Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea (LSNE) zuzenbidearen soziologiaz, zentzu zabal batean ulertuta, arduratzen den nazioarteko erakunde bakarrenetarikoa da. Oñatin kokaturik dago.

LSNE Lege Soziologiako Ikerketa Batzorde (Nazioarteko Soziologia Elkarte edo RC12) eta Eusko Jaurlaritzaren artean sortutako hitzarmena da. Erakundea 1989. urtetik Oñatiko Unibertsitate Zaharrean kokatuta dago.

LSNEko sortzaile eta lehenbiziko zuzendaria izandako André-Jean Arnaud-ek, xafla batzuk jarri zituen berpizkundeko eraikuntzaren hormetan, eta bertan gaurko Lege soziologia arloan aitzindari izandakoen izenak idatzi zituen: Montesquieu, Henry James Sumner Maine, Francisco Giner de los Ríos, Henri Lévy-Bruhl, Achille Loria, Leon Petrażycki, Emile Durkheim, Max Weber, Eugen Ehrlich, Karl Renner, Karl N. Llewellyn, Theodor Geiger, Georges Gurvitch eta Nicholas S. Timasheff. Bakoitzari erakundeko areto ezbardin bat dagokio.

LSNEk lau hizkuntza ofizial ditu: euskara, ingelesa, gaztelania eta frantsesa. Bertan, zenbait hikuntzetan, lege soziologiako gai nagusiak ikutzen dituen liburutegi eta agiritegi ospetsua dago kokatuta. Institutuak, lege soziologiako mintegiak eta nazioarteko Master programa burutzen ditu. Bileretatik sortzen diren argitalpenak erregularki ateratzen ditu, bai ingelesezko eta bai gaztelaniazko bildumetan ere. Masterrean mundu osoko ikaslek eta irakaslek hartzen dute parte.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu zenetik, zuzendari hauek izan ditu[1]:

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pierre Guibentif (ed.) Oñati IISL-IISJ. 1989-2000
  • Oñati International Series in the Sociology of Law (Richard Hart Publishers: Oxford)
  • Colección Oñati: Derecho y Sociedad (Dykinson: Madril)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]