Leila Ouahabi

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Leila Ouahabi

(2019)
Bizitza
JaiotzaMataró1993ko martxoaren 22a (31 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
FC Barcelona B2007 / 2010
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2010 / 2012100
Bartzelona Futbol Kluba2011 / 2013212
Valencia Féminas CF2013 / 2016853
Catalonia women's national football team2014 / 20233
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2016 / 2023421
Bartzelona Futbol Kluba2016 / 2022861
Manchester City W.F.C.2022 /
 
Posizio edo espezialitateaalboko atzelaria
Pisua58 kilogramo
Altuera171 zentimetro

Twitter: LeilaOuahabi Instagram: leilaouahabi FIFA: 420281 UEFA: 250005997 Edit the value on Wikidata

Leila Ouahabi El Ouahabi (Mataró, Bartzelona, 1993ko martxoaren 22a) jatorri marokoarreko futbolari katalana da. Defentsa jokatzen du Ingalaterrako FA Women's Super Leagueko Manchester Cityn.[1] 2016. urtetik Nazioartekoa da Espainiako selekzioarekin.[2]

Lorpenen artean, hauexek nabarmentzen dira: Espainiako 3 liga, Erreginaren 5 kopa, Espainiako Superkopa bat, UEFAko emakumezkoen txapeldunen liga bat; elastiko urdinxkarekin irabazi dituen tituluak dira. Nazioartean, Espainiako selekzioarekin egin zuen debuta 2016. urtean, gainera, 2019ko Frantziako Munduko Txapelketan parte hartzeko hautatuetako bat izan zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ouahabi 1993ko martxoaren 22an jaio zen Mataron, eta bertan bizi ziren jatorri marokoarreko gurasoak. Bere amaren eta nebaren laguntzarekin futboleko lehen urratsak eman zituen. Nebarekin sarritan jokatzen zuen.[3][4] Txikitatik Vilasar de Mar-en bizi da, eta herriko taldean hasi zen mutil talde batean jolasten.[4][3][5][6]

13 urterekin Bartzelona FCn hasi zen jokatzen. Bertan parte hartu zuen beheragoko kategorietan eta lehen taldera iristea lortu zuen.[4] 2013. urtean Valentziarantz abiatu zen minutu gehiago izateko. Han hiru urte jokatu zituen eta 2016. urtean Bartzelonara itzuli zen.[2][6][7]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamahiru urte besterik ez zituela iritsi zen klubera, eta Ouahabi La Masian hezi zen, 2011n lehen taldera iristeko, Xavi Llorens-en eskutik. Lehen taldearekin jokatu zituen bi denboraldietan bi liga eta bi kopa erregina lortu zituen. 2013. urtean Barçan bigarren mailako papera izan ondoren minutu gehiago jokatu ahal izateko, aldatzea eta Valentziarekin fitxatzea erabaki zuen, .[2][5]

Bartzelona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko udan iritsi zen Valentziara, eta hiru urte jokatu zituen.[3][8] Valentziatik igaro zenean, ezkerreko aldean titular ukaezina izan zen, eta hautespen nazionaleko ohiko deituetako bat izateko balio izan zion.[9][10]

Bartzelona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016-2017 denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean, selekzio nazionalean finkoa bihurtuta, Barçak fitxatu eta taldera itzuli zen.[5][9] Valentzian hiru denboraldi eman ondoren, Bartzelona taldearen lehen denboraldian, Espainiako Erregina Kopako txapelduna izan zen, Atlético Madrid taldeari irabazi ondoren. Urte horretan bertan, taldea Txapeldunen Ligako finalerdietara iritsi zen lehen aldiz klubaren eta Espainiako futbolaren historian, final-laurdenetan Suediako Rosengard taldeari irabazi ondoren, Ouahabiren gol erabakigarri bati esker.[11][12]

