Llorenç Villalonga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau idazle katalanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villalonga (argipena)».
Llorenç Villalonga
Llorenç Villalonga i Pons.jpg
Bizitza
Jaiotza Palma Mallorcakoa eta Binissalem1897ko martxoaren 1a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Palma Mallorcakoa1980ko urtarrilaren 28a
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, idazlea, psikiatra eta medikua
Genero artistikoa eleberria

Llorenç Villalonga i Pons (Palma de Mallorca, Balear Uharteak, Katalan Herriak, 1897ko martxoaren 1a - Palma de Mallorca, 1980ko urtarrilaren 28a) idazle katalana zen. Katalanez zein gaztelaniaz idatzi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikua ogibidez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aristokratiko batean sortua zen. Espainiako zenbait unibertsitatetan ikasketak egin ondoren, Parisen psikiatrian espezializatu zen, Frantziako literaturaren eta kulturaren ezagutza sakontzearekin batera. Palman kokaturik, bertan jardun zuen mediku gisa.

Idazle-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mort de dama (1931, Dama baten heriotza) lehen eleberriarekin, bere literaturaren ezaugarriak ezagutarazi zituen: kultura zabala, uharteko goi-mailako klaseen dekadentziaren isla, ironiaren eta nostalgiaren artean, eta garaiko gizartearen ukamena.

Egunkarietarako idazten zuen, eta 1934-1936 artean Brisas aldizkariaren zuzendari izan zen.

Produkzio urriko aldi baten ondoren, 1952an La novel.la de Palmira (Palmiraren eleberria) argitaratu zen. 1958an, El lledoner de la clastra (Patioko almez arbola) ipuin- eta antzerki-bilduma eman zuen argitara. Geroztik, hainbat narrazio-lan eta antzerki-pieza ondu zuen.

Bearn eta ospea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villalongaren obrarik ezagunena Bearn eleberria da. Bere betiko gaiak ukitzen dituen obra honen bidez ospe handia lortu zuen, eta hari esker 1962an Espainiako Kritika Saria jaso zuen. Zenbaitentzat Villalonga XX. mendeko idazle katalanik behinena izan da.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken garaiko obren artean azpimarragarriak dira, besteak beste: L´hereva de Donya Obdúlia (1964, Obdulia andrearen ondorengoa); Falses memories (1967, Oroitzapen faltsuak); La Lulú (1970); eta Andrea Victrix (1973).

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]