Luciano Floridi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luciano Floridi

Bizitza
JaiotzaErroma1964ko azaroaren 16a (59 urte)
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
Hezkuntza
HeziketaWarwickeko Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
TesiaThe search for knowledge : from desire to defence : hypothesis for the introduction of a Peirceisch interpretation of the genetic principle of the process of knowing as a fundamental orientation for a future gnoseology (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, informatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Oxford
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
University of Hertfordshire (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAdvanced Technology External Advisory Council (en) Itzuli

philosophyofinformation.net
Twitter: floridi Mastodon: lucianofloridi@mastodon.world LinkedIn: luciano-floridi Edit the value on Wikidata

Luciano Floridi (Erroma, 1964) filosofo italiar eta britainiarra da. Yaleko Unibertsitateko Etika Digitaleko Zentroko zuzendaria da. Horrez gain, Boloniako Unibertsitateko Kultura eta Komunikazio Soziologiako irakasle ere bada, Ikasketa Juridikoen Sailean,[1] bertan, Etika Digitaleko Zentroko zuzendaria da.[2] Washington konderrian kokatuta dagoen Unibertsitate Amerikarreko ekonomia saileko irakasle laguntzaile moduan lan egiten du. Anna Cristina Nobre neurozientzialariarekin ezkonduta dago.[3]

Bi dira Floridi ezagutzera eraman zuten ikerketa nagusiak: informazioaren filosofia eta informazioaren etika (etika digitala bezala ere ezagutua). Hainbat sari irabazi ditu bi alorretan egindako ikerketengatik, besteak beste, Merituaren Ordenako Gurutze Handiko Zalduna, Italiako ohore garrantzitsuena.[4] Scopusen arabera, 2020. urteko filosofo erreferentziatuena izan zen.

2008tik 2013ra filosofiako ikerketaren katedratikoa izan zen eta UNESCOren Informatika eta Informazio Katedra bete zituen Hertfordshireko Unibertsitatean.[5] Oxfordeko Unibertsitateko informazioaren filosofiari buruzko sailen arteko ikerketa-taldea eta IEG Hertfordshireko Unibertsitateko Informazioaren Filosofiako Ikerketa Talde sortu eta zuzendu zituen.[6] Italiako filosofiako egunkari elektronikoaren (1995-2008, SWIF moduan ere ezagutua) sortzailea eta zuzendaria izan zen.[7]

Gazteria eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroman jaio zen 1964an. Erromako La Sapienza unibertsitatean ikasi zuen, hasieran, filosofiaren historialari moduan, baina berehala interesatu zen filosofia analitikoaren inguruan eta bere tesi di aurea idatzi zuen Michael Dummet filosofoaren antirrealismoaren inguruko logikaren filosofiari buruz. 1989an lortu zuen filosofiako masterra eta 1990ean bihurtu zen doktore Warwick-eko unibertsitatean Susan Haack (Floridi-ren doktoretza-tutorea) eta Michael Dummet-ekin talde-lanean egindako epistemiologia eta logikaren filosofiari buruz egindako lanekin. Floridi-ri gaztetan ikasle gisa gertatutako hainbat kontakizun gordeta daude The Lost Painting: The Quest for a Caravaggio Masterpiece nobelan, "Luchiano" pertsonaiaren izenpean dago erreferentziatuta. Unibertsitate eta doktoretza gradu ondorengo urteetan, filosofia analitikoaren gai estandarrak landu zituen metodologia berri baten bila. Eguneroko arazo filosofikoei ikuspegi heuristiko ahaltsu eta intelektualki aberasgarri batetik heltzeko ahalegin handiak egin zituen. Graduko ikasketak aurrera joan ahala, bere burua filosofia analitiko klasikotik urruntzen joan zen, izan ere, bere ustetan, filosofiaren inguruko mugimendu analitikoak zentzua galdu zuen. Horren ondoren, pragmatismoan, filosofia logikoan eta eszeptizismoaren historian lan egin zuen.

Ikuspuntu filosofikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Floridi aitzindaria da[8] azken urteetan informazioaren filosofiaren inguruan azaleratzen ari diren diziplinetan,[9] teknologiaren filosofia,[10] informazioaren etika,[11] etika digitala, eta Adimen Artifizialaren etikan. Bere lanek, informazioaren ikerketa etiko eta filosofikoa gaur egungo kontsulten zati nagusi eta bereizgarri batean bihurtzen lagundu dute.[12][13]

Floridiren lana informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gure bizitzan gero eta zeregin handiagoa izatearen inplikazio filosofiko, etiko, sozial eta politikoetan oinarritzen da. Bere kezka nagusia, gure munduaren digitalizazioaren handitze esponentzialean datza, gizakien eta teknologiaren arteko harreman aldakorrak kontzeptuz eta etikaz duen eraginagatik, eta aldaketa horiek egokitzeko esparru filosofiko berri baten beharragatik.