2017-2018 denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak denboraldia amaitzeko, bigarren postua lortu zuen Espainiako Ligan, Atlético Madrilden atzetik. Espainiako Erregina Kopako txapelduna izan zen, Meridako estadio erromatarrean jokatutako finalean Atlético Madriden aurka 1-0 irabazi ondoren.[13]

Lesio larri batek markatu zuen denboraldia, eta 6 partida besterik ez zituen jokatu. Klubeko zerbitzu medikoek jakinarazi zuten ezkerreko belauneko lokailu gurutzatua hautsita zuela, beraz, ebakuntza-gelatik pasatu behar izan zuen.[14][15]

2018-2019 denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi hilabetez bajan egon ondoren, Ouahabi berriro agertu zen jokalekuetan 2018ko abuztuan, Kataluniako Kopako finalaurrekoan.[16] Lesioa erabat gainditu ondoren, Ouahabik hirugarren denboraldia amaitu zuenean Ligako 21 partida jokatuta zituen. Barçak bigarren postuan amaitu zuen liga, Atlético Madriden atzetik. Atletico Madridek kanporatu zituen finalerdietan Erregina Kopan, 2-0 emaitzarekin.

Klubaren historian lehen aldiz sailkatu zen Bartzelona txapeldunen ligaren finalerako, txapelketako finalerdietan Municheko Bayern taldeari irabazi ondoren. Hala, Europako final bat jokatu zuen Espainiako lehen taldea izan zen.[17] Finala Budapesteko Ferencvaros Stadium-en jokatu zen, Hungarian; urdinxkek Lyongo Olympique taldearen aurka jokatu zuten eta 4-1 galdu zuten.[18][19]

2019-2020 denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko otsailean, historiako emakumezkoen Espainiako lehen Superkopa jokatu zen. Finala, urdinxkak Real Sociedaden aurka, 1-10 emaitzarekin irabazi zuten. Lluís Cortések zuzendutako taldea izan zen txapelketako txapelduna.[20] 2020ko maiatzean, taldea Iberdrola Ligako txapeldun izendatu zuten, zortzi jardunaldi falta zirela eta, Covid-19 pandemiaren ondorioz, etxeko lehiaketa bertan behera geratu baitzen.[21] Ouahabik eskuin-izterraren aurreko ondestean izandako lesio baten ondorioz partida batzuk galdu zituen, eta denboraldia amaitu zuenean, liga nazionalean 14 partida jokatuta zituen.[22]

Denboraldi horretako Erregina Koparen azken zatia 2021eko otsailean jokatu zen. Barçak Logroñoko Futbol Eskolaren aurka jokatu zuten finalean, Malagako Rosaleda estadioan, eta 3-0 irabazi zuten.[23] Europako lehiaketari dagokionez, finalerdietan Wolfsburgo taldeak kanporatu zuen.[24]

2020-2021 denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea historiako lehen klasiko femeninoa jokatzen hasi zen, Valdebebas kirol-hirian, eta 0-4ko emaitza lortu zuen madrildarren aurka.[25][26] 2021eko urtarrilean, Espainiako Superkoparen bigarren edizioa jokatu zen, 4rako azken formatuan. Taldeak finalaurrekoa jokatu zuen Atlético Madrilen aurka, eta berdinketa lortu zuen partida batean. Bartzelona penalti-txandan kanporatuta geratu zen eta ezin izan zuten aurreko denboraldiko titulua baliozkotu.[27]

Maiatzaren 9an, ligako txapeldunak izan ziren, Levante jazarle nagusiaren berdinketarekin. Bartzelonak aurreko denboraldiko titulua berretsi zuen, amaitzeko zortzi jardunaldi falta zirela.[28]

