Lizariturry y Rezola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lizariturry y Rezola
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreaIndustria kimikoa eta cosmetics industry (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1864
Desagerpena1992

Lizariturry y Rezola donostiar enpresa bat izan zen, bujiak, glizerinak, parafinak eta xaboiak ekoizten zituena. 1864tik 1990eko hamarkadan desagertu zen arte jardun zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1860an, Juan Lizariturryk "J. Lizariturry y Compañía" enpresa sortu eta Donostian produktu kimikoen fabrika bat eraiki zuen, "La Providencia" izenekoa. Lau urte beranduago, Jose Antonio Rezolak bat egin eta enpresa "Lizariturry eta Rezola" bihurtu zen, harrezkero bere izena izango zena.[1]

Sortu eta hurrengo urtean, 1865eko abuztuaren 3an, enpresak bere fabrikan Elisabet II.a erreginaren bisita jaso zuen,[2] "Probidentzia". 1924an, Alfontso Borboikoa eta Battenberg Asturiasko Printzeak eta Jaime Borboikoa eta Battenberg infanteak konpainiaren marka nagusia zen Lagarto xaboi fabrika bisitatu zuten.[3]

1920ko hamarkadan, Pedro Antequera Azpiri artista grafikoak konpainiaren zuzendaritza artistikoa bere gain hartu zuen eta 1924an Lagarto xaboiaren kartel klasikoa diseinatu zuen.[4] Kartel hau laster Espainiako publizitatearen ikurretako bat bihurtu zen. Horri esker, xaboi marka hau azkar zabaldu zen eta Lizariturry eta Rezolaren gainontzeko markak eklipsatu zuen. XX. mendean zehar, konpainiak bere produktuen katalogoa handitu zuen, pixkanaka garbiketa-produktuetan espezializatuz, detergenteak edo ontzi-garbigailuak fabrikatuz, beti xaboi naturalaren fabrikazioa ahaztu gabe.

1980ko hamarkadan, konpainiak bere jarduera guztia Zaragozako lantegi batera eraman zuen eta, hamarkada bat geroago, desagertu egin zen.[5] Egun Euroquímica enpresa gaztela-mantxarrak oraindik Lagarto xaboia ekoizten du.[6]

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizariturry eta Rezolak hainbat marka komertzial izan zituen. Hasieran "La Providencia" bere fabrikaren izena erabili zuen markatzat, baina XX. mendearen hasieran beste marka asko zituen: Guris, Vasconia, Cantabria, Estrella del Norte eta Lagarto. Gaur egun arte bizirik mantendu den marka komertzial bakarra azken hau izan da.

Konpainiako produktuek hainbat sari jaso zituzten nazioarteko lehiaketetan, besteak beste: zilarrezko domina 1865eko Bordeleko Erakusketa Unibertsalean eta 1867ko Parisko Erakusketa Unibertsalean, urrezko domina 1888ko Bartzelonako Erakusketa Unibertsaletan, 1889 eta 1900ko Parisko Erakusketa Unibertsaletan, 1897ko Donostiako Erakusketan eta 1899ko Gijongo Erakusketan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.