Zohazti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zohazti
 Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaAiziritze-Gamue-Zohazti
Administrazioa
Posta kodea
Herritarrazohaztiar
Geografia
Demografia

Zohazti Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerriko herriska bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. 1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "zohaztiar" deitzen zaie. Izena etimologikoki "zuhaitz" hitzetik datorrela pentsatu ohi da (zuhaizti), baita "Arboti" toponimoarekin bikotea osatzen duela ere; ikus Arboti. Donibane Garazi herrialdeburura 34 km daude.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Hauexek dira beste herri amikuztar mugakideak: iparraldean Gamue udalerrikidea eta Arboti; ekialdean Zohota; hegoaldea Arberatze eta Aiziritze udalburua; mendebaldean, Biduzez bete aldera, Amendüzeko lurrak.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuera apaleko lurrak dira: herritik hegoaldera 104 mko muino bat dago eta herria bera 70 bat mra dago; punturik baxuena Biduzeren ertzean kokatzen da, 35 mra.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D 29 departamendu mailako errepideak herriari dagozkion lurrak, ibaiaren ondokoak, zeharkatzen ditu, hego-ipar zentzuan Donapaleu eta Aiziritzetik Bastidaxarrera eta hortik Bearnoko hainbeste lekutara heltzeko. Herritik eta goialdeko baserri-auzoetatik errepide lokal batzuk besterik ez daude, Gamue edo Zohotara joateko; baita Donapaleutik Salbaterrara doan D 933 errepidearekin lotura egiteko ere, Zohotatik datorren Donejakue Bidearen adarrarekin bat egiten duen tokian hain zuzen. Desagertutako Donapaleu-Salbaterra trenbidea ere bertatik pasatzen zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen izen ezagunak: "Suast" (Iruñeko 1113ko idazki batean), Sancta Maria de Suhast (1160an); izena Zohaztiko "Sala" delakotik ei dator, sala hitzak okzitanieraz noble baten etxe edo jauregia esan nahi du. Elizaren ekialdean oraindik ere Salle izeneko exte bat dago.

Xohobigarat familiaren hilobian dagoen oroitarri batek II. Mundu Gerran suertatu ziren deportazioen lekukotasuna ematen du.

Eraikin historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herriko eliza, XVIII. mendeko aldarea dena, 2003an berreraiki zuten.
  • Hilerrian hainbat hilarri diskoidal gorde dira; gehienak bere garaian garrantzitsuak izan zirenenak, adibidez Arnaud Larramendi erret-notarioarena (1686koa); badago 1602ko bat ere.
  • Muino batean gaztelu txiki baten aztarnak daude.

Udalerri-aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1842 arte herri honek udalerri propioa izan zuen; urte horretan auzo-herri batekin fusionatu eta Gamue-Zohazti izenekoa osatu zuen, udalburua Gamueizan zelarik. 1972an Aiziritzekoarekin batu zuten; 1984 arte udalerri berriak "Aiziritze" izena baino ez zuen izan baina harrezkero, berriro hiru herrien ikusgarritasuna agerian uztearren, "Aiziritze-Gamue-Zohazti" du izena. Erlijio aldetik ere herriska hau ez da inoiz oso independiente izan eta Frantziako Iraultza baino lehen jadanik Gamuekoaren menpean ageri da.

Egungo udalerriko armarrian[1] herriari dagokiona beheko aldekoa da.

Kultura eta euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ahozko tradizioak herriko Otzibarre haitzuloan "txahalgorri" bat bizi zela kontatzen digu.
  • 1833an egindako inkesta batean eskolarik gabeko herri gisa ageri da, nahiz eta orduan udaletxea eta 150 biztanle izan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalera ia erabat dedikatuta, azken hamarkadetan dibertsifikazio bat bizi izan du, gehienbat eskualdean (Lur Berri kooperatiba eta beste) sortu diren enpresen bidez.

Zohaztiarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ramuntxo Duc frantses armadako paraxutista Indotxinako deskolonizazio-gerran hil zen 1950ean; herrian[2] bere omenezko oroitarria egin zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa