Lankide eztabaida:Lasterketak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Lasterketak, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kaixo, Lasterketak. Ikusi dut «Alexandria» artikulua osatzen ari zarela, eta horretan laguntzeko asmoz natorkizu. Izan ere, ez duzu aurkibiderik idatzi behar: aurkibidea berez sortzen da, wikilariok (zuk ere bai) atalak eta azpiatalak sortzen ditugun eran. Beraz, Alexandriaren historiari buruzko aurkibide hori orri honetara ekarri dizut (uste dut zure lanerako gidoi gisa erabili nahi zenuela, ez da hala?):

  1. Antzinako Alexandria
  2. Alexandroren ametsa
  3. Museoa
  4. Alexandriako eskola
  5. Alexandria erromatarra
  6. Kristautasuna
  7. Islama
  8. Alexandria judua
    1. Alexandria judu-eskola
    2. Alexandriako juduak XX. mendean
  9. Alexandria hiri modernoa
    1. Portu-hiria
    2. Gatazkak

Ondo ibili, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz 2014-02-03, 21:30 (UTC)

Mesedez, egin kasu goiko oharrei. Wikipedia guztien artean egiten dugu, eta, bizikidetzarako jarri diren arauak errespetatzen ez baditugu, zaila da ekarpen onik egitea. --Xabier Armendaritz 2014-02-04, 20:04 (UTC)

Argipen orria konpondu dut, axolatzen bazaizu, esan. --Marklar (eztabaida) 16:04, 10 uztaila 2014 (UTC)

Mapa bat euskarazko wikipediara igotzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Lasterketa. Ezin da irudirik edo bestelako fitxategirik igo euskarazko wikipediara zuzenean. Horretarako dago Commons; hara joanda, ezkerreko zutabean ageri den erabil ezazu «Fitxategia igo» esteka (euskaraz hala ageri da; beste hizkuntzaren bat ezarri baduzu, hizkuntza horretan agertuko zaizu).

Gero, pausoz pauso igotzeko jarraibideak agertuko zaizkizu. Igotzen bukatu eta gero, beste batek sortutako lana dela eta zuk moldatu duzula adierazteko, nik aspaldi euskaratutako mapa honetako kodea erabil dezakezu eredutzat.

Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai. --Xabier Armendaritz 2014-10-12, 15:41 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 00:48, 20 apirila 2018 (UTC)

Mediar Gerrak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Lasterketak! Zuri gai hau gustatzen zaizunez... Mediar Gerrak artikulua oso laburra da, eta garrantzi handikoa da. Animatzen al zara horrekin? - Theklan · Eztabaida · E-maila 19:34, 5 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Onak nabarmen lehiaketa martxan da[aldatu iturburu kodea]