Luciana Aymar
Luciana Aymar | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luciana Paula Aymar |
Jaiotza | Rosario, 1977ko abuztuaren 10a (47 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Jarduerak | |
Jarduerak | belar hockey jokalaria eta modeloa |
Posizio edo espezialitatea | attacker (en) |
Altuera | 172 zentimetro |
Luciana Paula Aymar (Rosario, Argentina, 1977ko abuztuaren 10a) belar hockeyko kirolari erretiratua eta aktorea da.
Zortzi aldiz FIH Player of the Year Award saria jaso duen historiako jokalari bakarra da.[1][2][3][4] 2010ean, Platinum Konex Award saria eman zioten, Argentinako azken hamarkadako hockey-jokalari onenari.[5]
Diego Maradona futbolari argentinarrarekin konparatuz, "La Maga" esaten diote, baita "Belar Hockeyaren Maradona" ere.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi urte zituela hasi zen Rosarioko Club Atlético Fisherton-en jolasten, ondoren, Jockey Club de Rosariora mugitu zen. Gerora, Quilmes Atlético Club eta GEBA taldeentzat jokatu zuen, eta Liga Nazionala eta Torneo Metropolitanoa irabazi zituen. 1997an, Panamerikar Jokoetako Junior Txapelketa irabazi zuen, baita Hockeyko Munduko Junior Kopako brontzezko domina ere. 1998an, 16 urte zituela, Hockeyko Munduko Kopako laugarrena izan zen, Argentinako taldeko gazteena zelarik.
Nazioartean, Alemaniako Rot Weiss Köln eta Bartzelonako Real Club de Polon jokatu zuen.
1999ko Joko Panamerikarretatik nazioarteko hainbat txapelketa irabazi zituen, lau domina olinpiko eta txapeldunen sei trofeo barne. 2002 eta 2010eko Munduko Hockey Kopa irabazi zuen taldeko kide izan zen, eta azken hori bere jaioterrian, Rosarion, izan zen.
2008an, Hockeyko Nazioarteko Federazioak hockeyko legenda izendatu zuen.
Bera izan zen bere herrialdeko bandera-eramailea 2007ko Joko Panamerikarrak irekitzeko ekitaldian, Rio de Janeiron, Brasilen eta Londresko 2012ko Udako Joko Olinpikoetan, non 4 domina lortu zituen.[6]
Argentinako hedabideetan agerraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luciana Argentinako atleta mediatikoen aldarrikapenik behinena dela ere nabarmendu izan da; mundu mailako markekin, hala nola Rexona, Gatorade, ICBC, Midea eta bere botak hornitzen zizkion Nike markarekin, kontratuak sinatu zituen.
Lucianak babesleekin akordioak ixteko orduan esan izan du: «Irudi bat eraikitzen laguntzeko balio berberak transmititzen saiatzen gara bi aldeek. Nire ordezkariarekin, Carlos Prunesekin (besteak beste Emanuel Ginóbiliren irudia ere kudeatzen duena), babesleak bilatzen ditugu kiroletik haratago. Nire burua, emakume gisa ere, erakusteko aukera ematen didaten enpresak aukeratzen ditugu, alegia, bere burua zaintzen duen eta entrenamendurako beti korrika egiten ez duen emakumea. Haizemailea zabaltzen eta kategoria ezberdinetan saltzen saiatzen gara».
Federico Bluthgen PepsiCo Bebidas Cono Sur-eko marketin zuzendariak azaldu zuenez, Gatoradek aukeratu zuen Lucha «kirolaren erreferente bat delako. Zortzi aldiz jokalari onena izendatuta ere, bikaintasun profesional handiz eta pasio osoz entrenatzen du. Luciana barrutik, norberak eman dezakeenetik, bere espirituan irabazteko ideia daraman profesional bat da»[7].
Bere kirol-ibilbideaz gain, modelismoan aritu zen, eta telebista saio bat gidatu zuen[8].
