Espainiako Emakumezkoen Futbol Superligako 2019-2020 denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espainiako emakumeen futboleko lehen ligako 2019-20 denboraldia txapelketa honen 32. edizioa izan zen, publizitate arrazoiengatik Primera Iberdrola izendatua. Lehiaketa hau RFEF (Real Federación Española de Fútbol) erakundeak antolatzen du. 2019ko irailaren 7an hasi eta 2020ko maiatzaren 6ean amaitu zen.

21 partida jokatu ondoren, 2020ko martxoaren 15ean txapelketa bertan behera geratu zen koronabirusaren pandemiagatik eta Espainian alarma-egoeraren ezarpenagatik. Bi hilabete beranduago, maiatzaren 6ean, RFEFk bukatutzat eman zuen lehiaketa, geratzen ziren partidak jokatu gabe. Erabaki honen ondorioz, F.C. Barcelona taldea garaile bihurtu zen eta ez zen talderik bigarren mailara jaitsi, baina hurrengo denboraldian bi talde berri egongo zirela erabaki zen. Ondorioz, 2020-2021 denboraldian lehen aldiz 18 talde egongo dira.


Lehiatze-sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketan 16 taldek hartzen dute parte, eta denek denen kontra bi partida jokatzen dituzte, bana bakoitzaren zelaiean. Partida hauen ordena zozketa bidez aukeratzen da, denboraldia hasi aurretik.


Taldeek puntuak lortzen dituzte, beraien emaitzen arabera:

Partidaren emaitza Lortutako puntuak
Irabazi 3 puntu
Berdindu Puntu 1
Galdu 0 puntu


Lehiaketaren amaieran puntu gehien dituen taldeak txapelketa irabazten du eta hurrengo urteko emakumeen Txapeldunen Ligarako sailkatzen da, bigarren sailkatuarekin batera. Txapelketan parte hartu duten talde guztiek Erreginaren Kopan parte hartzen dute. Azken bi taldeak Bigarren Mailara jaisten dira, eta hirugarren azkenak play-off bat jokatzen du.

Igoerak eta jaitsierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pos. Lehen mailatik jaitsitakoak
15.º Málaga C.F.
16.º Fundación Albacete
Pos. Bigarren mailatik igotakoak
1.º Deportivo Abanca
2.º C.D. TACON

Taldeen informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Hiria Entrenatzailea Estadioa Edukiera Marca Patrocinador
Athletic Club Bilbo Ángel Villacampa Lezama
2500
New Balance Euskaltel
Atlético de Madrid Madril J. L. Sánchez Vera Centro Deportivo Wanda Alcalá de Henares
Nike Herbalife
C. D. TACON Madril David Aznar Ciudad Real Madrid (campo 11)
1000
Adidas -
R. C. D. La Coruña A Coruña Manuel Sánchez Ciudad Deportiva de Abegondo
1000
Macron Abanca
C. D. E. F. Logroño Logroño Héctor Blanco Las Gaunas
8000
Joma Gesitma
F. C. Barcelona Bartzelona Lluís Cortés Estadi Johan Cruyff
6000
Nike Stanley
Levante U. D. Valentzia María Pry Ciudad Deportiva de Buñol
600
Macron Germaine de Capuccini
Madrid C. F. F. Madril Óscar Fernández Estadio Municipal José Luis de la Hoz-Matapiñonera
3000
Adidas Casino Gran Madrid
Rayo Vallecano Madril Irene Ferreras Ciudad Deportiva Fundación Rayo Vallecano
2000
Kelme -
Real Betis Sevilla Pier Luigi Cherubino Ciudad Deportiva Luis del Sol
700
Kappa -
R. C. D. Espanyol Bartzelona Jordi Ferrón Ciutat Esportiva Dani Jarque
1520
Kelme Ilumax
Real Sociedad Donostia Gonzalo Arconada Zubieta
2500
Macron Euskaltel
Sevilla F. C. Sevilla Cristian Toro Ciudad Deportiva José Ramón Cisneros Palacios
5500
Nike Playtika
Sporting de Huelva Huelva Antonio Toledo Campo Federativo de La Orden
1500
Espartanas Puerto de Huelva/Instituto Español
U.D.G. Tenerife Granadilla de Abona David Amaral Estadio Municipal La Palmera
1500
Errea Egatesa/Disa
Valencia C. F. Valentzia Óscar Suárez Estadio Municipal Antonio Puchades
3000
Puma Herbolario Navarro

Taldeen kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autonomia erkidegoa Z.º Taldeak
Madril 4 Atlético de Madrid, C.D. TACON, Madrid C.F.F. eta Rayo Vallecano.
Andaluzia 3 Real Betis, Sevilla F. C. eta Sporting de Huelva
Katalunia 2 F. C. Barcelona eta R.C.D. Espanyol
Euskal Autonomia Erkidegoa 2 Athletic Club eta Real Sociedad
Valentziako Erkidegoa 2 Levante U.D. eta Valencia C.F.
Kanariak 1 U.D.G. Tenerife
Galizia 1 Deportivo Abanca
Errioxa 1 C.D.E.F. Logroño

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]