Lankide eztabaida:Theklan/2015ko azaroa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

The Signpost: 04 November 2015[aldatu iturburu kodea]

News, reports and features from the English Wikipedia's weekly journal about Wikipedia and Wikimedia

AEBetako konderriak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan, ikusi dut AEBetako konderriekin lan bikaina egin dezula baina aurretik 5-6 konderrien artikuluak bazeuden sortuta eta txantiloi berria sartu diet. Txantiloia sartzerakoan ez dakit zeina arazo dagoen :( Ikusi Suffolk_konderria_(New_York). Ondo segi! --An13sa 20:28, 8 azaroa 2015 (UTC)

Vikidia dela eta[aldatu iturburu kodea]

Egun on:

Koldo Biguri nauzu, Vikidia proiektuaren euskarazko bertsioaren bultzatzailea. Jakin dut Xabier Armendaritzi galdetu diozula ea nondik atera den Vikidia proiektua, eta pentsatu dut egokia izango zela zuri zuzenean idaztea. Vikidia proiektua Frantziako wikipedialari baten eskutik sortu zen duela urte batzuk, 8-13 urte bitarteko umeentzat Wikipediaren bertsio aparteko bat egiteko asmoz; frantsesezkoaren ondotik, ingeles, gaztelania, errusiera, katalan, neerlandera eta italierazko bertsioak etorri dira, nik dakidala; nik duela hilabete batzuk izan nuen proiektuaren berri, eta iruditu zitzaidan ondo egongo litzatekeela euskaraz ere bultzatzea. Nik lehenago ekarpen batzuk eginak nizkion euskarazko Wikipediari eta oso azaletik dakit artikuluak egiten, eta jakintza tekniko baino borondate gehiagoz ekin nion proiektuari. Vikidiaren azaleko orrian azalduta dago proiektuaren zergatia: nagusiki, Wikipedia ez delako oso erabilgarria adin tarte horretako eskolumeentzat, artikuluak ez daudelako beraientzat pentsatuta ezta beren hizkuntza mailan idatzita ere. Are gehiago: bultzatzaile frantsesek lortu dute zenbait kasutan eskoletan irakasle eta ikasle taldeak kolaboratzaile bihurtzea eta haiek izatea artikulugileak: nire ustez, oso ideia ona. Oraingoz, ordea, oso pertsona gutxi animatu dira kolaboratzera. Agian zu zeu ere animatu zaitezke edo zure ingurukoen artean zabaldu dezakezu proiektuaren berri, ongi baderitzozu. Mila esker, eta segi ongi. --Koldo Biguri (eztabaida) 07:46, 14 azaroa 2015 (UTC)

Izan ere, datorren aste honetan bertan hitz egingo diet Vikidia proiektuaz nir eumearen ikastolako irakasleei; eta ideia ona eman didazula eta Ikastolen Elkartean jendea ezagutzen dudala aprobetxatuz, haiekin harremanetan jarriko naiz. Eskerrik asko! --Koldo Biguri (eztabaida) 08:46, 14 azaroa 2015 (UTC)

The Signpost: 11 November 2015[aldatu iturburu kodea]

News, reports and features from the English Wikipedia's weekly journal about Wikipedia and Wikimedia

The Signpost: 18 November 2015[aldatu iturburu kodea]

News, reports and features from the English Wikipedia's weekly journal about Wikipedia and Wikimedia

Familia Santuaren Katedral Basilika (Nairobi)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklanː Familia Santuaren Katedral Basilika (Nairobi) artikuluarekin liatu egin garela/naizela uste dutː Hasieran Basika zegoen izenburuan, artikulua mugitzerakoan nahi gabe (Nairobi)i ezarri dut, eta berriz mugitu dut azkenenan izen zuzenarekin. Beste biak ezabatzeko eskatu, eta azkenean badirudi artikulua galdu egin dela (edo ez naizela gai jatorrizko edukia aurkitzeko). Konpontzerik bai? Lainobeltz (eztabaida) 11:19, 23 azaroa 2015 (UTC)

Mila eskerǃ Lainobeltz (eztabaida) 11:41, 23 azaroa 2015 (UTC)

The Signpost: 25 November 2015[aldatu iturburu kodea]

«Lunatic Express» artikulua[aldatu iturburu kodea]

Gainetik zuzendu dut, baina nire ustez egin beharreko zuzenketarik garrantzitsuena izenburuarena da: artikuluaren gaiari begiratuta (gaur egun ere existitzen den trenbide bat, gaur dagoeneko denek Ugandako trenbidea deitzen dutena), Lunatic Express izenaren erabilera mugatua ikusita (Ingalaterrako hedabideetan soilik; guztiz eurozentrikoa, Afrikako trenbide bat dela kontuan izanda), eta interwikiei begiratuta, nire ustez artikulu horrek Ugandako trenbidea izan beharko luke izenburua. Gainerakoan, artikulu ederra egin duzu, edukiz eta itxuraz ondo hornitua. --Xabier Armendaritz 2015-11-29, 17:49 (UTC)