Lantarongo Konderria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantaron Konderria» orritik birbideratua)
Lantarongo Konderria
Irudia
Motacondado (en) Itzuli : Q56127846 Itzuli
antzinako herrialdea
Indarraldi987 (egutegi gregorianoa) - 1300 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaEspainia

Lantarongo Konderri historikoa, ziurrenik Asturietako Erresumak ekialderako hedapenean sorturiko marka zen, besteen artean. Lehen aldiz 897 urtean aipatzen da idatzitako iturrietan, Gonzalo Téllez kondearen mendeko lurralde gisa.[1].

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko konderri horren mugak zehaztasun osoz ezagutzen ez diren arren, uste denez, orduan Gaubea osoa eta Omecillo ibaiaren arroa hartzen zituen, Ebro ibaiaren ezkerraldean, eta eskuinaldean Obarenes mendiak menperatzen zituen, egungo Burgosko lurretan. Tokia haitzetan eraikitako gazteluak antolatu eta babestuko zuen. [2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderri honen sorrera VIII. mendetik aurrera izandako musulmanen razziak edo eraso azkarren aurkako erantzun gisa sorturiko egitura defentsiboen artean kokatzen da, Asturietako Erresumaren hedapenari lotua. Egitura horien inguruko lekukotza dokumentalak ugaritzen joaten dira ondorengo bi mendeetan. Lantarongoari dagokionez, ondoko kondeak aipatuak izan dira:

XI. mendean zehar garrantzia galtzen joan zen Santa Gadearen alde (Termino gaztelua buru zuela), musulmanen arriskua urruntzearekin batera. Halere, aipamen dokumentalak ugaritzen dira, Gaztelako eta Nafarroako erresumak sortuak. Izan ere, Gartzea IV.a Remiritz Berrezarlearen erregealdian konderria berriz Nafarroako eremura itzuli zen, epe motzean izan bazen ere. Horrela, Alfontso VIII.a Gaztelakoaren esku zegoela aipatzen da, 1177. urteko Londreseko laudorako agirietan, errege nafarrak erreklamatutakoen artean baitzegoen [4]. Lantaron tokiko aipamenak jarraituko dira agertzen XIV. mendera arte, poliki-poliki gaztelua eta hirigune nagusiaren kokapen zehatza herri memoriatik desagertu arte. Egungo Lantaron arabar udalerriak, zenbait herri biltzean sortua, izena berreskuratu zuen nahiz eta zerikusirik ez izan iraganeko konderriarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)Santos Salazar, Igor.-Lantarón en los siglos IX y X : condes y obispos en tierras de Valdegovia, ondoko liburuaren atala: Valdegovia en el inicio de su historia, Gasteiz: apalatzailea, Juan Antonio Quirós Castillo, 2020. ISBN 978-84-09-25175-9. Or.137.
  2. Arrieta Valverde, Antton.-‘’Euskal Herriko gazteluak: Araba’’ (2018) ISBN 978-84-09-05418-3. orr. 147-148
  3. E. Ugarte Lz. de Arkaute.- Lantarongo gaztelu zaharra agerian. Tupustean agertu da gaztelua Alea, ISSN 2386-8961; 192 zk. 2019ko maiatzaren 11an, 18-19 or.online;[1]
  4. (Gaztelaniaz)Urzainqui Mina, Tomás.- ‘’La Navarra marítima’’. ISBN 84-7681-293-0 orr. 133

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]