Lionel Cooper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lionel Cooper
Jacob Lionel Bakst Cooper.jpg
Bizitza
Jaiotza Beaufort West1915eko abenduaren 27a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1979ko abuztuaren 8a (63 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Cape Town
The Queen's College
Tesi zuzendaria Edward Charles Titchmarsh
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Torontoko Unibertsitatea
Londresko Imperial College
Birkbeck, University of London

Jacob Lionel Bakst Cooper (Beaufort West, Lurmutur Mendebaldea, Hegoafrika, 1915eko abenduaren 27a - Londres, Ingalaterra, 1979ko abuztuaren 8a) hegoafrikar matematikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cape Towngo Unibertsitatean matematika- eta fisika-ikasketak egin zituen, eta sari ugari irabazi zituen graduatu baino lehen. Beka baten laguntzaz Oxfordeko Queen's Collegen jarraitu zituen ikasketak 1935ean. Han ere sariak irabazi zituen, bereziki funtzioen teoriaren arloan. Doktoregoa lortzeko asmotan Titchmarshen zuzendaritzapean lan egin zuen eta 1940an eskuratu zuen, Theory and applications of Fourier integrals (Fourierren integralen teoria eta aplikazioak) tesiari esker.

1940-1944 bitartean Bristol Aeroplane Companyn lan egin zuen. Londresko Birkbeck College eta Imperial Collegen eskolak eman ondoren, Cardiffeko matematika-irakasle hautatu zuten 1951n.

1965ean Torontora joan zen eta bi urte geroago Ingalaterrara itzuli zen. Cooperrek arlo ugaritan egin zituen ekarpenak: operatzaileen teorian (operatzaile linealak eta Hilberten espazio erreal eta konplexuak), transformazio-teorian (transformazio integralen bakartasuna eta irudikapena, hurbilketak, transformazio linealak, etab.), termodinamikan, analisi funtzionalean eta ekuazio diferentzialetan. Operatzaileen teoria landu ondoren, Einsteinekin bat etorri zen 1949an, quantumen teoriaren sendotasun logiko falta zela-eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Hegoafrika
Artikulu hau Hegoafrikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.