Liudmila Stal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liudmila Stal
Bizitza
JaiotzaDnipro1872ko martxoaren 14a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1939ko apirilaren 23a (67 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata

Liudmila Nikolaievna Stal (errusieraz: Людмила Николаевна Сталь; Dnipro, 1872ko martxoaren 14a - Mosku, 1939ko apirilaren 23a) Ukrainan jaiotako boltxebikea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897tik politikan murgildua, eta 1899an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako kide izan zen, eta 1903tik aurrera, fakzio boltxebikearekin lerratu zen. Dnipro (orduan, Jekaterinoslav), Mykolaiv, Odesa, Kursk, Mosku eta San Petersburgon lan politikoa egindakoa izan zen, eta tsarismoaren garaian, hainbat aldiz atxilotua izan zen; hori dela eta 1907an erbesteratu behar izan zuen. Erbestean Parisen ibili zen[1].

Stalinen gertuko laguntzailea izan zen. 1912an Pravda egunkarian lanean hasi zen. 1914an Rabotnitsa (“Emakume Langilea”) aldizkari boltxebikearen sortzaileetako bat izan zen. 1917an, Errusiara itzuli zen. Lenin zekarren trenari ongi-etorria egin zion Finlandia eta Errusiaren arteko mugan, emakumeen ordezkaritza baten buru zelarik. Apirilean Alderdi Boltxebikearen konferentzian parte hartu zuen, eta abuztutik aurrera, Kronstadteko Komite Boltxebikeko eta Kronstadteko Sobietaren Komite Exekutiboko kide izan zen, eta han ere kazetaritzan jarraitu zuen, Kronstadteko boltxebikeen Proletarskoie Dielo (“Kausa Proletarioa”) aldizkarian lanean[1].

Urriko Iraultza Sozialistaren ostean, 1918 eta 1920 artean, Armada Gorrian hezitzaile politiko gisa ibili zen. Kirov eta Ufa hirietako Alderdi Komunistaren Komiteetako kide izan zen. 1921 eta 1923 artean, Kominterneko Emakumeen Nazioarteko Departamenduaren kide izan zen. 1924tik aurrera Kommunistka (“Emakume Komunista”) egunkariaren edizioan parte hartu zuen, Sobiet Batasunako Alderdi Komunistaren Komite Zentralaren emakumeen departamenduko kide gisa. GOSIZDATen (Estatu-Argitaletxean) ere lan egin zuen, emakumeei zuzendutako propagandaren departamenduan. 1928an SESBko Iraultzaren Museoan irakasle lana hartu zuen. Stalinen Lan Osoen bilduma editatzen lan egin zuen. Leninen ordena irabazi zuen. 1939. urtean hil zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Stal, Liudmila, K17, 2017-08-30. CC0 Domeinu Publikoa