Luciano Sgrizzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luciano Sgrizzi
Bizitza
Jaiotza Bolonia1910eko urriaren  30a
Herrialdea  Italia
Heriotza Monte-Carlo1994ko irailaren  12a (83 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, piano-jotzailea eta klabezin-jotzailea
Musika instrumentua pianoa
Klabizenbaloa
organoa

Luciano Sgrizzi (Bolonia, 1910eko urriaren 30a - Monte-Carlo, 1994ko irailaren 11) italiar klabe-jotzailea, pianista, musikagilea eta musikologoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi urte zituela, pianoa ikasten hasi zen, eta Boloniako Akademia Filarmonikoan sartu zen. Bertan, organoa, harmonia eta konposizioa ikasi zuen. Berehala, Parmako Kontserbatorian hasi zen lanean, eta bertan, Luigi Ferrari-Trecateren ikasle izan zen, Parisera joan aurretik. Piano-errezitalak eman zituen Italian, eta bira bat egin zuen Latinoamerikan zehar, baina musika sortzen hasi zen, buru-belarri. Aldi berean, historia eta literatura ikasi zituen. Gerra hasi zenean, Suitzara joan zen. Musikatik aldenduta, irrati suitzar-italiarrean hasi zen saioak idazten, literatura-kronikari gisa. Hala, Luganoko irratian lanean aritu zen, 1974. urtera arte. Horrez gainera, musika-emanaldiak aurkezten zituen. Pianoa jotzen hasi zen, berriz ere, eta suitzar eta italiar musikagileen lanak jo zituen, bere lehenengo emanaldian. 1948an klabezina jotzen hasi zen, bere kabuz, eta hura bihurtu zen, berehala, bere tresna gustukoena. Diskoak grabatzen hasita, XVIII. mendeko Italiako musikara hurbildu zen. Bera izan zen Scarlattiren sonatak klabezinarekin jo zituen lehenengoetakoa. Bestalde, pianofortea ere lantzen hasi zen, eta XIX. mende hasierako musika instrumentala aztertzeari ekin zion. 1970ean begi batetik ikusmena galtzen hasi zen, baina hori ez zuen eragozpen izan aurrera jarraitzeko; aitzitik, Scarlattiren sonatak grabatu zituen osorik. Musikologiaren alorrari dagokionez, Monteverditik hasi eta Pergolesirainoko lanak aztertu zituen. Musikagile gisa, berriz, hainbat lan idatzi zituen pianorako, suiteak orkestrarako eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]