Limoi-tximeleta
Limoi-tximeleta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Pieridae |
Generoa | Gonepteryx |
Espeziea | Gonepteryx rhamni Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | oilakaran, Rhamnus, karraskila, Rhamnus cathartica eta Rhamnus ussuriensis |
Limoi-tximeleta (Gonepteryx rhamni) Pieridae familiako tximeleta da. Eskandinavia hegoaldetik hasi eta Afrikaraino hedatzen da[1]. Euskal Herrian ere ohiko tximeleta da[2].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineok 1758. urtean deskribatu zuen tximeleta eta Papilio rahmni izena eman zion. Espezieari rahmi karraskilatan (Rhamnus alaternus) bizi zikloa osatzen duelako jarri zitzaion[3].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoak gainaldean horiak dira, hortik bere izena, azpialdean berdexkagoak dira, hosto artean kamuflatzeko balio diotenak. 48-54 mm-tako luzera dute[3]. Hegoen itxurak ere hostoaren antzekoak dira, gainaldean punta dute horretarako. Ozelo laranja txiki bat du hego bakoitzean. Emeak arrak baino kolore argiagoak ditu, berde oso argiak.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karraskiletako kimuetan jartzen ditu arrautzak eta bertatik jaiotzen dira kolore berdeko beldarrak. Jaioberritan 1'7mm neurtzen dute eta uda guztia elikatzen pasa ondoren 34'9 mm-ko luzera hartzen dute[4]. Krisalida hesilaharretan ezartzen dute. Zazpi hilabete pasatzen ditu lozorroan eta apirilean heldua ateratzen da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gonepteryx rhamni ♀
-
Gonepteryx rhamni ♀ △
-
Limoi-tximeletaren hegoen azpialdea (arra).
-
Emea.
-
Beldarra.
-
Krisalida.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Pecháček, Pavel; Stella, David; Keil, Petr; Kleisner, Karel. (2014-12-01). «Environmental effects on the shape variation of male ultraviolet patterns in the Brimstone butterfly (Gonepteryx rhamni, Pieridae, Lepidoptera)» Naturwissenschaften 101 (12): 1055–1063. doi: . ISSN 1432-1904. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- ↑ Egaña, Ander Izagirre. (2011-08-10). «Naturzalia: Tximeletak» Naturzalia (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Gonepteryx rhamni, Limonera» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- ↑ Frohawk, F. W.. (1924). The Natural History of British Butterflies. 1. London: Hutchinson & Co., 58-63 or..