Leningrad oblasta
Appearance
(«Leningradoko Oblasta» orritik birbideratua)
Leningrad oblasta (errusieraz: Ленинградская область, translit.: Leningradskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokatua. 84.500 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.716.868 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa San Petersburgon dago, baina hiria eta oblasta administratiboki bereizirik daude.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/91/Len_region_map.gif/300px-Len_region_map.gif)
Errusiar Iraultzaren ondotik duen izena, Vladimir Leninen omezezkoa da. Errusiar Inperioaren garaian, oblast honetako egungo lurraldearen zati bat, San Petersburgoko Gobernatura Orokorra edo Ingermanlandeko Gobernatura Orokorra deitua izan zen.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oblastak 1.716.868 biztanle zituen 2010ean[1], 1.669.205 2002an eta 1.661.173 1989an. 2010eko banaketa etnikoa horrelakoa zen[1]:
- Errusiarrak: %92,7
- Ukrainarrak: %2
- Bielorrusiarrak: %1,1
- Tartariarrak: %0,5
- Armeniarrak: %0,4
- Uzbekistandarrak: %0,4
- Azerbaijandarrak: %0,3
- Finn etniakoak: %0,3
- Ijitoak: %0,2
- Tajik etniakoak: %0,2
- Moldaviarrak %0,2
- Veps etniakoak: %0,1
- beste taldeak %1,6
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Oblasteko webgune ofiziala, lenobl.ru