Lehen Txina-Japonia Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lehen Txina-Japonia Gerra
Sino Japanese war 1894.jpg
Japoniar gudarien argazkia
First Sino-Japanese War, major battles and troop movements
Gudu nagusiak eta gudarosteen mugimenduak
Data 1894ko abuztuaren 1 – 1895eko apirilaren 17
Lekua Korea, Mantxuria, Taiwan, Itsaso Horia
Emaitza Japoniarren garaipena; Qing leinuaren entzutearen galera.
Gudulariak
China Qing Dynasty Flag 1889.svg Qing dinastia Japonia Japoniar Inperioa
Buruzagiak
China Qing Dynasty Flag 1889.svg Li Hongzhang

China Qing Dynasty Flag 1889.svg Ding Ruchang
China Qing Dynasty Flag 1889.svg Deng Shichang
China Qing Dynasty Flag 1889.svg Guangxu
China Qing Dynasty Flag 1889.svg Cixi

Japonia Itō Hirobumi
Japonia Yamagata Aritomo
Japonia Itō Sukeyuki
Japonia Meiji enperadorea
Indarrak
630.000 soldadu 240.616 soldadu
Galerak
35.000 hildako edo zauritu 1.132 hildako,
3.758 zauritu
285 zauriek hilak
11.894 gaixotasunek hilak

Lehen Txina-Japonia Gerra[1] (1894-1895), Txina eta Japoniaren arteko gerra bat izan zen, nagusiki Korearen kontrola lortzeko. Txineraz, Bigarren Txina-Japonia Gerratik bereizteko, Jiawu Gerra (甲午戰爭) izenaz da ezaguna, izen hori daraman txinatar urtean gertatu baitzen.

1895eko martxoan, bi herrialdeek, Shimonosekiko hitzarmena sinatu zuten, eta Txinak, Taiwan, Penghu uhartedia eta Liaodong Japoniari ematea onartzen du.

Baina, urte horretan bertan, Errusiak, Japoniaren hedapenak gune hartako bere interes geopolitikoak arriskuan jartzen zituela ikusita, Frantzia eta Britainia Handiaren laguntzarekin, japoniar gobernua presionatu zuten modu "adiskidetsuan", Shimonosekiko hitzarmenaren bidez lortutako abantailak berrikus zitzan.

Japoniak, une horretan, bere burua, Errusiari aurre egiteko gai ikusten ez zuela, batez ere azken herrialde honek frantziarren eta britainiarren laguntza zuela jakinda, etsi egin zuen, eta, Errusiaren mesedetan, lortutako Liaodong penintsularen gaineko eta bertako Port Arthur gune estrategikoaren gaineko eskubideei uko egin behar izan zien. Gertaera honek, Japoniak, Shimonosekiko hitzarmenaren bidez lortutako gainontzeko lurraldeak mantentzen zituen arren, japoniarrengan mendeku nahi bizia sortu zuen. Hamar urte beranduago, ez zuten mendeku hori hartzeko aukera alferrik galduko Errusia-Japonia Gerraren bidez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lehen Txina-Japonia Gerra Aldatu lotura Wikidatan