Leslie urakana (2018)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leslie urakana
Category 1 hurricane (en) Itzuli (SSHS)
Irudia
Leslie urakana Azoreen hegoaldean, 2018ko urriaren 11n, indartsuen zegoenean.
Ozeano arroOzeano Atlantikoa
Honen parte da2018 Atlantic hurricane season (en) Itzuli
Denbora-tarte2018ko irailaren 23a - 2018ko urriaren 16a
KokalekuPortugal
Espainia
Frantzia
Mantendutako gehienezko haizea150 km/h (80 kn)
Presio atmosferikorik baxuena968 hPa
Pertsona hilak11

Leslie 2018ko denboraldiko Atlantikoko 12. ekaitza eta 6. urakana izan zen. 1842. urtetik inoiz Iberiar Penintsula zeharkatu duen urakanik bortitzena izan zen. Urakana, jada zikloi tropikal bilakaturik, Figueira da Foztik sartu zen penintsulan urriaren 13ko 21:10 UTC-an.[1]

Euri-jasak eta haize-bolada bortitzak zirela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak urriaren 14an abisu horia aktibatzea aurreikusi zuen.[2]

Okzitaniako Carcasona inguruko herrietan gutxienez hamabi pertsona hil eta zortzi zauritu ziren urriaren 14ko gauean eta urriaren 15eko goizean, uholdeen ondorioz: Trebesen zazpi pertsona hil dira, bi Villegailhencen, bi Villalierren eta beste bat Villardonnelen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.