Lankide eztabaida:Papamanila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Papamanila, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Irudiak eta argazkiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Papamanila. Aber, zatika azalduko dut. Irudiak igotzeko Wikimedia Commons dago. Bertan igotzen diren irudiak baliagarriak dira wikipedia guztietan. Beraz gaztelerazko Wikipedian zerbait baldin badago irudi bera erabiltzeko egin behar duzun bakarra da eurek duten Archivo hori Fitxategi gisa jarri. Hau da: [[Fitxategi:IRUDIAREN IZENA|thumb|250px|IRUDIAREN AZALPENA]] jarrita ikusiko duzu polit geratzen dela, eskubian, irudia txikitxo eta azalpena azpian duela. Baina ezin da edozein irudi igo, hau da, egile eskubideak baldin baditu ezin da igo.

Eta bestetik aldaketak egiten zabiltza eta hori erregistratuta geratzen da bai Gernika-Lumo orriaren historia (goian duzu lotura) eta bestela ere Berezi:AzkenAldaketak orrialdean ikusten da zer zauden egiten. Printzipioz ez duzu ezer jarri behar eztabaida orrialdean, ez bada gatazkatsua izan daitekeen zerbait. Adibidez oso garatuta dagoen artikulu batean aldaketa serio bat egitea edo. Edozein duda galdetu lasai! -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:24, 10 Otsaila 2010 (UTC)

Eztabaida orrialdeetan sinatzeko -~~~~ jarri eta kitto! -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:12, 10 Otsaila 2010 (UTC)
Irudiak erabiltzeko lizentzia libreak behar dira. Hau da, ezin dituzu erabili zureak ez diren argazki ez libreak (cc-by-sa da lizentzien artean pribatiboena, beraz imaginatu) eta zureak badira igo behar duzu eta lizentzia zehaztu. Commonsen dago igotzeko sistema. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:03, 10 Otsaila 2010 (UTC)
Kaixo berriro ere! Irudiak txertatzeko laguntza Laguntza:Irudiak orrian duzu. Bertan ikasiko duzu behar duzun guztia. Agian gauza zehatzak ez dizkizu argituko, baina ideia bat hartu dezakezu. Bestetik, eztabaida orrian sinatzeko -~~~~ erabili, horrela lotura sortzen baita zure orriarekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:12, 11 Otsaila 2010 (UTC)

Gernika-Lumo[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ni izan naiz Gernika inguruak ataleko informazioa kendu duena. Egin dudana izan da, adibidez, Foruako erromatar hiriarena Forua artikuluan kopiatu. Berez, informazioa horiek Gernikako orrialde ez daude ondo bakoitzari dagokion artikulua egon behar bada informazioa. Ez dakit ulertu didazun (Adibidez, Donostia artikuluan ez dugu Jaizkibeletaz hitz egingo). Ondo segi! --An13sa 12:56, 16 Otsaila 2010 (UTC)

An13sarekin ados.--josugoni (erantzun hemen) 12:58, 16 Otsaila 2010 (UTC)

Gernika-Lumoko webgunearen loturak nonahi?[aldatu iturburu kodea]

Egunon Papamanila. Uste dut ez dela egokia Gernika-Lumoko webgunerako loturak jartzea Santimamiñe bezalako artikuluetan, alde batetik Santimamiñe ez dagoelako Gernika-Lumoko udalerrian, eta bestetik Kortezubiko jendea apur bat moskeatu egin daitekeelako horrekin. Urdaibai artikuluan adibidez utzi egin dizut, baina hor ere zalantzekin, ze Gernika-Lumokoa jartzen badugu gainerako beste udalerrienak ere jarri beharko genituzke, ez? --Assar; (erantzun hemen) 13:17, 17 Otsaila 2010 (UTC)

Commonseko argazkia[aldatu iturburu kodea]

Beno, pixka bat zaila da, izan ere demostratu behar duzu pertsona horrek eginiko argazkia igotzeko baimena duzula. Interneten nonbait baldin badago berak jarri beharko dio lizentzia librea. Ez badago inon ere ez nahikoa da jartzea Author esparruan bere izena. Ez dut uste arazorik egongo denik. Metodo bat izan daiteke: Photo by XXXX uploaded with permission by YYYY edo horrelako zerbait. Esango didazu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:06, 25 Otsaila 2010 (UTC)