2021eko martxoan, taldea Txapeldunen Ligako finalerdiak jokatzeko sailkatu zen, final-laurdenetan Manchester City kanporatu ondoren.[29] Finalerdietan, Frantziako Paris Saint-Germain (PSG) kanporatu zuten, Parisen jokatutako joanean 1-1 berdindu eta Bartzelonan jokatutako itzulerako partidan 2-1 irabazi ondoren.[30] Barçak 2021eko maiatzaren 16an Champions-eko finala jokatu zuen Chelsearen aurka, Suediako Gotenburgo hirian. Urdinxkek Ingalaterrako neskei 0-4 emaitzarekin irabazi zieten. Horrelaxe lortu zuten lehen aldiz Europako txapelketa irabaztea.[31][32]

Maiatzaren amaieran, Erregina Kopa jokatu zen, lauko formatuan, Butarqueko udal estadioan. Taldeak finalerdietan irabazi zuen Madril CFF 4-0 eta finala Levanteren aurka jokatu zuen.[33] Lluís Cortésen koadroak 4-2 emaitzarekin irabazi zuen, eta txapelduna izan zen bigarren aldiz jarraian, eta zortzigarrena historian. Gainera, denboraldiaren amaieran Espainiako klubarentzat eta emakumezkoen futbolarentzat historikoa egin zuten, hirukoitza lortu baitzuten.[34]

Uztailaren 14an, klubak jakinarazi zuen Ouahabik egun batzuk lehenago Espainiako selekzioaren lagunarteko partida batean ezkerreko belauna hautsi eta kirofanotik pasatuko zela.[35]

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean ez zuen Marokoko selekzioarekin jokatu, eta hilabete batzuk geroago Espainiarekin egin zuen debuta.[2] Erabateko selekzioarekin jokatu zuen lehen partida Errumaniaren aurkako lagunartekoa izan zen, 2016ko martxoan.[10][36] Ordutik, Jorge Vilda hautatzailearen ohiko zerrendetako bat zen Ouahabi.

2017. urteko otsailean, Algarveko Kopan parte hartu zuen selekzioko kide izan zen. Txapelketa hori urte horretan bertan jokatu zen Eurokoparako. Ouahabik garaipenaren gola markatu zuen finalean, Kanadako selekzioaren aurka.[2][37][38] 2017an ere aritu zen Herbeheretan Europako Txapelketan.[2] Selekzioa final-laurdenetan kanporatua izan zen Austriako selekzioaren aurrean penalti-multzoan galdu ondoren.[39]

2019ko Munduko Kopa prestatzeko partidetarako deialdietan parte hartu ondoren, Jorge Vilda hautatzaileak 2019ko Emakumezkoen Munduko Futbol Kopan parte hartzeko hautatu zuen.[40][41] Sailkapen-fasea lehen aldiz igaro zuten, baina Estatu Batuetako selekzioak final-zortzirenetan kanporatu zituen.[42]

2020ko urtarrilean, taldearekin Estatu Batuetara bidaiatu zuen She Believes Kopan lehen aldiz parte hartzeko. [43] Vildaren taldeak Japoniaren aurka 3-1 irabazita amaitu zuen txapelketa, porrot estuarekin (1-0) egungo Munduko txapeldunaren aurka, Estatu Batuen aurka; eta garaipen bat, gutxienekoa ere Ingalaterraren aurka (1-0). [44] Talde gorritxoak bigarren postuan amaitu zuen txapelketan parte hartzea amerikarren atzetik. [45]

Bartzelona-Olympique Lyonnaisen aurka, Fußball, Frauen, UEFA Women's Champions League, 2019.05.18

Nazioarteko partaidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Taldea Egoitza Emaitza
2017 Eurokopa Espainiako selekzio absolutua  Herbehereak Final-laurdenak
2019ko munduko txapelketa  Frantzia Final-zortzirenak

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

29 de mayo de 2022 jokatutako azken partidan eguneratua.

