Sortalde (Ekialde Hurbila)
Itxura
(«Levante (Ekialde Hurbila)» orritik birbideratua)
Sortalde (Ekialde Hurbila) | |
---|---|
Mendirik altuena | Qurnat as-Sawda |
Mota | eskualde geografiko eta eskualde kultural |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°N 36°E / 34°N 36°E |
Honen parte da | Ekialde Ertaina |
Ur-gorputza | Levanteko itsasoa |
Leku geografikoa | Ilgora Emankorra |
Sortaldea (arabieraz: بلاد الشام, Bilād ash-Shām edo المشرق العربي, al-Mashrīq al-'Arabiyy) "Anatolia eta Egipto arteko ekialdeko Mediterraneoko kostaldea" izendatzeko erabiltzen duten termino geografiko eta kulturala da.[1] Sortaldeak egungo Libano, Siria, Jordania, Palestina, Israel, Zipre, Turkiako Hatay probintzia, ipar-mendebaldeko Irakeko zenbait eskualde eta Sinai ditu bere barnean.
Denboran zehar eskualdearen mugak aldatuz joan dira baina betidanik "mendebaldeko Asia, ekialdeko Mediterraneo eta iparraldeko Afrikaren bidegurutzea" izan da.[2]. Eskualdea terminoa baino handiagoak diren Mashriq, Ilgora Emankorra, Mesopotamia, Ekialde Hurbila edo Ekialde Ertaina eskualdeen barnean izan da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Harris, William W. The Levant: a Fractured Mosaic
- ↑ The Ancient Levant[Betiko hautsitako esteka], University College London, Institute of Archaeology, 2008
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |