztabaida orrian edo Txokoan. --Xabier Armendaritz 2018-05-04, 16:31 (UTC)