Louisa Garrett Anderson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louisa Garrett Anderson
Louisa Anderson.jpg
Bizitza
JaiotzaAldeburgh (en) Itzuli1873ko uztailaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBrighton1943ko azaroaren 15a (70 urte)
Familia
AmaElizabeth Garrett Anderson
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Medicine for Women (en) Itzuli
St Leonards School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, zirujaua, biografoa, idazlea eta sufragettea
Jasotako sariak
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Find a Grave: 6531849 Edit the value on Wikidata

Louisa Garrett Anderson (Erresuma Batua, 1873ko uztailaren 28a - 1943ko azaroaren 15a) medikuntzan doktorea izan zen eta sufragista, Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoko (WSPU) kidea, Erresuma Batuan sortutako erakundea. 1903an Emmeline Pankhurst-ek .

Medikuntzako aitzindari ospetsuaren Elizabeth Garrett Anderson-en alaba izan zen. Bere izeba, Millicent Fawcett, sufragista britainiarra zen. Anderson Emakumeen Ospitaleko Korpuko (WHC) kirurgia burua eta Medikuntza Errege Elkarteko kidea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama Elizabeth Garrett Anderson izan zuen, medikuntzan doktore eta Londresko Emakumeentzako Medikuntza Eskolako sortzaileetako bat, aita berriz, James George Skelton Anderson, Ekialdeko eta Penintsulako Nabigazio Konpainiakoa

St Leonards eskolara joan zen St. Andrewsen, eta Royal Free ospitaleko Emakumeentzako Medikuntza Eskolara, non medikuntzan jardun zuen.. [1]

Sufragista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912an, sei asteko lan behartuak egitera kondenatu zuten, geroago lau astera murriztuak, adreilu batekin leiho bat apurtzeagatik. [2] Mediku artikulu ugari eta amaren biografia idatzi zituen 1939an.

Lehen Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran Frantzian aritu zen berak eta bere lagun eta lankide, Flora Murray doktoreak sortutako Emakumeen Ospitalean. Elkarrekin, Frantziako armadarako bi ospitale militar jarri zituzten Parisen eta Wimereuxen . Bere asmoak, hasiera batean, Britainiar Armadak ukatu egin zituen, baina 1915aren hasieran, War Officelesek Londres erdialdean instalazio bat eskaini zion bertan ospitale bat ezartzeko eta beren lanean jarraitzeko. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]