Taldeak Maila Denboraldia Liga Kopa Nazioartean Guztira
Partidak Golak Partidak Golak Partidak Golak Partidak Golak
Bartzelona FK Katalunia 1.a 2010-11 2 0 - - - - 2 0
2011-12 13 1 - - - - 13 1
2012-13 6 1 - - - - 6 1
Guztira 21 2 - - - - 21 2
Valentziia FK Espainia 1.a 2013-14 29 0 - - - - 29 0
2014-15 26 2 - - - - 26 2
2015-16 30 1 - - - - 30 1
Guztira 85 3 - - - - 85 3
Bartzelona FK Katalunia 1.a 2016-17 21 0 - - 7 1 28 1
2017-18 6 0 - - 3 0 9 0
2018-19 21 0 3 0 6 0 30 0
2019-20 14 0 5 0 5 0 24 0
2020-21 22 1 4 0 8 0 34 1
2021-22 22 1 5 0 10 1 37 2
Guztira 106 2 17 0 39 2 162 4
Guztira ibilbidean 212 7 17 0 39 2 267 9

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Título Club Herrialdea Año
Copa de la Reina Bartzelona FK  Katalunia 2011
Liga Española Bartzelona FK  Katalunia 2012
Copa de la Reina Bartzelona FK  Katalunia 2013
Liga Española Bartzelona FK  Katalunia 2013
Copa de la Reina Bartzelona FK  Katalunia 2017
Copa de la Reina Bartzelona FK  Katalunia 2018
Supercopa de España Bartzelona FK  Katalunia 2020
Copa de la Reina Bartzelona FK  Katalunia 2020
Liga Española Bartzelona FK  Katalunia 2020
Copa de la Reina Bartzelona FK  Katalunia 2021
Liga Española Bartzelona FK  Katalunia 2021
Supercopa de España Bartzelona FK  Katalunia 2022
Primera Iberdrola Bartzelona FK  Katalunia 2022

Nazioarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulazioa Taldea Herrialdea Urtea
Txapeldunen Liga Bartzelona FK  Suedia 2021