Informazioaren iraultzak eragindako aldaketak ulertu eta forma emateko ikuspegi etiko berri baten beharra defendatzen du. Floridiren ekarpen nagusietako bat Informazioaren Filosofia-ren (PoI, Philosophy of Information) formulazioa da.[14][15] PoI-ak informazioaren izaera eta munduan duen eginkizuna ulertzeko esparrua ematen du. Floridiren arabera, informazioa gure munduari buruzko ezagutza eta ulermena ematen dituen funtsezko baliabidea da. Ez da errealitatearen irudikapen neutrala soilik, munduaren zati bat baizik, bere propietate, efektu eta inplikazio moralekin.

Floridiren PoI-ak funtsezko zenbait osagai ditu,[16] besteak beste, 'informazioaren ontologia', informazioaren izaera definitzen duena, 'informazioaren etika', informazioaren eta honen teknologien ondorio moralak ebaluatzeko esparrua ematen duena, 'informazioaren epistemologia', informazioak ezagutzaren eta zientziaren garapenean duen zeregina aztertzen duena, eta 'informazioaren logika', informazioaren eta honen alderdi formaletan kontzentratzen dena.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat ikerketa dokumentu eta liburu argitaratu ditu Floridik (300 baino gehiago), horien artean daude hauek:

  • "Information: A Very Short Introduction" (OUP, 2010) Informazio kontzeptuaren ikuspegi orokorrari buruz, haren historia, definizioa eta aplikazioak barne.
  • "The Philosophy of Information" (OUP, 2011) Informazioaren kontzeptua eta filosofian, etikan eta gizartean dituen ondorioen azterketa bat.
  • "The Ethics of Information" (OUP, 2013) Informazioaren aroko ondorio moral eta etikoen azterketa.
  • "The Fourth Revolution: How the Infosphere is Reshaping Human Reality" (OUP, 2014) Iraultza digitalak gure errealitatea ulertzeko eta norbanakoaren identitatea eraikitzean izandako garrantziari buruzko azterketa bat.
  • "The Logic of Information" (OUP, 2019) Logikaren dinamikaren alderdi formalen eta informazioaren izaeraren oinarri abstraktuen azterketa, filosofia, informatika eta gizarte zientzietako ezagutzak konbinatuz.

A list of Floridi's books can be found on his author page. A list of his academic publications is available on Google Scholar. Open access articles and papers are also available through SSRN.

Floridiren liburuen zerrenda haren egile-orrian aurki daiteke.[17] Bere argitalpen akademikoen zerrenda bat eskuragarri dago Google Scholarren.[18] Sarbide irekiko bere artikuluak SSRN bidez ere eskura daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Luciano Floridi — University of Bologna — Home Page» www.unibo.it (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  2. (Ingelesez) «Centre for Digital Ethics (CEDE)» centri.unibo.it (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  3. (Ingelesez) Luciano Floridi. 2024-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  4. (Ingelesez) «OII | Oxford Internet Institute’s Professor Luciano Floridi awarded Italy’s top national honour» www.oii.ox.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  5. «Profiles» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  6. (Ingelesez) Luciano Floridi. 2024-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  7. «Professor Luciano Floridi | St Cross College» web.archive.org 2013-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  8. «Luciano Floridi: Mastermind of Information Philosophy» ieeexplore.ieee.org  doi:10.1109/mitp.2021.3057244. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  9. «Profiles» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  10. «Profiles» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  11. «Profiles» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  12. (Ingelesez) Durante, Massimo. (2017). «Ethics, Law and the Politics of Information» The International Library of Ethics, Law and Technology  doi:10.1007/978-94-024-1150-8. ISSN 1875-0044. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  13. (Ingelesez) Demir, Hilmi, ed. (2012). «Luciano Floridi’s Philosophy of Technology» Philosophy of Engineering and Technology  doi:10.1007/978-94-007-4292-5. ISSN 1879-7202. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  14. (Ingelesez) «Putting Information First: Luciano Floridi and the Philosophy of Information | Wiley» Wiley.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  15. (Ingelesez) «Information» www.mdpi.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  16. Gorichanaz, Tim; Furner, Jonathan; Ma, Lai; Bawden, David; Robinson, Lyn; Dixon, Dominic; Herold, Ken; Søe, Sille Obelitz et al.. (2020-01-01). «Information and design: book symposium on Luciano Floridi’s The Logic of Information» Journal of Documentation 76 (2): 586–616.  doi:10.1108/JD-10-2019-0200. ISSN 0022-0418. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  17. (Ingelesez) «Luciano Floridi: books, biography, latest update» Amazon.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  18. «Luciano Floridi» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]