Vologda oblasta
Vologda oblasta (errusieraz: Вологодская область, translit.: Vologodskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 145.700 km²ko azalera du, eta 2010ean 1.202.444 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Vologda da, eta hiri handiena Txerepovets.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vologdako oblastak, honako subjektu federal hauekin egiten du muga: Arkhangelsk oblastarekin iparraldean, Kirov oblastarekin ekialdean, Kostroma oblastarekin hego-ekialdean, Jaroslavl oblastarekin hegoaldean, Tver oblastarekin hego-mendebaldean, Leningradoko oblastarekin mendebaldean eta Kareliako Errepublikarekin ipar-mendebaldean.
Oblastaren mendebaldeko herena goi Volgaren adarrek drainatzen dute, eta ekialdea Ipar Dvinaren arroaren barnean dago. Ipar-mendebaldeko eremu txiki bat Onega aintziraren arrokoa da[2].
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vologdako oblasta, monumentu historikoetan aberatsa da, Kirilo-Belozerski monasterioa, Ferapontov komentua (Gizateriaren Ondare dena), Veliki Ustiug eta Belozersk Erdi Aroko hiriak, Totma eta Ustiuzhnako eliza barrokoak, etab...
Ordu eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vologdako oblasta Moskuko ordu eremuan dago (MSK/MSD). UTCrekin duen diferentzia, +0300 (MSK)/+0400 (MSD) da.