Edukira joan

Luigi Bernabò Brea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luigi Bernabò Brea
Bizitza
JaiotzaGenova1910eko irailaren 27a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1910eko irailaren 27a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1999ko otsailaren 4a)
HeriotzaLipari1999ko otsailaren 4a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Madeleine Cavalier (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAtenasko Italiar Arkeologia Eskola
(1936 - 1936)
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa, arte-historialaria eta museologoa
KidetzaLinzeen Akademia
luigibernabobrea.it

Luigi Bernabò Brea (Genoa, 1910eko irailaren 27a - Lipari, 1999ko otsailaren 4a) arkeologo italiarra zen. Italiako Atenasko arkeologia-eskolan ikasi ondoren, Siziliako historiaurrean eta arkeologia klasikoan aritu zen, bereziki Eoliar uharteetan, non anitz urtetan Eoliar eskualdeko museo arkeologikoa zuzendu zuen, gaur egun berari eskainita dagoena. Hasieran, Liguriako eta Egeoko zibilizazioak ikasi zituen.

1939tik 1941eko azaroa arte, Liguriako antzinatasunen superintendentziaren (orain Liguriako arkeologia-ondasunen superintendentzia) lehen zuzendaria izan zen.

Lehenetariko bat izan zen metodo estratigrafikoa erabiltzean Arene Candidetan, Finale Liguren. Honetaz gain, parte hartu zuen metodo honekin Neolitoko faziesa definitzean Italian eta Mediterraneoan. Hainbat urtetan, Sizilia ekialdeko antzinatasunen superintendentzia zuzendu zuen, ekialdeko eta mendebaldeko Mediterraneoaren arteko denborazko antzekotasunetan erreparatuz.

Horretarako, bi aztarnategi arkeologikoren lanetan oinarritu zen: Liguriako Arene Candide eta Lipariko akropolian. Bietako geruzetan aurkitutakoak adierazten zuen Mediterraneoko beste aztarnategi batzuekin harreman zuzenak zeudela.

Bernabò Brearen beste merituen artean aipa daiteke Siziliako ekialdeko arkeologia-superintendentzia antolatzea Bigarren Mundu Gerraren ostean; argitalpen asko egitea; eta, Madeleine Cavalierren lankidetzarekin, Lipariko Eoliar eskualdeko museo arkeologikoaren sorrera, zeina 1999an jakitun horren omenez egin baitzen. Museo hau, horrenbesteko bildumei esker, Italia eta Mediterraneoko museo arkeologikoen onenetariko bat da.

Lipariko Eskualdeko eoliar museo arkeologikoak haren izena du.https://it.wikipedia.org/wiki/Museo_archeologico_regionale_eoliano

  • Luigi Bernabò Brea, in Biografie e bibliografie degli Accademici Lincei, Roma 1976, 729–732 or.
  • Lucilla de Lachenal, "Biografia di Luigi Bernabò Brea", in Dalle arene candide a Lipari, Roma 2004, 215–216 or.
Alcide de Gasperi, Gino Vinicio Gentili eta Luigi Bernabò Brea, 1948an

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]