Sevignéko markesa
Sevignéko markesa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Marie de Rabutin-Chantal |
Jaiotza | Paris, 1626ko otsailaren 5a |
Herrialdea |
![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Grignan, 1696ko apirilaren 17a (70 urte) |
Hobiratze lekua |
Collegiate Church Saint-Sauveur of Grignan (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: Baztanga |
Familia | |
Aita | Celse-Bénigne de Rabutin |
Ama | Marie de Coulanges |
Ezkontidea(k) |
Henri de Sévigné (en) ![]() |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak |
correspondent (en) ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Mugimendua | Klasizismoa |
![]() |
Marie de Rabutin-Chantal (Paris, 1626ko otsailaren 5a - Grignango gaztelua, 1696ko apirilaren 17a), ezagunagoa Sevignéko markesa moduan. Frantses idazlea 1644. urtean Sevignéko kondearekin ezkondu zen, baina hura hil egin zen 1651. urtean, duelu batean. Alargun geratu zenean, bi seme-alaben heziketaz arduratu zen. 1669. urtean, alaba Françoise-Marguerite ezkondu zen, eta Proventzara joan zen bizitzera senarrarekin. Handik aurrera etengabeko gutun-harremanak izan zituen alabarekin 20 urtez, eta Luis XIV.aren garaiko Versailleseko gorteko bizitzaren deskribapen zehatza egiten zion amak alabari. XIX. mendean argitaratu ziren lehenengoz gutun guztiak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.