Latinaren eragina euskaran

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskararen aztarnak latinez idatzitako idazkunetan aurki daitezke. Atharratzeko aldare zahar honetan Herauskorrixe deritzon jainkosa bat aipatzen da.

Latinaren eragina euskaran aspalditik ezagutu den fenomenoa izan da. Euskarak latinaren eragina ondoan ezagutu zuen eta, ondorioz, adstratu fenomeno horren ondorioz, latinaren elementu asko jaso zituen, batez ere lexikoan baina baita ere, txikiago izanik, morfologian eta sintaxian.[1] Euskara eta latina elkarrekin bizi izan ziren urteetan batak bestearen eragina jaso zuen. Latinak bere arrastoa utzi zuen euskararen bilakaeran eta euskarak latin arruntaren eta hizkuntza erromantzeen bilakaeran.[2]

Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren arabera, euskarak oso goiz jaso zituen latinaren maileguak. Halere, oso zaila da zehaztea noiz gertatu zen, ez dagoelako inolako testu idatzirik XVI. mendera arte, eta beraz, ordu arte ahozko hizkuntzan eta zenbait idazkunetan bakarrik oinarritu gaitezke.

Latinaren bide desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarak latin mota desberdinen eragina ezagutu du:

Beraz, euskara oso hizkuntza latinizatua dela baieztatu daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. II. mendearen inguruan, erromatarrak iritsi ziren Ebro bailaran barrena, eta horrekin batera, lehenengo asentamenduak egin ziren. Baina erromanizazioa ez zen modu berean eman toki guztietan. Ingururik erromanizatuenak Nafarroaren eta Arabaren hegoaldekoak izan ziren, baita Akitania iparraldekoak ere; Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean kolonizazioa urria izan zen. Erromatarren presentzia txikiagoa izan zen tokietan herritarrek ezinbestekoa zutenean bakarrik erabiltzen zuten latina, batez ere merkataritzan, elizan eta hizkuntza idatzian; gainerakoan, hizkuntza autoktonoari eutsi zioten. Horrela, erromatarren hizkuntza merkataritzan edo Administrazioan erabiltzen zen bitartean, euskarak bere indarrari eutsi zion monasterioetako kartularioetan, legeetan, toponimian, eta abarretan.[2]

Lexiko latindarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragin nabarmenena izan da eta aztertzeko errazena. Hona hemen adibide batzuk:

  • Gauza, latinaren causatik dator.
  • Agur, latinaren augururiumtik dator.
  • Abere, latinaren haberetik dator.
  • Errota, latinaren rotatik dator.
  • Errege, latinaren regetik datot.
  • Atxeter, latinaren archiatertik dator.
  • Denbora, latinaren temporatik dator.
  • Gauza, latinarem causamtik dator.
  • Bake, latinarem pacemtik dator.
  • Gerezi, latinaren sereseatik dator.

Portzentaien aldetik, oso zifra desberdinak eman dira. Esaterako, esan da euskal hiztegiaren erdia baino gehiago latinetik datorrela; gehiago ere bai. Baina ez daude funtsezko ikerketak zifra horiek erabiltzeko. Dena dela, fenomeno hori ez da hain arraroa eta erromatarren menpe egon ez ziren hizkuntzek ere ezagutu dute, esaterako alemana edo daniera. Hau ulertzeko azalpena erraza da: mende haietan erromatarrena munduko zibilizazio aurreratuena izan zen eta haren eragina egungo ingelesarekin parekatu daiteke.[3][4]

Lexiko horretan oinarrituta teoria mota asko eman dira. Muterreko kasuetan euskara hizkuntza latindarra dela esan da. Hori da, esaterako, Joaquín Caridad irakaslearen kasua.[5] Ohikoa izan da ere hizkuntzari bere balorea kentzeko erabiltzearen joera, esaterako nabarristen artean.[6] Azterketa zientifikoaren ideologizarioaren adibide nabarmenak dira, orokorrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]