2015ean, ESPN Latinoamerikan sartu zen emakumezkoen kirol produkzioekin elkarlanean aritzeko[9]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ana Quirogak zuzendutako Lucha: jugando con lo imposible (2016) dokumentalaren protagonista da.[10]
Sariak eta aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jokalariak lortu dituen sarien artean hurrengoak daude:[11]
Lehiaketa | Non | Domina | Ordezkaritza |
---|---|---|---|
2014ko Champions Trophy | Urrea | Argentina | |
2014ko World Cup | Brontzea | Argentina | |
2012ko Champions Trophy | Urrea | Argentina | |
2012ko Udako Olinpiar Jokoak | Londres, Erresuma Batua | Zilarra | Argentina |
2011ko Champions Trophy | Zilarra | Argentina | |
2011ko Panamerikar Jokoak | Zilarra | Argentina | |
2010eko World Cup | Rosario, Argentina | Urrea | Argentina |
2010eko Champions Trophy | Urrea | Argentina | |
2009ko Champions Trophy | Urrea | Argentina | |
2008ko Champions Trophy | Urrea | Argentina | |
2008ko Udako Olinpiar Jokoak | Beijing, Txina | Brontzea | Argentina |
2007ko Champions Trophy | Zilarra | Argentina | |
2007ko Panamerikar Jokoak | Rio de Janeiro, Brasil | Urrea | Argentina |
2006ko World Cup | Brontzea | Argentina | |
2004ko Udako Olinpiar Jokoak | Atenas, Grezia | Brontzea | Argentina |
2003ko Panamerikar Jokoak | Urrea | Argentina | |
2002ko Champions Trophy | Zilarra | Argentina | |
2002ko World Cup | Urrea | Argentina | |
2001eko Champions Trophy | Urrea | Argentina | |
2000.urteko Udako Olinpiar Jokoak | Sidney, Australia | Zilarra | Argentina |
1999ko Panamerikar Jokoak | Urrea | Argentina | |
1997ko Juniorren Mundu Kopa | Brontzea | Argentina Junior | |
1997ko Panamerikar Jokoak | Urrea | Argentina Junior |
Lehiaketa | Kluba | Herrialdea |
---|---|---|
2009ko Metropolo Txapelketa | GEBA | Argentina |
2009ko Argentinako Liga Nazionala | GEBA | Argentina |
2008ko Metropoli Txapelketa | GEBA | Argentina |
2008ko Argentinako Liga Nazionala | GEBA | Argentina |
2004ko Erreginaren Kopa | Real Club de Polo de Barcelona | Espainia |
1998ko Europako Kluben Txapelketa | Rot-Weiss Köln | Alemania |
Urtea | Lehiaketa |
---|---|
2014 | Champions Trophy txapelketako jokalaria |
2013 | FIH Urteko jokalaria |
2012 | Champions Trophy txapelketako jokalaria |
2010 | FIH Urteko jokalaria |
2010 | Champions Trophy txapelketako jokalaria |
2010 | World Cupeko jokalaria |
2009 | FIH Urteko jokalaria |
2008 | Champions Trophy txapelketako jokalaria |
2008 | FIH Urteko jokalaria |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Amazing Aymar lands eighth FIH Player of the Year crown. 2013-12-08.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Luciana Aymar, otra vez la reina del planeta» Cancha Llena 2010-11-12.
- ↑ (Ingelesez) «Top 10 greatest fild hockey players» The Telegraph.
- ↑ (Ingelesez) Luciana Aymar, the all time greatest hockey player.... .
- ↑ (Gaztelaniaz) Luciana Aymar - Premio Konex de Platino 2010. 2010-11-11.
- ↑ es:Carlos Mauricio Espínola
- ↑ Luciana Aymar: la preferida de las marcas. .
- ↑ Luciana Aymar: "Trabajar de modelo me dio más confianza como mujer". .
- ↑ Luciana Aymar se suma a ESPN. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lucha: jugando con lo imposible (película 2016) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Ana Quiroga» La Vanguardia 2022-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Luciana AYMAR. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1977ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako belar-hockey jokalariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak belar-hockeyan
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako belar-hockey jokalariak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako belar-hockey jokalariak
- Emakume kirolariak
- Argentinako belar-hockey jokalariak
- Rosariotarrak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako belar-hockey jokalariak