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ficha de la jugadora en Laliga.es
  2. a b c d e f g Menayo, David. (2019-06-14). «Leila Ouahabi, el exotismo de La Roja» Marca.
  3. a b c Irigoyen, Juan I.. (29 de marzo de 2017). Leila: “En Marruecos igual no jugaría al fútbol”. ISSN 1134-6582..
  4. a b c Paniagua, Raúl. (2019-03-19). «Leila Ouahabi: "Estamos abriendo los ojos a mucha gente"» El Periódico.
  5. a b c «Leila Ouahabi, un filón desde la banda» VAVEL 2019-10-19.
  6. a b «Leila Ouahabi Una de les nostres» Esportiu Maresme 2019-04-03.
  7. Villarrubia, Begoña. (2016-11-11). «Leila vuelve a casa con hambre de títulos» Mundo Deportivo.
  8. Martín González, Cesáreo. (2019-11-26). «El Valencia quiere volar alto» VAVEL.
  9. a b «Leila se marcha del Valencia Femenino y regresa al Barcelona» Superdeporte 28/06/2016.
  10. a b «Dos jugadoras del Valencia, Claudia y Leila, debutaron con la Absoluta» Golsmedia 2016-03-07.
  11. EFE. (2017-03-29). «El Barça femenino logra un histórico pase a semifinales de la Champions» RTVE.es.
  12. «El FC Barcelona femenino, un paso más cerca de las semifinales de la Champions (0-1)» Real Federación Española de Fútbol 23/03/2017.[Betiko hautsitako esteka]
  13. Expósito, José María. (2018-06-02). «Un milagroso gol de Mariona da la Copa de la Reina al Barça» elperiodico.
  14. «Leila Ouahabi, adiós a la temporada» Mundo Deportivo 2017-12-04.
  15. «Leila Ouahabi, operada con éxito» Mundo Deportivo 2017-12-14.
  16. «Leila Ouahabi está de vuelta» Fútbol Club Barcelona.
  17. EFE. (2019-04-28). «El Barça femenino, primer equipo español en llegar a la final de la Champions» Cadena SER.
  18. Aguilar Amat, David. (2019-05-18). «El Barça femenino dice adiós al sueño de la Champions y cae por goleada ante el Lyon» El Español.
  19. Pérez, Ángel. (2019-05-19). «El Barça femenino, 'orgulloso' en el día después de la final» Mundo Deportivo.
  20. Muñoz, Felip. (2020-02-09). «El Barcelona se da un festín ante la Real y levanta la primera Supercopa de la historia» Mundo Deportivo.
  21. Jiménez, Mayca. (2020-05-08). «El Barça, pentacampeón» AS.com.
  22. «Leila Ouahabi, baja en el derbi ante el Espanyol por una lesión muscular» Mundo Deportivo 2019-12-10.
  23. Poquí, Joan. (2021-02-13). «¡Las azulgranas, Reinas de la Copa!» Mundo Deportivo.
  24. Gascón, Javier. (2020-08-25). «'Estamos fastidiadas, hemos perdonado al Wolfsburgo'» Mundo Deportivo.
  25. Menayo, David. (2020-09-16). «Real Madrid-Barcelona para comenzar el nuevo curso en la Primera Iberdrola» Marca.com.
  26. Menayo, David. (2020-10-04). «El Barcelona marca diferencias en la primera vez» Marca (periódico).
  27. Villaescusa, Luis. (2021-01-13). «El Atlético resiste el asedio del Barcelona y jugará la final de la Supercopa femenina» EL PAÍS.
  28. Pascual, Roger. (2021-05-19). «El Barça femenino se pega un homenaje para celebrar Champions y Liga» El Periódico.
  29. Menayo, David. (2021-03-31). «El Barcelona más terrenal sella su pase a la semifinales de la Champions» Marca (periódico).
  30. «El Barça se mete en la final de la Champions League tras eliminar al PSG» Sport 2021-05-02.
  31. «El Barça reina en Europa con una exhibición de fútbol» Sport 2021-05-16.
  32. Pascual, Roger. (2021-05-16). «El Barça conquista a lo grande su primera Champions femenina ante el Chelsea» El Periódico.
  33. «A la final de la Copa al más puro estilo Barça» Sport 2021-05-26.
  34. Martínez, Patricia. (2021-05-30). «Son leyenda: el Barça conquista su octava Copa... ¡y el triplete!» Sport.
  35. Sport. (2021-06-14). «Leila Ouahabi pasará por quirófano en los próximos días» sport.
  36. Menayo, David. (2016-02-22). «Fútbol Femenino: Jorge Vilda continúa la revolución» Marca (periódico).
  37. La selección española femenina de fútbol gana la Copa Algarve. 8 de marzo de 2017 ISSN 1134-6582..
  38. Reina, Ara. (2017-03-09). «Leila Ouahabi, la autora del gol que dio a España la Copa Algarve» Cadena SER.
  39. Menayo, David. (2017-07-30). «Eurocopa femenina: España se despide de la Eurocopa tras caer ante Austria en los penaltis» Marca (periódico).
  40. Menayo, David. (2017-10-11). «Fútbol Femenino: La vida sigue igual en la selección de Vilda tras la Eurocopa» Marca (periódico).
  41. Menayo, David. (2019-05-20). «España da la lista de 23 convocadas para el Mundial de Francia» Marca (periódico).
  42. Menayo, David. (2019-06-24). «Misión cumplida: el fútbol femenino sigue haciendo historia» Marca (periódico).
  43. «Convocatoria de Jorge Vilda para la She Believes Cup» Mundo Deportivo 2020-02-24.
  44. López, José Luis. (2020-03-12). «0-1: España se doctora ante la potente Inglaterra» Mundo Deportivo.
  45. «La azulgrana Alexia Putellas, MVP de la SheBelieves Cup» Mundo Deportivo 2020-03-12.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]