Louth konderria

Wikipedia(e)tik
Loutheko konderria» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louth konderria
County Louth
Contae Lú
Erresuma Batuko konderria
Bandera Armarria
Hiriburua Dundalk
Estatua
Probintzia
 Irlandako Errepublika
 Leinster
Geografia
 -  Guztira 820 km2
Biztanleria
 -  zenbatespena 122.897 bizt.
Webgunea
Webgunea

Louth konderria (gaeleraz Contae Lú) Irlandako ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 820 km2-ko azalera dauka eta 122.897 biztanle zituen 2011an. Dundalk/Dún Dealgan dauka hiriburu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leinsterreko konderririk txikiena da. Bi hiri handi ditu, iparraldeko mugan Dundalk hiriburua eta hegoaldeko mugan Drogheda.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderriaren izena Lughbhaidh-etik dator, zeina jainko zelta bat izan zen. Zelten garaian mitoz eta leiendaz jositako lurraldea zen. VIII eta IX mendeetan vikingoak iritsi ziren eta toponimian beren arrastoa ere utzi zuten. Hiru erresumatan banatu zen lurraldea, Conaille (Ulaidh), Fir Rois (Airgialla) eta Fir Arda Ciannachta (Midhe), baina XII mendean Airgiallako O'Carroll Erresumak bildu zituen. 1180an normandiarrek inbaditu zuten.

Hurrengo mendeetan gatazka ugari ezagutu zituen, izan ere Ingalaterratik eta Dublindik oso gertu baitzegoen. 1649an Oliver Cromwellek Drogheda konkistatu zuen izugarrizko sarraskia eraginez, eta 1690an Boyneko guduak britainiarren Irlandaren konkista ekarri zuen.

Ipar Irlandarekiko mugan dagoenez, Irlandako Gerra Zibilean borroka ugari izan ziren Dundalken.

Hiriak eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loutheko konderriko kirol talde nagusia Dundalk futbol taldea da, izan ere Dublingo taldeen ondoren garaipen gehien lortu dituena baita, 9 Liga eta 9 Kopa hain zuzen ere. Drogheda F.C.-k ere garaipen bana du Ligan eta Kopan.

Joko gaelikoei dagokienez futbol gaelikoan izan ditu emaitza onenak. Txapelketa nagusia hiru aldiz irabazi du, denak ere aspaldiko garaipenak diren arren, 1910, 1912 eta 1957 hain zuzen ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louth konderria Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 53° 50′ N, 6° 30′ W / 53.833°N,6.500°W / 53.833; -6.500