Leopoldo Esquilache

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leopoldo Esquilache

Leopoldo Esquilache, Squillaceko markesa izenaz ere ezaguna (Messina, 1699ko abenduaren 23a - Venezia, 1785eko irailaren 15a) Espainiaren zerbitzuan jardun zuen politikari siziliarra izan zen. 1742an, Karlos VII.a Napoliko erregearen zerbitzuan jarri zen Esquilache. 1746. urtean, Aduanetako zuzendari nagusi izendatu zuten, eta Finantzetako idazkari, 1753an. Itsaso, Gerra eta Merkataritzarako idazkaria izan zen ondorengo urteetan. 1759an, Napoliko erregea Espainiako Karlos III.a bihurtu zenean, Esquilache harekin joan zen Espainiara, eta Finantzetako idazkari izendatu zuten. Oso politika erreformista bideratu zuen ekonomian, armadan eta hirigintzan; hala ere, 1760. urteaz geroztik, herritar xumeek ez zuten begi onez ikusi haren bizimodu arranditsua eta 1766an, kapelu biribilaren eta kapa luzearen erabilera debekatu zuenean, neurri horrek eragin zuen haren izena daraman matxinada. Horren ondorioz, erregeak erbesteratu behar izan zuen. Veneziako enbaxadore izendatu zuten, Napolin urte batzuk eman ondoren.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]