Legoland Billund

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legoland parkea» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Legoland Billund
Billund - Legolands udsigtstårn.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 55° 44′ 08″ N, 9° 07′ 34″ E / 55.73555556°N,9.12611111°E / 55.73555556; 9.12611111Koordenatuak: 55° 44′ 08″ N, 9° 07′ 34″ E / 55.73555556°N,9.12611111°E / 55.73555556; 9.12611111
Itsas-mailako altuera 64 m
Historia eta erabilera
Irekiera 1968
Jabea Merlin Entertainments
Arkitektura
http://www.legoland.dk/?lc=en www.legoland.dk

Legoland Billund Danimarkako Billund hiriaren ondoan dagoen jolas parkea da. 140.000 m²-ko azalera hartzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lego jolas konpainiak sorturiko lehenengo parkea da. Lantegi nagusiaren ondoan 1968 urtean eraiki zen. Ondoren Ingalaterra, Alemania, Estatu Batuak eta Malaisian ere sortu dira Legoland parke berriak.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mini Land: Parkearen bihotza da. Danimarkako paisaiak lego fitxekin eginak daude 1:20 eskalan, besteak beste, Amalienborg jauregia, Nyhavn eta Skagen. Ondoren Europa iparraldeko hainbat toki esanguratsu gehitu zitzaizkion eta azkenik Estatu Batuetako hainbat monumentu (Askatasunaren Estatua, Rushmore mendia, Kennedy zentro espaziala), Egiptoko Abu Simbel, Atenasko Akropolia eta azkenik Star Wars filmeko tokiak.
  • Adventure Land: atrakzioak (errusiar mendiren gisakoak) dituen eremua da.
  • DUPLO® Land: 2 eta 6 urte arteko umeentzako atala da.
  • Imagination Zone: 4 dimentsiotako filmeak ikusteko prestaturiko eraikina da.
  • KNIGHTS' KINGDOM™: dragoiaren mendi errusiarra daukan atala da.
  • LEGOREDO® Town: western filmeetan oinarrituriko atala.
  • Miniland
  • NINJAGO® World: azkenengo ireki den atala da.
  • Piratand: piraten filmeetan oinarrituriko atala.
  • Polar Land: 2012an ireki zen. Ipar eta Hego poloetan oinarriturik dago.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Legoland Billund Aldatu lotura Wikidatan