Lankide eztabaida:Unaieski

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Unaieski, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 17:19, 10 apirila 2022 (CEST)[Erantzun]

GHI_15: LEHORREKO BIZITZA proba[aldatu iturburu kodea]

Lehorreko bizitza Nazio Batuen Erakundeak (NBE) garapen jasangarrietako helburuen artean, 15. helburu moduan kokatu zuen. Garapen jasangarria, ingurumena, ekonomia eta gizartearen kalitateaz arduratzen den garapena da. Honek, hurrengo belaunaldien bizitza kalitate onezkoa izatea eta haien bizitzetan trabak ez izateko balio du, baliabide naturalak eta ondasunen kalitatea eta kantitatea zaintzen duena. Arlo hau, gure ingurunea babesteaz, aurrerapen ekonomikoa egoteaz eta bidezko gizarte bat sortzeaz arduratzen da.


Euskal Herriko Garapen Kontseilua Ipar Euskal Herriko elkarte berezia da, bertan eztabaidak egin eta ideiak emanten dira. Ipar Euskal Herriaren garapen orokorra, antolatua da, lurralde antolaketa eta Euskal Herri osoko lankidetza du helburu, bai iparraldekoa eta bai hegoaldekoa. Hobekuntza ekarriko duten proposamenen egilea izan nahi du kontseilu honek. Euskal Elkargoko politiketan ekarpena eginez eta tokiko eragileak saretuz.

Arabako lautada

Lehorreko bizidunak[aldatu iturburu kodea]

Lehorreko bizidunak, bizi-ziklo bat daukate eta etapa desberdinak igarotzen dituzte beraien bizitzetan zehar: lehenik jaio egiten dira, gero hazi eta garatu, geroago ugaltzeko eta espezie bereko organismo berri bat sortzeko, zahartu egiten dira eta, azkenik, hil egiten dira. Bizi-zikloa, animaliek zein landareek egiten dute.

Animaliak[aldatu iturburu kodea]

Lurrean hainbat tokitan animaliak bizi dira, adibidez: basamortuetan, oihanetan, lautadetan, baita etxe eta etxaldeetan ere. Lurreko lau animalia mota daude, eta beraien elikatzeko moduaren arabera sailkatzen dira:

Animaliak, orain dela 430 millioi urte ingurune lurtarrean bizitzen hasi izan ziren; hau da, garai paleozoikoan edo mesozoikoan. Aldiz, landareak, ingurune lurtarrean orain dela 500 milioi urte bizitzen hasi ziren.

Landareak[aldatu iturburu kodea]

Animaliekin alderatuz, landareak autotrofoak dira; hau da, beraien elikagai propioa sortzeko gai dira. Hau da haien ezaugarririk garrantzitsuena, fotosintesia izeneko prozesu baten ostean, beraientzako glukosa den elikagaia sortzeko gai dira. Hortaz aparte, hainbat ezaugarri dituzte, jaiotzen diren tokitik ez dira mugitzen bizitza osoan zehar edo ugalketa sexu bidez edo era asexualean egin dezakete esaterako.

Degradazioaren historia[aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) orain dela asko basamortutzea estatu askoren arazo larrienetako bat bezala iragarri du, arlo ekonomikoan, sozialean eta ingurunean eragin zuzena duelako, estatuen garapenerako kaltegarria delako. Honek, lehorreko bizitzan eragin zuzena du.

Basamortutzea lurraldeen degradazioari deritzo. Gutxinaka doan prozesu bat da; hau da, ez da gauetik egunera gertatzen. Fenomeno hau ez da basamortuaren area leku desberdinetatik sakabanatzen dela, baizik eta degradatuta dauden zonaldeak gero eta gehiago hedatzen direla eta degradatutako beste zonalde batzuekin lotzen direla. Baina azken urteetan, degradazio prozesu hau bizkortuz doa. Arazo hau gero eta estatu gehiagotan pairatzen ari da, horregatik, mundu osoari eragiten duen arazoa da.

Lurraldeen degradazioaren faktoreetako bat, Lurreko klimak pairatu dituen aldaketak dira, garai aurreindustrialaren gerotik. Horietako aldaketak batzuk gizakion jardueren erruz gertatu dira.

Fenomeno hau gizakion erruz gero eta azkarrago sakabanatzen hari da. Praktika batzuek arazoa larritzen dute, esaterako, gehiegizko nekazaritzaritza. Baina oro har, arazo hauek lurralde jakin baten produkzio maila asko igotzen delako da, lurraldea gehiegi uztiatzen delako elikagaien bila, lehengai organikoen bila edo etxebizitza berrien sorkuntzagaitik.

Gehiegizko nekazaritzak arazo honen aurrean eragin zuzena du. lurraren biztanleria gero eta gehiago handitzen ari denez, lurraldeen produkzioa gero eta handiagoa izan behar da, horregaitik lurralde askotan gehiegizko nekazaritza ematen da. Praktika hauek lurralde baten etekin maximoa bilatzen dute, eta kaltegarria izaten amaitzen du ingurumenarentzako Gizakiok praktika hauekin lursoruaren erosioa sustatzen dugu, ingurunea kimikoz betetzen dugu edo tokiko biodibertsitatea murrizten dugu.