Loki (anatomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Loki
Lokiren kokapena Irudi gehiago
Giza buruhezurra.
Lokiren kokapena
Xehetasunak
Hona
drenatzen du
superficial temporal vein (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latineztempora
TAA01.1.00.004
FMA46450
Terminologia anatomikoa
Artikulu hau gorputzaren atal bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Loki».

Lokia edo baldokia belarri, masail eta begi arteko garezurreko aldea da. Loki-hezurrak babesten du.

Gizonak bi loki hezur ditu, buruaren ezker aldean bat eta eskuin aldean bestea. Loki hezurraren zati nagusiak hiru dira: ezkataduna, mastoidea eta haitz hezurra. Bizitzaren bigarren urtearen erdialdean egiten dute bat hiru zati horiek. Hiru apofisi ditu: mastoidea, zigomatikoa eta estiloidea. Loki hezurra buruko hezur hauekin giltzatzen da: parietalarekin (goitik); garondo hezurrarekin (atzetik); esfenoide eta masailezurrarekin (aurretik); eta beheko masailezurrarekin (behetik). Buruko eta lepoko gihar ugari lotzen zaizkio loki hezurrari (loki giharra, garondo giharra, esternokleidomastoideoa, maseteroa, etab.).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.