Edukira joan

Luigi Lucheni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luigi Lucheni

Bizitza
JaiotzaParis1873ko apirilaren 22a
Herrialdea Frantzia
 Italiako Erresuma
HeriotzaGeneva1910eko urriaren 19a (37 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakterrorista, iraultzailea, assassin (en) Itzuli, anarkista eta anarchist terrorist (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Italian Army (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Italo-Etiopiar Gerra

Luigi Lucheni (Paris, 1873ko apirilaren 22a, Geneva, 1910eko urriaren 19a) 1898an Austriako enperatriza zen Sissi erail zuen italiar anarkista eta terrorista izan zen.

Luigi Lucheni Parisen jaio zen eta italiar emakume langile ezkongabe baten semea zen. Umezurztegi batean hazi zen eta hainbat familia ezberdinetan, baina badirudi dirua lortzea besterik ez zela familia hauen motibazioa Luigi beraiekin egoteko.

10 urte besterik ez zituen lanean hasi zenean eta, asko bilatu ondoren, Suitzan aurkitu zuen azkenean lana.

1896an, zaldun egin zen italiar armadan, Abisiniako kanpainan eta hainbat galoi lortu zuen lan horretan. Arrakasta militarrak bizitza zibilean eragina izango zutelakoan zegoen, baina ez zen horrela izan.

Gizarteko maila baxuenen beharrak ikusi zituen eta bere larruan nozitu ere bai eta horrek goi mailakoen aurkako gorroto bizia piztu zion. Anarkismorantz hurbildu zen eta teoriko haien lanak irakurtzeari eman zion. Boteretsuek errudun ziren eta haiek erailtzea justifikatuta zegoen [1]. 1898ko maiatzean, Hunberto I.a Italiakoak Milango langileen matxinada zapaldu zuen eta Luigi Luchenik mendekua nahi zuen. Ez zuen dirurik Italiara joan ahal izateko, baina atentatuak planeatzen hasi zen.

Luigi Luchenik erabili zuen arma
Luigi Lucheni, Sissi erailtzen
Luigi Lucheni atxilo hartu zutenean

Lucheni peoi lanetan zebilen Postetxearen edifizioaren eraikuntzan. Suitzar poliziak fitxatuta zeukan, baina ez zuen arriskutsu jo. Luchenik Orleansko dukea Genevara etortzekoa zela jakin zuen eta hura erailtzea erabaki zuen.

1898ko irailaren 10a zain pasatu zuen, Genevako Beau Rivage luxuzko hotelaren aurrean. Sissi enperatriza, ez eskolta eta ez sekitorik Genevan zegoen, maiz egin ohi zuen bezala. Beau Rivage hotelean egokitu zen eta, goiz horretan, Léman aintziran zegoen Territet bainuetxera joatekoa zen. Bakarrik atera zen emakumea eta atzetik jarraitu zion neskamea zuen Sztaray kondesak. Ez zuen ia inork ezagutu. Luchenik bai, ordea, eta Austriako enperatrizak dukeak baino garrantzi gehiago zuen. Hura ahaztu eta helburu berrira egokitu zen. Estropozo egingo balu bezala egin zuen eta estiletea sartu zion bihotzean andreari. Hasiera batean, ez zuten haren eragina nabaritu, baina, zorabio batzuen ondoren, azkenean, erregina hil egin zen. Lucheniren helburua beteta zegoen, aristokraziako kide bat erailtzean, iritzi publikoa esnatzea besterik ez baitzuen nahi.

Aurreneko begiradan, ero baten ekintza zelakoan egon baziren ere, minutu gutxira, inguruko jendeak harrapatu eta poliziari entregatu zion. Bere burua aitortu zuen egile eta harro agertu zen, gainera. 14:50etarako, enperatrizaren heriotzaren berri izan zuenean, Lucheni zorionaren zorion zen helburua bete zuela-eta.

Epaiketa eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroaren 10ean, biziarteko kartzela-zigorra esleitu zioten eta hiltzaileari ez zitzaion gustatu; heriotza-zigorra eskatu zuen bere buruarentzat, protagonismo gehiago nahi zuelako eta anarkisten martir bilakatu. Gainera, epaiketan zehar, hil zuen pertsonaren berri izan zuen eta haren tristurak harritu egin zuen:

« Nik zilezkoa ez den zoriontasunean bizi den pertsona air nintzela hiltzen uste nuen...[1] »

Horregatik eskatu zuen Italiara estraditatzea, Genevan ez baitzen ia heriotza-zigorrik aplikatzen. Ez zuen sekula erantzunik jaso eta, 1910eko urriaren 19an, gerrikoaz zintzilikatuz egin zuen bere buruaz beste.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20150108230441/http://www.tiempodehoy.com/cultura/historia/asesinato-de-una-emperatriz-melancolica Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "tiempodehoy.com" defined multiple times with different content
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luigi Lucheni Aldatu lotura Wikidatan