Leonardo Cremonini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leonardo Cremonini
Leonardo Cremonini (1995).png
Bizitza
Jaiotza Bolonia1925eko azaroaren 26a
Herrialdea  Italia
Heriotza Paris2010eko apirilaren 12a (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa Brera Academy
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea margolaria

Leonardo Cremonini (Bolonia, 1925eko azaroaren 26a - Paris, 2010eko apirilaren 12a) italiar pintorea izan zen.

Gazte-gaztetandik izan zuen pinturarako zaletasuna. Boloniako Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak, Guglielmo Pizziranirekin. Ondoren, Milango Brera Akademian aritu zen, Venturoli sariari esker (1945-1950). 1951n, Parisa joan zen, eta berehala lortu zuen ospea nazioartean. New Yorken erakusketak eskaini zituen Catherine Viviano galerian 1952, 1954, 1957 eta 1962an. Cremoninik, dena dela, aurre egin zion arte abstraktuaren modari, eta gerra ondorengo pintura figuratiboaren aitzindaritzat hartzen da. 1983tik 1991ra, pintura-lantegi bat zuzendu zuen Parisko Arte Ederretako Eskolan. Lehenengo lanetan, giza gorputzak eta animaliak elkarri lotzen dira, arkitektura handi eta tragikoa osatuz: Jolasean ari diren umeak (1955-1956), Karrusela, gaua (1956-1957), Gizona eta piztia (1957-1958), Gizona eta zaldia (1958-1959). Geroagoko lanetan, ordea, paisaia poetikoak obsesio bihurtu ziren: Ibilaldia Belvédèren (1960-1961). Cremoninik surrealismoa, errealismoa eta arte abstraktua bateratzen zituen, teknikaren, gaien eta irudien bidez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]