Lisias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Lisias (Atenas, Antzinako Grezia, K.a. 440 inguruan - K.a. 380 inguruan) hizlaria izan zen. Haren aita, Zefalo, Sirakusako armagin aberatsa zen, haren etxean kokatzen du Platonek Errepublika elkarrizketa luzea.

Lisiasek Turioin (Grezia Handia) erretorika ikasi zuen. Hogeita hamar tiranoen garaian ihes egin behar izan zuen Atenastik, eta Trasibulok berriro demokrazia ezartzean itzuli zen. Logografo (auzietako agindupeko hizlari) gisa lan egin zuen. Hitzaldi anitzen egilea izan zen (28 osorik gorde dira). Hitzaldi horietan oso ondo adierazten zituen bezeroen gogoak, izaera, ideologia eta gizarte maila, eta ezin hobeto ematen zuen Atenasko erdi mailako gizarte klasearen ikuspegi orokor bat; orobat, eguneroko bizitzaren zehaztasunak erakusten zituen, eta hori guztia garrantzi handikoa da, ez bakarrik agiri historiko gisa, baita ohiturazko literatura izango zenaren oinarri gisa ere. Bere estilo argi eta bakunagatik Atikako estiloaren eredutzat hartua izan zen antzinatean.


Nahiz eta Atenasen jaio, metekoa izan zen eta ez zuen gizarteratzeko eskubidea bere aita, Céfalo, Sirakusakoa zelako. K.a. 404. urtean, 30 tiranoen erregimen oligarkikoak Lisias ete bere anaia zen Polemarcori bere ondasunak kendu zizkien. Polemarco hil zutenean Lisias alboko herri batera ihes egin zuen.

Atenasera bueltatu zen K.a. 403an, gobernu demokratikoa berrezarri zenean, Eratotenesen aurkako neurri legalak hartuz, bere anaiaren hilketaren arduradun nagusia izan zelako.

Platonek bere Errepublika liburuan Lisias eta bere familia goraipatzen ditu, bai eta Fedro obran ere.

Lisiasek bere bizitza aurrera eraman zuen lolografo gisa, diskurtsoak idatziz auzilari ezberdinentzat poratoria judizial atikaren inguruko hizlaririk garrantzitsuena bilkatuz. Bere biografia bi isurialde jorratzeagatik da esanguratsua. Alde batetik, erretorikaren irakasle izateagatik eta eskatutako diskurtsoak egiteagatik. Beste alde batetik, Atenaseko demokraziaren berrezarketan paper garrantzitsua jokatzeagatik  bai eta tiranoen jazarpena bideratzeagatik bere diskurtsoen bitartez. 233 diskurtso idatzi zituen, 30 baino ez direnak gaur egun arte ailegatu. Esanguratsuenak Erastotenesen kontra (Κατὰ Ἐρατοσθένους), Simonen kontrako epaiketaren defentsa (Πρὸς Σίμωνα ἀπολογία) eta Erastotenesen hilketaren inguruan (Ὑπὲρ τοῦ Ἐρατοσθένους φόνου ἀπολογία). Quintilianok bere bezeroen karakterearekin bat zetozen diskurtsoak egiteko ahalmena zuen, bere ezaugarrietako nagusiak garbitasuna, argitasuna eta sinpletasuna direlarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]