Itō Hirobumi
Itxura
Itō Hirobumi (japonieraz: 伊藤 博文) (Tsukari, 1841ko urriaren 16a - Harbin, Mantxuria, 1909ko urriaren 26a) japoniar politikaria izan zen. Japoniaren modernizatzea bultzatu zuen. Okuma politikari japoniarrak dimisioa aurkeztera bultzatu zuen. 1889ko Konstituzioaren idazketan parte hartu zuen. Txinaren eta Japoniaren arteko gerran, Shimonosekiko hitzarmena negoziatu zuen, Lehen Ministro zela. Korear gazte batek hil zuen, 1909an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |